Egun eta bihar | 2019ko Irailaren 12a

Zeri buruz?

J-B D

Zeri%20buruz?

Lehendakari kargurat hupatu orduko, Emmanuel Macronbiziki presatua agertu zen. Eta bi urtez hala izana da. Beti lasterka. Hasia da naski poxi bat eztitzen. Ohartu ditake alde bat lasterka ibiliz nor nahi ere arrunt hats-hantua gelditzen ahal dela. Orai, erakusterat emaiten du behar dela jakin denboraren hartzen. Erretreta solas bereziki ez du gehiago presa gaixto hura, lekuaren gainean ezin egona edo nik dakita zer! Joan den astean ginion bezala, solasketa frango nahi ditu aitzina akulatu. Hasiak ere dira funtsean. Bainan orainokoan ez da garbi ageri zeri buruz goatzin. Xo, ez giten gu ere sobera presatuak izan, denborari behar zaio denbora utzi alabainan, Don Kixote liburuan duela laumende idatzia izan zen bezala. Dena den, erretreta istorio hori munta handikoa dela-eta, Macron lehendakariak izendatu du ministro berri bat, espresuki hortaz arduratuko dena, Jean- Luc Delevoye. Jadanik ere huni galdetua zion txosten berezi bat gai berari buruz. Ukanen du gisa guziz nun josta. Sekulan baino gehiago beharko du beraz lanean arizan, berak ere balukeelarik erretretaren hartzeko adina, 72 urte alabainan joan den urtarrilean beteak.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Egun eta bihar | 2019/09/12

Kukuruku!

J-B D

Duela zonbait denbora, uztailaren 11n alabainan, aipatu ginuen Oléron ugarteko Maurice oilarra, bere auzoko senar-emazte batzuk arrunt begietan hartua, goizetan sobera goizik hasten zela kukuruku eta kukuruku, etzituela beraz jendeak beren gusturat lo egiterat uzten! Afera auzitegirat pusatua izanik, epaileek eman dute beren erabakiaren berri. Uxer baten erranak kondutan hartuz besteak beste. Gaixo oilarrak segitzen ahal du kukuruku eta kukuruku. Ez omen da arranguratu diren auzoek erran bezen goixtierra. Eta kukurukuak ez hain ozenak, ez batere auzoko jendeen nardagarri izaiteko heinekoak. Bainan nola izan ditake hori, baserrian bizi den norbaitek hola partida ukaitea oilar baten kukurukuak! Baserrian beti izan dira behiak, ardiak, urdeak, zaldiak,astoak, xakurrak, antzarak, urtxoak, xori papogorriak bai eta oilarrak! Igelak ere berdin. Artetan, gatuak ere artzen dena marruma! Horiek denak behar ote litazke isilarazi?

Irakurri segida

Egun eta bihar | 2019/09/12

Sute eta sute

J-B D

Bai, berriz ere izan dira hor gaindi gaitzeko suteak! Bordeletik ez hain urrun 170 hektara oihan eta larre kixkildu dira. Aude eskualdean, 140 hektara. Katalunia aldean, mugaren ondoan, 40 hektara. Eremu pizkorrak ere Indre departamenduan. Igandean egundainokotan, alimaleko sutea Hérault eskualdean. 400 hektara erre dira. Lanak ukan dituzte berrehun bat hektararen suaren menetik ezin begiratuz. Horiek oro idortearengatik segur bainan ere jendearen ezazolkeriaz, kasu egin eskasean. Eta Bordeleko aldean izan denaren kasuan segurik, iduri du, ikerketa batzuen argitarat, norbaitek duela bere nahitarat su eman, mendekioz eta tzarkeriaz. Eguna hautatuz, idorte eta haizetsu, kalteak ahal bezen handiak izaiteko gisan.

Irakurri segida

Egun eta bihar | 2019/09/12

Berriz hor

J-B D

Uda guzian ez dira biziki ikusi ez eta biziki entzun, Horiz Jantziak berriz hor dira haatik. Joan den larunbatean, asko tokitan berriz agertu dira. Etziren baitezpada anitz bainan gehienak arras berotuak. Ez dutela barkatuko eta ez dutela barkatuko! Montpellier hirian izan dira zalaparta saminak. Zonbait kolpatu ere ba. Polizaren auto bat erre ere dute.

