Hegoaldean | 2019ko Irailaren 12a

iCapital 2019

Bilbo hautatua izan da “iCapital 2019” Berrikuntzaren Europako Hiriburuaren Saria irabazteko, 12 finalisten artean. Europako Batzordeak ematen du “iCapital” saria, biztanleen bizi-kalitatea hobetzeko xedez berrikuntza baliatzeko gaitasuna frogatu dezakeen hiriari. Xabier Ochandiano Bilboko Garapen Ekonomiko, Merkataritza eta Enplegu Saileko zinegotziak irailaren 3an aurkeztu du Bilboren hautagaitza Europako Batzordeko epaimahaiaren aitzinean, Bruselan. Epaimahaiak kontutan hartuko dituen puntuak hauek dira, bertzeak bertze: hiriak berrikuntza- ekosistema ideki eta dinamikoei egiten dien ekarpena; herritarrak gobernuan erabakiak hartzeko prozesuetan sartzeko hartzen dituzten neurriak, eta berrikuntza hirietako erresilientzia eta jasangarritasuna hobetzeko erabiltzen duten hiriak. Saria emateko ekitaldia irailaren 25ean eginen da. Milioi bat euroko sari nagusia eskuratuko du Berrikuntzaren Europako Hiriburu izendatzen duten hiriak. Gainera, 100 000 euroko bertze bortz sari emanen dituzte.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Hegoaldean | 2019/09/12

Langabezia

Agorril honetan aspaldiko daturik txarrenak agertu dira Euskal Autonomia Erkidegoko langabeziari dagokionez. Orotara, 147 161 pertsona daude lanik gabe, uztailean baino 3 075 gehiago, eta horietako erdiak, nonbait han, Bizkaian aurkitzen dira. Langabe kopuruaren emendatze handiena zerbitzu sailean sentitu da, hor 2 525 lagun gehiago kontatzen baitira langabeen zerrendetan. Industria eta eraikuntza sailak, aldiz, gutiago hunkituak dira. Hala ere, Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioaren arabera, 2018ko agorrilarekin alderatuz, iaz memento berean baino 7 528 langabe gutiago daude EAEn. Beraz, azken urtean %6,09ko apaltzea ezagutu du langabeziak. Hori ikusiz, Beatriz Artolazabal Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak adierazi du agorrileko datuak txarrak izanik ere, urte osoko bilakaera ona izan dela. Nafarroako Foru Erkidegoan egoera hobea da, langabezia soilik %0,26 emendatu baita. Orotara, 31 083 langabe daude Nafarroan, orain dela urte bat ba...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2019/09/12

Fagor eta Amica

Etxetresnak ekoizten dituen Poloniako Amika taldeak lizentzia hitzarmena adostu du Fagorrekin, marka horren izenpean linea zuriko etxetresna elektrikoak saltzeko. Fagor markak, hala ere, euskal kooperatibarena izaten segituko du. Akordioa sinatu dutenek jakinarazi dute Fagor merkatura itzuliko dela, goi mailako produktuen gama oso bat eskainiz.

Irakurri segida

Hegoaldean | 2019/09/12

Grebak Gipuzkoako zahar-etxeetan

ELA sindikatuak hilabete bateko greba deitu du Gipuzkoako zahar-etxeetan. Lanuzteak buruilaren 19tik urriaren 18ra eginen dituzte. Mobilizatze honen ondotik lan-baldintzak ez badira hobetzen, greba luzatzeko prest agertu dira. ELAk Gipuzkoako Foru Aldundiaren jokamoldea kritikatu du. Zahar-etxeen kudeaketa “enpresari lagunei” ematen diela eta prekarietatea, eta soldata desberdintasunak sustatzen dituela salatu du sindikatuak. Halaber, oroitarazi du lan-hitzarmena bi urte hauetan blokaturik dagoela

Irakurri segida

Hegoaldean | 2019/09/12

Iñigo Muguruzaren heriotza

IAigo%20Muguruzaren%20heriotza
Iñigo Muguruza musikari irundarra zendu da irailaren 5ean, 54 urtetan. Musikari familia bateko hiru anaietan gazteena zen Iñigo. 1983. urtean Fermin anaiarekin batean Kortatu taldea sortu zuenetik, euskal rockak azken lau hamarkadetan ezagutu duen eragile nagusietako bat izan da. Bestalde, Delirium Tremens, Negu Gorriak, Joxe Ripiau, Sagarroi, Lurra eta Hiru Leike taldeetako kide garrantzitsuaren oroitzapena uzten du. 2015ean, esklerosia anizkoitza zuela jakinarazi zuen, eta bere musika ibilbidea gelditu zuen orduan, nahiz eta musika sortzen segitu zuen oraino.

Irakurri segida

Hegoaldean | 2019/09/12

CAF zigortua

Donostiako epaitegi batek Gipuzkoako CAF eta Jose Manuel Armesto Valcarce enpresak zigortu ditu 2018ko azaroan amiantoak kutsaturik hil zen langile baten heriotzarengatik. CAFek 280 000 euroko kalte-ordaina pagatu beharko dio mesotelioma pleural gaitzak eraman zuen langilearen familiari, trenak ekoizten dituen enpresan amiantoaren eragina jasan zuela baieztatu baitu epaileak.

