Herriz Herri - Izturitze (NB) | 2019ko Irailaren 12a

Isturitze

Besta komitearen abisua "Izturitzeko gazteria" besta komiteko kideak etxez etxe ibiliko dira buruilaren 14, 21 eta 28an, 3 larunbatez ohizko eskearen egiten herriko besten karietara. Usaiako ongi etorriaren beha daude. Artetxean ere sartzea Agorril ondarrean Paxkal IRIGOYEN eta Niko ETXART-ek eskaini zuten kantaldi loriagarri eta arrakastatsuarekin opor edo bakantzak untsa bururaturik, udazken huntarik haste izanen da berriz mugimendu Artetxearen inguruan: - YOGA: asteazkenetan (18:30- 20:00). Xehetasunentzat deitu: Ekai 06 20 84 46 95. - YOSEIKAN BUDO: Haurrentzat ostegunetan (18:00-19:00). - JOSEIKAN TRAINING: helduentzat ostegunetan (19:30- 21:00). Argitasunentzat deitu Beltzane 06 28 21 92 12. - ZIRKO ESKOLA: Haur eta gazteentzat, interesatuak direnak harremanetan sar ditela Laurerekin 06 29 89 41 59. - ARTETXEA KANTUZ: hilabeteko ostiral aratsetan (20:30) kantu herrikoien emaiteko parada Watson-en laguntzarekin. Argibideentzat: Fanny 06 29 89 41 59. - EUSKARA KURTSOAK: lehen hurbilpen bat Gexanerekin (05 59 56 31 75) berarekin ikusiz egun eta tenoreentzat. Oroitarazten da Artetxea orori idekia dela herritar ala kanpoko.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3514. zbk

Har beti kantuz artzeko astia

Charles Trenet

Gure Hitza | 2019/09/12

Emaztea beti petzero?

Menane Oxandabaratz

Joan den egunean etxera buruz ari nintzala irratia entzunez, berri harrigarri bat entzun nuen Ain departamenduan Bourg-en-Bresseko Hiri Elkargoak sobera emazte zuzendaritzako postuetan hartua zituela eta, 90.000Eko isuna pagatu behar! 74 herriz osatua den Hiri Elkargo hortan, 5 pertsona daude zuzendaritzan eta horietarik 4 emazte. 2013an sortu zen lege berri bat Sauvadet deitua, justuki funtzio publikoan emazteek holako karguetan leku gehiago ukan zezaten, 60/40 gizon-emazte edo emazte-gizon. Horrek erran nahi du goi mailako postuetan %60a baino gehiagoko kargurik ez dela emazteeri emaiten ahal. Beste berri batek ere bazterrak inarrosi dituenak, Larresoroko bestetan 26 urteko neska bat bortxatua izan dela entzutean. Joan den astean hasi dira emazteeri eginak diren bortizkerieri buruzko gogoetak edo Grenelle delakaok, azaroaren 25 arte iraunen dutenak. Zenbaki harrigarri batzuk agertzen dira, urte hastapenaz geroztik 100 emazte erailak izan dira beren bizi lagunare...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016