Arberatzen
jokatzen dela petanka lehiaketa
bat "Antoine sans frontière"
elkartearen alde. Ekainean hasi
zen 39 ekipekin eta uztailaren
27an jokatu dira finalak. Emaztetan
Aiziritzeko Amiassorho Josiane
eta Biscayleux Katik irabazi
dute Behaskaneko Belleau Geneviève
eta Aycaguer Michèleren
kontra. Gizonetan Gameko Pierre
Miramont eta Aiziritzeko Gaëtan
Cabanne nagusitu dira Behaskaneko
Beñat eta Benoit Iphar aita
semeeri. Ondotik Herriko Etxeak
eskaini zintzur bustitze batekin
bukatu da aurtengo lehiaketa. Arrakasta
ederra ukan du aurten ere
eta pentsatzekoa da heldu den
urtean ere hor izanen direla!
Bestalde, Amikuzeko zango baloi
taldeak zein gehiagoka bat antolatu
du Arberatzen. Partidak herriko
josta lekuan iragan dira eta
talde bakoitza lau jokolariz osatua
zen. Agorrilaren 1ean hasi zen eta
finala agorrilaren 10ean jokatu.
Hogei talde hurbildu dira eta giro
ezin hobean iragan da lehiaketa.
Herriko Etxeak bere “herriko bizia”
aldizkaria plazaratu du uda
huntan eta etxe guzietarat bidali.
Kontseiluko eztabaidak, herriko
lanak, aurrekontua, elkarteen
aktibitateak besteak beste xeheki
aurkeztuak dira 24 orrialdetan.
Herriko bizia hurbiletik segitu nahi
duenak, badu aldizkari hortan
behar dena. Artikuluak frantsesez
eta euskaraz eginak dira.
“Chemins-Bideak” bere erroen
bila?
Aste huntako "Journal de Saint
Palais" aldizkarian, Chemins - Bideak elkarteak galdera bat pausatzen
du: "C'était comment avant?".
Galdegiten du Frantsiskanoen
komentua hurbiletik edo urrunetik
ezagutu duteneri beren lekukotasunak
emaitea. Iduriz elkarte
horrek lotura egin nahi du bere
egoitzaren iraganarekin. Oroitarazi
behar da Frantsiskanoen denboran,
etxe hori lekuko eta Euskal
Herriko elkarte anitzen xokoa zela.
Azken fraileak joan aitzin Zabalik
elkartea sortu zen 1993an etxe
horri segida baten emaiteko ordu
arte zuen harrera izpiritua atxikiz.
2004an, Donapaleuko herriak
komentu horren erosteko xedea
agertu zuelarik, Zabalik elkartea
baztertua izan zen eta herriak
“Chemins - Bideak” proiektua
garatu zuen etxe horrek iraganik
ukan ez balu bezala. Zonbait urte
berantago ohartzen hasi direa
holako proiektu bat ezin dela luzaz
biziarazi iragana eta lekuko aktoreak
bazterrean utziz? Ala bozka
aitzineko jestu batzuk dira?
Besterik
Donapaleun kokatua den Baxe
Nafarroako ikustokia zabalik egonen
da irailean eta urrian ostiral
arratsalde guziz (14:00-17:00).
Bestalde ondarearen eguna kari,
irailaren 21ean eta 22an idekia izanen
da (15:00-18:00).
Joan den egunean etxera buruz ari nintzala
irratia entzunez, berri harrigarri bat entzun
nuen Ain departamenduan Bourg-en-Bresseko
Hiri Elkargoak sobera emazte zuzendaritzako
postuetan hartua zituela eta, 90.000Eko
isuna pagatu behar! 74 herriz osatua den Hiri
Elkargo hortan, 5 pertsona daude zuzendaritzan
eta horietarik 4 emazte. 2013an sortu zen
lege berri bat Sauvadet deitua, justuki funtzio
publikoan emazteek holako karguetan leku
gehiago ukan zezaten, 60/40 gizon-emazte
edo emazte-gizon. Horrek erran nahi du goi
mailako postuetan %60a baino gehiagoko
kargurik ez dela emazteeri emaiten ahal.
Beste berri batek ere bazterrak inarrosi
dituenak, Larresoroko bestetan 26 urteko
neska bat bortxatua izan dela entzutean. Joan
den astean hasi dira emazteeri eginak diren
bortizkerieri buruzko gogoetak edo Grenelle
delakaok, azaroaren 25 arte iraunen dutenak.
Zenbaki harrigarri batzuk agertzen dira, urte
hastapenaz geroztik 100 emazte erailak izan
dira beren bizi lagunare...