Herriz Herri - Urepele (NB) | 2019ko Irailaren 12a

Urepele-Banka-Baigorri

G.L. 2019-08-17

Damatit anaiari esker onez (airea: Aitak erran zerautan)

Lantziriko Damatit, sortzez laugarrena Laurogoita bat urte, ederra adina Anai artean Izanik ere Urtez zaharrena Gaur arte atxiki duk osagarri ona. Lantzirian berean, bai eta herrian Gazterik hasi hintzan orotan hargintzan Ta Etxartekin Han Irisarrin Ibili haiz berdin Lan ona egitetik bai hartuz atsegin. Ofiziale lana uzteko eguna Goizegi jinik hartu behar erretreta Bainan hainbertze Lan egin eta Nola geldi bada Jendea beti ari delarik galdeka. Mari Terexekilan sei haur hazi, hezi Ta zorionez denak osasunez bizi Nola ahantzi Bertze hainbertze Alatxi, sematxi Gure partez deneri bihotzez goraintzi. Gogotik eta pozik hire gomitari Ihardetsi diagu eginez bazkari Eskerrak zuri Maika sukaldari Ta laguntzaileri Egun hau geldi bedi luzaz aipagarri
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3514. zbk

Har beti kantuz artzeko astia

Charles Trenet

Gure Hitza | 2019/09/12

Emaztea beti petzero?

Menane Oxandabaratz

Joan den egunean etxera buruz ari nintzala irratia entzunez, berri harrigarri bat entzun nuen Ain departamenduan Bourg-en-Bresseko Hiri Elkargoak sobera emazte zuzendaritzako postuetan hartua zituela eta, 90.000Eko isuna pagatu behar! 74 herriz osatua den Hiri Elkargo hortan, 5 pertsona daude zuzendaritzan eta horietarik 4 emazte. 2013an sortu zen lege berri bat Sauvadet deitua, justuki funtzio publikoan emazteek holako karguetan leku gehiago ukan zezaten, 60/40 gizon-emazte edo emazte-gizon. Horrek erran nahi du goi mailako postuetan %60a baino gehiagoko kargurik ez dela emazteeri emaiten ahal. Beste berri batek ere bazterrak inarrosi dituenak, Larresoroko bestetan 26 urteko neska bat bortxatua izan dela entzutean. Joan den astean hasi dira emazteeri eginak diren bortizkerieri buruzko gogoetak edo Grenelle delakaok, azaroaren 25 arte iraunen dutenak. Zenbaki harrigarri batzuk agertzen dira, urte hastapenaz geroztik 100 emazte erailak izan dira beren bizi lagunare...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016