Herriz Herri - Zuraide (L) | 2019ko Irailaren 12a

Zuraide

Zuraide Munduari Zabalik "ZMZ" Zuraide munduari zabalik, herrian berrikitan sortu den elkarte berri baten izen ederra dugu hori, umiltasun osoan pentsatua izan dena. Georgiako familia bati laguntza ekarri nahian, behartuak izan gira egitura hortan sartzea. Etorkinak trumilka hemen gaindi, kasik borta aitzinean ibilki, deus gabe, gure gogoetak eraman gaitu hortara: guk ere Zuraiden, jende batzuen egoera larria ikusirik, konkretuki zerbaitetan parte hartu behar ginuela. Paradaz baliatuz, elkartasun kontzertua antolatzen dugu ostiralean elizan (20:30). Zerbait gisaz laguntzen ahal gaituzue gure gana hurbilduz eta denbora berean euskal eta munduko kantuetaz gozatuz! ATZARRIren pala lehiaketa larunbatean Hara lerroz lerro nola antolatuko den: • Goizean hasiko da B sailako 2. taldea (9:00). • Neskak (10:00), A sailako 2. taldea (11:00). • Lehen saila (12:00) eta gomazko saila (13:00) Bururatzeko, zintzur bustitzea eskainia izanen da plazan berean Bergara ostatuan segituz bazkari batekin (20€tan), izena eman lehenbailehen! TRIPOTXAren eguna igandean Egun berean, ateak zabalik Paxkal MASSONDEren etxean Meza nagusia (9:00), tokiko laborantza eta eskulangintzaren merkatua herriko plazan (10:00), euskal dantza ikuskizuna Alaiki taldearekin (10:15), pintxo lehiaketa eta tripotx jastatzea merkatuan (10:45) eta ondotik herriko ostatuetan bazkaria segurtatua izanen da, tripotxarekin alabainan. Arratsaldeko 4etan, esku huskako partidak plazan (16:00), lehenik eskolako gazteak eta ondotik desafioa: Massonde-Amestoy/Anchordoquy- Garat-en kontra. Kantuz bururatuko da eguna Rokhame taldearekin. Lehengo zurezko haur jokoekin jostatzen ahalko dira haurrak parkean. Egun goxo baten gozatzeko parada!
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3514. zbk

Har beti kantuz artzeko astia

Charles Trenet

Gure Hitza | 2019/09/12

Emaztea beti petzero?

Menane Oxandabaratz

Joan den egunean etxera buruz ari nintzala irratia entzunez, berri harrigarri bat entzun nuen Ain departamenduan Bourg-en-Bresseko Hiri Elkargoak sobera emazte zuzendaritzako postuetan hartua zituela eta, 90.000Eko isuna pagatu behar! 74 herriz osatua den Hiri Elkargo hortan, 5 pertsona daude zuzendaritzan eta horietarik 4 emazte. 2013an sortu zen lege berri bat Sauvadet deitua, justuki funtzio publikoan emazteek holako karguetan leku gehiago ukan zezaten, 60/40 gizon-emazte edo emazte-gizon. Horrek erran nahi du goi mailako postuetan %60a baino gehiagoko kargurik ez dela emazteeri emaiten ahal. Beste berri batek ere bazterrak inarrosi dituenak, Larresoroko bestetan 26 urteko neska bat bortxatua izan dela entzutean. Joan den astean hasi dira emazteeri eginak diren bortizkerieri buruzko gogoetak edo Grenelle delakaok, azaroaren 25 arte iraunen dutenak. Zenbaki harrigarri batzuk agertzen dira, urte hastapenaz geroztik 100 emazte erailak izan dira beren bizi lagunare...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016