Bestak: Larunbateko eguna izigarri
ongi pasatu da. Arratseko
kontzertuan eta dantzaldian 1.100
bat sarrera izatu dira. Igandeko
eguna, sekulan ez bezala izigarriko
jendealdea izan da, arratsaldearekin
partikulazki. Erran behar
da auto mozorrotu eta joko ederrak
egiten dituztela. Arratsean ere
oraino bazen jende asko Altzükütarrak
kantarien entzutzeko eta
Ingo Al Den taldearekin dantzan
aritzeko.
Kirola: Bestakari igande goizean
herriko kontseiluak ohoratu ditu
gure kirolariak. Pasaka: finalistak
Perry Nicolas eta Etchegaray
Patrick. Esku huska: Calvet Daniel
eta Lecuona Aritz. Aroçarene Olivier
buruz-buruka Frantziako txapelketan
finalista. Artekoak: finalista
luzean Errandonea Xan. Txapeldun
joko garbin Arribillaga Eneko.
Palantxan: Oronoz Ania txapeldun.
Gazteak: Esku huska Iratzoqui Iñaki
txapeldun. Luzean: txapeldun
Sansinena Xanti, Larretxea Xabi,
Mariluz Julen, Pouyet Mathieu, Iribarren
Oihan eta Mounho Eneko
bai ere joko garbin. Ezker paretan
xistera: Pouyet Mathieu eta
Mounho Eneko finalistak. Gaztetxoak:
esku huska finalistak
errebotean Barneix Vella Leni eta
Mariluz Xan. Kimuak: txapeldun
trinketean Zozaya Eñaut eta Etxeberri
Pacheko Manex. Palantxan:
Frantziako Txapelketan txapeldun
Mounho Maika eta Etxeberri
Azkarraga Elena. Umetxoak: esku
huska trinketean finalistak Aguirre
Arkaitz eta Pradere Onaitz.
Battitt Laborde auzapezak deneri
tixerta bat eskaini du.
Olhain Ikastola: Astelehenean
Olhain ikastolak antolaturik iragan
da besten kari zikiro jatea, 300
bat jendek parte hartu dute bazkari
hortan. Bidegain-ek egina eta
ikastolako haurren burasoek zerbitzatua.
Abisu:
- Buruilaren 7tik 28a arte erakusketa
Axuti Arteak antolaturik bere
gelan.
- Buruilaren 18an asteazkenez elizan
kantaldia (21:00) Mendi Xola
taldearekin.
Bestetan iragan pilota partiden
emaitzak: Artekoak: Borteyru
Mati, Galharague Peio, Mousques
Battit, Iribarren Oihan eta Urquia
Ludovic galtzaile 13-07 De Paredes
Eneko, Galharague Thomas,
Borteyru Oihan, Amagate Bixente
eta Ithurbide Jon-en kontra. Gaztetxoak:
Izoko Bixente, Coumet
Kilian, Arrizabaleta Joritz, Bideondo
Mathieu eta Izoco Iban galtzaile
13-10 Mounho Eneko, Regerat
Toan, Castera Andoni, Larretxea
Gorka eta Sansinena Xantiren
kontra.
Igandean, luzeko partida: Carricaburu
Frederic, Peletra Beñat,
Arribillaga Eneko, Eyheramunho
Raphael eta Onchalo Frederic
irabazdun
8-5 Sistiague Joel,
Etxeberry Sebastien, Carricaburu
Jerome, Hiriarte Peio eta Errandonea
Xan-en kontra.
Joan den egunean etxera buruz ari nintzala
irratia entzunez, berri harrigarri bat entzun
nuen Ain departamenduan Bourg-en-Bresseko
Hiri Elkargoak sobera emazte zuzendaritzako
postuetan hartua zituela eta, 90.000Eko
isuna pagatu behar! 74 herriz osatua den Hiri
Elkargo hortan, 5 pertsona daude zuzendaritzan
eta horietarik 4 emazte. 2013an sortu zen
lege berri bat Sauvadet deitua, justuki funtzio
publikoan emazteek holako karguetan leku
gehiago ukan zezaten, 60/40 gizon-emazte
edo emazte-gizon. Horrek erran nahi du goi
mailako postuetan %60a baino gehiagoko
kargurik ez dela emazteeri emaiten ahal.
Beste berri batek ere bazterrak inarrosi
dituenak, Larresoroko bestetan 26 urteko
neska bat bortxatua izan dela entzutean. Joan
den astean hasi dira emazteeri eginak diren
bortizkerieri buruzko gogoetak edo Grenelle
delakaok, azaroaren 25 arte iraunen dutenak.
Zenbaki harrigarri batzuk agertzen dira, urte
hastapenaz geroztik 100 emazte erailak izan
dira beren bizi lagunare...