Herriz Herri - Iholdi (NB) | 2019ko Irailaren 12a

Iholdi

JPC

Iholdi Diamantezko ezteiak: Xarlo Pocholu Lezarreko etxaldean zen, 29 urteko mutil gaztea, Ezterenzubitik jin zitzaion 24 urteko bizi laguna, esposatu eta hiru haur ukan dituzte, hori duela 60 urte. Igandean ospatu dute urtemuga hori lehenik Iholdiko elizan eta gero Malgorreneko ostatuan familia eta adiskideen artean. Xarlo zurarekin eskuz trebea da, anitz itxura badu landurik, handiena elizan kurutzearen bideko 14 itxurak, etxean Ama Birjina, ostegun saindu aratseko afaria, Jesus 12 apostoluekin eta beste zonbait itxura (Ama Birjina bat badauka argazkian eskuetan). Holako dohainarekin bizi oraino luze bat desiratzen diogu bikoteari, haur eta arrahaurreri goraintziekin.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3514. zbk

Har beti kantuz artzeko astia

Charles Trenet

Gure Hitza | 2019/09/12

Emaztea beti petzero?

Menane Oxandabaratz

Joan den egunean etxera buruz ari nintzala irratia entzunez, berri harrigarri bat entzun nuen Ain departamenduan Bourg-en-Bresseko Hiri Elkargoak sobera emazte zuzendaritzako postuetan hartua zituela eta, 90.000Eko isuna pagatu behar! 74 herriz osatua den Hiri Elkargo hortan, 5 pertsona daude zuzendaritzan eta horietarik 4 emazte. 2013an sortu zen lege berri bat Sauvadet deitua, justuki funtzio publikoan emazteek holako karguetan leku gehiago ukan zezaten, 60/40 gizon-emazte edo emazte-gizon. Horrek erran nahi du goi mailako postuetan %60a baino gehiagoko kargurik ez dela emazteeri emaiten ahal. Beste berri batek ere bazterrak inarrosi dituenak, Larresoroko bestetan 26 urteko neska bat bortxatua izan dela entzutean. Joan den astean hasi dira emazteeri eginak diren bortizkerieri buruzko gogoetak edo Grenelle delakaok, azaroaren 25 arte iraunen dutenak. Zenbaki harrigarri batzuk agertzen dira, urte hastapenaz geroztik 100 emazte erailak izan dira beren bizi lagunare...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016