Irakurri segida

Egun eta bihar | 2019/09/12

Biltzar eta biltzar

J-B D

Biltzar eta biltzar Alderdi gehienek biltzar nagusi berezi bat egiten dute sasoin huntan, kar berri batekin segitu nahiz aitzina. Ezkerraldeko horiek frango isil egonak dira. Sozialistak bereziki. Eskuindar "errepublikano" delakoek aski gora erran dute beren alderdia nahi dutela sanoki berritu bainan aitzindari ezagutuenetarik parrasta bat falta zen beren arteko biltzarrean. Macrontiarrak iragan asteburu hortan bildu dira Bordelen. Ohartuak dira, edo azkenean ohartzen ari, ez dutela alde bat jokatu behar Macron jainko ttipi bat balitz bezala. Kukuruku, nor gira gu, hoberenak gira gu! Herriko bozak hurbiltzearekin, beren artean ere badute eztabaida frango, dela Parisen, dela beste hiri frangotan! Badira hor gaindi macrontiarrak arrunt berotuak auzapez kargu bat segurtatu nahiz. Hasteko, hautagai bezala zerrendaburu izan beharrez. Bainan alderdiak ezin denen ara egin.

Irakurri segida

Egun eta bihar | 2019/09/12

Zarautz, itsasbazterreko hiri xarmegarria

P. J.

Zarautz_%20itsasbazterreko%20hiri%20xarmegarria
Zarautz, 23.000 biztanle, Orio eta Getaria artean kokatua den hiria da, Gipuzkoan, itsas-bazterrean. Autopista harturik, askotan ondotik pasatzen gira, gutitan gelditzen. Alta, bisita merezi duen hiria da. Hain zuzen, uda huntan Euskaltzaleen Biltzarrak kultur ateraldia antolatua zuen Zarautzera, hobeki ezagut dezagun. 34 lagunek dute gomitari ihardetsi, autobusez harat joanez. Horietarik ginen. Aitzineko urtetan bezala, Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko Gillermo Etxeberriak (Euskaltzaleen Biltzarreko kide ere da) zuen bisita antolatua. Sahetsean zaukala elkarte bereko Ander Letamendia tolosarra, ofizioz pilota munduko medikua, Zarautzen ere egoitza daukana. Zarauzko Arte eta Historia Museoa Autobusak Santa Maria la Real elizaren sahetsean utzi gaitu. Eliza horren ondoan aurkitzen da Arte eta Historia Museoa, XV. mendeko Zarauzko Dorrean. Eta museo hortako Ainhoa eta Goizane andere gazteek eginarazi daukute tokiko ondarearen bisita. Bai dorreak, bai elizak b...

Irakurri segida

Egun eta bihar | 2019/09/12

Seaskaren eskola sartzea

Peio Jorajuria presidente berriak bere lehen agerraldi ofiziala egin du eskola sartzeak direla eta. Lekua ere ez zen nola nahi hautatua, Arbona-Ahetzeko “Alhorga” ikastola berria ere estreinatzeko aitzakia izan baita. Seaskako presidenteak hitz bakoirrekin hasi du prentsaurrekoa: “Iazko ikasturte bukaera gatazkatsuaren ondoren, ikasturte berri eder bat abiatu dugu”. Baikor ere 37. ikastola idekia izan dadin: ama-ikastola Arbonan kokatua da eta lehen maila Ahetzen idekia izanen da. Aurten 4.070 ikasle ukanen ditu, 2.721 lehen mailan eta 1.353 kolegioetan eta lizeoan. Postu eskasagatik ziren izan manifestazio batzuk, Seaskako presidenteak azaldu du lortu dituztela 19,5 postu eta beste 11 postu beren gain hartu dituztela. Bestalde aurten Seaskak 50 urteak ospatzen ditu, karia hortara ekimen batzuk antolatu ditu urtean zehar, azken ekitaldiak joan den astean aipatzen ginituen, “Gure Zirkua” eta Glisseguna.

Irakurri segida

3514. zbk

Har beti kantuz artzeko astia

Charles Trenet

Gure Hitza | 2019/09/12

Emaztea beti petzero?

Menane Oxandabaratz

Joan den egunean etxera buruz ari nintzala irratia entzunez, berri harrigarri bat entzun nuen Ain departamenduan Bourg-en-Bresseko Hiri Elkargoak sobera emazte zuzendaritzako postuetan hartua zituela eta, 90.000Eko isuna pagatu behar! 74 herriz osatua den Hiri Elkargo hortan, 5 pertsona daude zuzendaritzan eta horietarik 4 emazte. 2013an sortu zen lege berri bat Sauvadet deitua, justuki funtzio publikoan emazteek holako karguetan leku gehiago ukan zezaten, 60/40 gizon-emazte edo emazte-gizon. Horrek erran nahi du goi mailako postuetan %60a baino gehiagoko kargurik ez dela emazteeri emaiten ahal. Beste berri batek ere bazterrak inarrosi dituenak, Larresoroko bestetan 26 urteko neska bat bortxatua izan dela entzutean. Joan den astean hasi dira emazteeri eginak diren bortizkerieri buruzko gogoetak edo Grenelle delakaok, azaroaren 25 arte iraunen dutenak. Zenbaki harrigarri batzuk agertzen dira, urte hastapenaz geroztik 100 emazte erailak izan dira beren bizi lagunare...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016