Herriz Herri - Lekorne (L) | 2019ko Irailaren 12a

Lekorne

Lekorne

Herriko bestak: Lekorneko bestak hurbiltzen direnean, seinale udazkenerat buruz abian girela! Baina oraino badugu zenbait aste, balia gaitezen justuki Lekorneko plazara hurbilduz. Irailaren 13an, ostiralez hasiko dira, trinketean finalerdiak (17:30): Echeverria-Bilbao/ Etcheverry-Ducassou eta ondotik Ospital-Harismendy/Larralde- Xala. Larunbatarekin ohidura den bezala zikiroa (20:00) Ibiliz taldeak animaturik. Igandean (10:30) meza, eguerditan ostatuetan aingira jatea, (17:00) Cirnese korsikar taldea, eguna bururatzeko Demode Quartet taldea. Astelehena egun inportanta da, pilotak leku handia baitu, beste urteetan jende anitz hurbiltzen da Lekorneko trofeoko finalak izanez. Bestalde Etxebarne ostatuan antolatzen da ostiral 13an (20:00) bertsu afaria, parte hartuko dute: Miren Artetxe, Elixabet Etxandi eta Odei Barrosok, aitzin izena eman behar da deituz 05-59-29-62-63. Gerezieta-Basaburu-Garrobi Harretxe-Atizane eta Lekorneko herritar guzieri bestetaz goxatu!!
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3514. zbk

Har beti kantuz artzeko astia

Charles Trenet

Gure Hitza | 2019/09/12

Emaztea beti petzero?

Menane Oxandabaratz

Joan den egunean etxera buruz ari nintzala irratia entzunez, berri harrigarri bat entzun nuen Ain departamenduan Bourg-en-Bresseko Hiri Elkargoak sobera emazte zuzendaritzako postuetan hartua zituela eta, 90.000Eko isuna pagatu behar! 74 herriz osatua den Hiri Elkargo hortan, 5 pertsona daude zuzendaritzan eta horietarik 4 emazte. 2013an sortu zen lege berri bat Sauvadet deitua, justuki funtzio publikoan emazteek holako karguetan leku gehiago ukan zezaten, 60/40 gizon-emazte edo emazte-gizon. Horrek erran nahi du goi mailako postuetan %60a baino gehiagoko kargurik ez dela emazteeri emaiten ahal. Beste berri batek ere bazterrak inarrosi dituenak, Larresoroko bestetan 26 urteko neska bat bortxatua izan dela entzutean. Joan den astean hasi dira emazteeri eginak diren bortizkerieri buruzko gogoetak edo Grenelle delakaok, azaroaren 25 arte iraunen dutenak. Zenbaki harrigarri batzuk agertzen dira, urte hastapenaz geroztik 100 emazte erailak izan dira beren bizi lagunare...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016