Elkarteen arratsaldea arras
ongi iragan da. Aktibitate eskasik
ez da! Bakotxak badu hauta
baina sobera hautatuz kasu
itotzeari!
Azkaindarrak bat pilota eskola
Entrenamenduak hasten dira:
esku-huska, joko-garbin eta
palantxan asteazkenetan Kiroletan
6 eta 8 urteko haurrentzat
(14:00-15:00) eta astelehenetan
palantxa (18:00-19:30) Kiroletan.
Trinketean esku-huska, 9
urtetik haste mailaren arabera
(14:00). Palantxan, astelehen
eta ortzegunetan 10 urtetik goiti.
Ikasleak dantza eskola
Izen emaiteak ortziralean, 13an
(17:00-20:00) Jauregia gelan.
Euskal dantza kurtsoak 6 urtetik
goiti duten haurreri idekiak dira
eta mutxiko kurtsoak helduentzat
ere muntatuak arratsetan.
Deitzen ahal da Aurelia Berasain
06 14 04 86 53 edo Sylvie Francisco
06 73 30 28 78.
Euskara klaseak helduentzat
Izen emaiteko aski da Jauregia
elkartetxera joaitea irailaren
16an astelehenez edo 19an ortzegunez
(15:00-19:00). Xehetasunak
nahi dituenak jo: azkaine@
aek.eus
Mintzaldia euskal musikaz
Heldu den irailaren 19an, ortzegunarekin
(19:00),
Bil Toki salan,
Christian Laprérieren
mintzaldi bat
entzuteko gomita
luzatua da. Baionako
Kontserbatorioko
erakasle
ohi hau musikologian
berezitua da.
Bere mintzaldiak bi
parte izanen ditu.
Bata: Euskal musika
hastapenetik
gaur egun arte, eta
kantu modu berria
Mixel Labeguerietik
Kalakan arte.
Karia hortarat "L'histoire de la
musique basque" bere liburua
aurkeztuko du.
Joan den egunean etxera buruz ari nintzala
irratia entzunez, berri harrigarri bat entzun
nuen Ain departamenduan Bourg-en-Bresseko
Hiri Elkargoak sobera emazte zuzendaritzako
postuetan hartua zituela eta, 90.000Eko
isuna pagatu behar! 74 herriz osatua den Hiri
Elkargo hortan, 5 pertsona daude zuzendaritzan
eta horietarik 4 emazte. 2013an sortu zen
lege berri bat Sauvadet deitua, justuki funtzio
publikoan emazteek holako karguetan leku
gehiago ukan zezaten, 60/40 gizon-emazte
edo emazte-gizon. Horrek erran nahi du goi
mailako postuetan %60a baino gehiagoko
kargurik ez dela emazteeri emaiten ahal.
Beste berri batek ere bazterrak inarrosi
dituenak, Larresoroko bestetan 26 urteko
neska bat bortxatua izan dela entzutean. Joan
den astean hasi dira emazteeri eginak diren
bortizkerieri buruzko gogoetak edo Grenelle
delakaok, azaroaren 25 arte iraunen dutenak.
Zenbaki harrigarri batzuk agertzen dira, urte
hastapenaz geroztik 100 emazte erailak izan
dira beren bizi lagunare...