Irakurri segida

Hegoaldean | 2019/09/12

Marixol Iparragirre Espainiara igorria

2004tik Frantzian preso egon eta gero, bere kondena agorrilaren 27an bete du Marixol Iparragirre ETA-kideak. Haatik ez da libratua izan, baina Espainiara eramana, Auzitegi Nazionalean epaitua izateko. Iturri judizialen arabera, hamabi atentaturengatik auzipetua izanen da. Anartean, Madrilgo Soto del Real kartzelan sartu dute. Sortuk eta EH Baik Espainiaratze hori deitoratu eta Iparragirrek “bakearen” eta elkarbizitzaren” alde lan egin duela baieztatu dute. Elkarretaratzeak egin dituzte Eskoriatzan eta Donostiako Antigua auzoan, “konponbidea” eta Marixolen libratzea galdegiteko.

Irakurri segida

Hegoaldean | 2019/09/12

Etxeraten deia

Euskal presoen eskubideen alde bermatu diren 47 euskal herritar epaituko dituzte Madrilgo Auzitegi Nazionalean, irailaren 16tik landa, 11/13 auziaren baitan. Epaiketak hiru hilabete iraunen du eta 18 sesiotan banatua izanen da. Auzipetuen artean, euskal presoen abokatuak, medikuak, arartekoak eta Herrira, Jaiki Hadi eta Etxerat elkarteetan parte hartu izan duten pertsonak daude. Horregatik, Etxerat euskal presoen eta familiakoen elkarteak epaiketa horren kontrako manifestaldian parte hartzera deitzen ditu herritarrak. Hau irailaren 14an iraganen da Bilbon. Auzipetuek ere, beren aldetik, manifestaldian parte hartzeko deia zabaldu dute eta uda guzian elkartasuna erakutsi dieten jendeak eskertu dituzte. Halaber, fiskaltzarekin akordio batera heltzeko prest direla jakinarazi dute.

Irakurri segida

Hegoaldean | 2019/09/12

Global Green City saria Gasteizentzat

Gasteizek Global Green City Award saria eskuratu du iraunkortasun sailean egiten duen lanarentzat. Nazio Batuen Erakundeak ematen duen izendapen horrek mundu guziko hiriek iraunkortasunaren alde egiten dutena saritzen du.Gisa horretan, Arabako hiriburua izendapen hori jadanik erdietsia duten Curitiba (Brasil), Nantes (Frantzia), Yokohama (Japonia) eta bertze hiri batzuen zerrendan sartu da. Gorka Urtaran alkateak hiriaren hautagaitza defendatu du 52 herrialdetako 500 ordezkariren aitzinean. Sari hori eskuratzea ahalbidetu duten neurriek iraunkortasuna bilatzen dute ingurugiroan, gizartean eta ekonomian. Adibide gisa, Urtaranek zehaztu du biztanle bakoitzeko 42 metro koadro berde daudela hirian. 2012. urtean, jadanik, Europako Hiriburu Berde izendatua izan zen Gasteiz.

Irakurri segida

Hegoaldean | 2019/09/12

Arrauna

Kontxako Banderaren estropadetako finala jokatu da joan den igandean Donostian. Gizonen sailean, Hondarribiko Ama Guadalupeko taldea doi-doietarik nagusitu zaio Orioko taldeari. Emazteetan aldiz, Oriokoek eraman dute lehen saria, Donostiako Arraun Lagunak taldearen aitzinean. Bestalde, estropaden final eguna baliatu dute Zubietako erraustegiaren kontrako ekintzaileek beren desadostasuna plazaratzeko, Kontxako hondartzan egin duten giza kate baten bidez. Antolatzaileen arabera, erraustegia ez da beharrezkoa Gipuzkoan, ezen, 70 000 hondakin sortzen dira, eta erraustegiak 200 000 behar omen ditu.

Irakurri segida

Hegoaldean | 2019/09/12

Hondarribiko alardea

Besta giroan eta kalapitarik gabe iragan da, aspaldiko partez, Hondarribiko alardea. Goizeko zortzietako, jadanik, karrikak beteak zituen jendetzak harrera ona egin dio alardean emazteen parte hartzea aldarrikatzen duen desfileari, eta azken honek erakunde nagusienen sustengua ere ukan du. Bertzeak bertze, Izaskun Landaida Emakundeko zuzendaria, Denis Itxaso Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura diputatua, Manu Lezertua arartekoa, eta EAJ, EH Bildu, PSE-EE eta Ahal Duguko ordezkariak bildu dira alarde parekidearen aldeko konpainia sustengatzeko.

Irakurri segida

3514. zbk

Har beti kantuz artzeko astia

Charles Trenet

Gure Hitza | 2019/09/12

Emaztea beti petzero?

Menane Oxandabaratz

Joan den egunean etxera buruz ari nintzala irratia entzunez, berri harrigarri bat entzun nuen Ain departamenduan Bourg-en-Bresseko Hiri Elkargoak sobera emazte zuzendaritzako postuetan hartua zituela eta, 90.000Eko isuna pagatu behar! 74 herriz osatua den Hiri Elkargo hortan, 5 pertsona daude zuzendaritzan eta horietarik 4 emazte. 2013an sortu zen lege berri bat Sauvadet deitua, justuki funtzio publikoan emazteek holako karguetan leku gehiago ukan zezaten, 60/40 gizon-emazte edo emazte-gizon. Horrek erran nahi du goi mailako postuetan %60a baino gehiagoko kargurik ez dela emazteeri emaiten ahal. Beste berri batek ere bazterrak inarrosi dituenak, Larresoroko bestetan 26 urteko neska bat bortxatua izan dela entzutean. Joan den astean hasi dira emazteeri eginak diren bortizkerieri buruzko gogoetak edo Grenelle delakaok, azaroaren 25 arte iraunen dutenak. Zenbaki harrigarri batzuk agertzen dira, urte hastapenaz geroztik 100 emazte erailak izan dira beren bizi lagunare...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016