Herriz Herri - Uztaritze (L) | 2019ko Irailaren 12a

Uztaritze

Uztaritze

Permanentzia Jada zonbait urte badu Herriko Etxeak eta CCAS edo herriko laguntza sozialen zentroak xutik emana dutela ''Ene Herria ene osagarria'' mutualitate baliabidea. Herriko biztanle guzieri idekia den mutualitate horrentzat permanentzia bat atxikia izanen da irailaren 19an ostegun aratsaldez Gaztelondoa Herriko Etxean. Izen emaitea beharrezkoa da hitzordua atxikia izaiteko. Gehiago argitasunentzat deitu ditaike telefono huntara: 05 59 93 38 91. Pilotaz hitz bat Euskal Ligaren xapelgoan joan den uztailetik gibelatua izan zen final bat jokatu da agorrilaren 31n Baigorrin. Beraz atxiki ttipian gaztetxoen mailan Kapito- Harriko hirukotea (Bastien Sarthe, Antoine Bordier, Julen Etcheverria) xapeldun egin da Amikuze garaituz 40/35. Goresmenak horieri berant Uztaritze Ikastolaren mahaia bada berant. Mutxikoak Irailaren 14 huntan (19:00) iraganen da Heraitzen Dantza Piko mutxikoen gaualdia. Ur Begi elkarteak antolaturik. Patxi eta Konpainia taldeak animatuko du ekitaldia. Sartzea urririk da. Jan edariak segurtatuak dira tokian berean. Dantzari guzieri ongi etorri. Elkarteen eguna Aro ederra lagun ederki iragan da aurtengo elkarteen eguna joan den larunbatean Bilgune inguruan (8:00-14:00). Hogoita lau elkartek atxiki dute bakotxak beren mahaia. Jendea ere ibili da untsa, elkarteen bizian baita beti zerbait ikasteko. Uztaritzeko elkarteen batasuneko arduradunak pozik gelditu dira. Segi dezala ekitaldi horrek datorren urtean ere
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3514. zbk

Har beti kantuz artzeko astia

Charles Trenet

Gure Hitza | 2019/09/12

Emaztea beti petzero?

Menane Oxandabaratz

Joan den egunean etxera buruz ari nintzala irratia entzunez, berri harrigarri bat entzun nuen Ain departamenduan Bourg-en-Bresseko Hiri Elkargoak sobera emazte zuzendaritzako postuetan hartua zituela eta, 90.000Eko isuna pagatu behar! 74 herriz osatua den Hiri Elkargo hortan, 5 pertsona daude zuzendaritzan eta horietarik 4 emazte. 2013an sortu zen lege berri bat Sauvadet deitua, justuki funtzio publikoan emazteek holako karguetan leku gehiago ukan zezaten, 60/40 gizon-emazte edo emazte-gizon. Horrek erran nahi du goi mailako postuetan %60a baino gehiagoko kargurik ez dela emazteeri emaiten ahal. Beste berri batek ere bazterrak inarrosi dituenak, Larresoroko bestetan 26 urteko neska bat bortxatua izan dela entzutean. Joan den astean hasi dira emazteeri eginak diren bortizkerieri buruzko gogoetak edo Grenelle delakaok, azaroaren 25 arte iraunen dutenak. Zenbaki harrigarri batzuk agertzen dira, urte hastapenaz geroztik 100 emazte erailak izan dira beren bizi lagunare...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016