Herriz Herri - Behorlegi (NB) | 2019ko Irailaren 12a

Hergarai eskualdea

Hergarai%20eskualdea

Hergarai Eguna: Duela 10 urte iragan zen lehen ekitaldia Hergarai ibarrean. Feria hori bi urtetarik antolatzen du Hergarai Bizi elkarteak, trukatuz herri desberdin batean. Lehen emanaldia 2009an iragan zen Lekunberrin, aurten Behorlegiren aldi da, buruilaren 15ean egun osoan iraganen da. Egitarau aberatsa prestatua dute: (9:30-10:00) Hergarai “Herriko historia” Behorlegiren ezagutzeko itzuli gidatua, (10:30-16:30) egur moldatze eta paketatze katearen erakustea SCIC Sugaraiekin, (14:30) herriko gelan Behorlegiko lehengo gazteen lekukotasunak (ikusgai anitz aldiz), (16:00) Pablo Martikorenaren hitzaldia “Triku harriak eta megalitismoa haranean” eta (17:00) animazioak: Hergaraiko haurren dantzak, Hergarai Kantuz eta Menditarrak. Hurbilduko direnak ez arrangura, izanen da jateko eta edateko, eguerditan bazkaria on bat 25€tan, lekua atxiki deituz 06-77-08-60-96, bai eta talo eta xingar aratsean. Ongi etorri Hergarai haranerat!
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3514. zbk

Har beti kantuz artzeko astia

Charles Trenet

Gure Hitza | 2019/09/12

Emaztea beti petzero?

Menane Oxandabaratz

Joan den egunean etxera buruz ari nintzala irratia entzunez, berri harrigarri bat entzun nuen Ain departamenduan Bourg-en-Bresseko Hiri Elkargoak sobera emazte zuzendaritzako postuetan hartua zituela eta, 90.000Eko isuna pagatu behar! 74 herriz osatua den Hiri Elkargo hortan, 5 pertsona daude zuzendaritzan eta horietarik 4 emazte. 2013an sortu zen lege berri bat Sauvadet deitua, justuki funtzio publikoan emazteek holako karguetan leku gehiago ukan zezaten, 60/40 gizon-emazte edo emazte-gizon. Horrek erran nahi du goi mailako postuetan %60a baino gehiagoko kargurik ez dela emazteeri emaiten ahal. Beste berri batek ere bazterrak inarrosi dituenak, Larresoroko bestetan 26 urteko neska bat bortxatua izan dela entzutean. Joan den astean hasi dira emazteeri eginak diren bortizkerieri buruzko gogoetak edo Grenelle delakaok, azaroaren 25 arte iraunen dutenak. Zenbaki harrigarri batzuk agertzen dira, urte hastapenaz geroztik 100 emazte erailak izan dira beren bizi lagunare...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016