Kostaldean | 2019ko Irailaren 12a

Ravel festibalaren azken egunak

Ravel%20festibalaren%20azken%20egunak

Aste huntan bururatzen da, hogoi egun iraunik, Ravel festibala. Eta azken egunak ez dira segur txarrenak izaiten! Ortzegun huntan beraz, irailak 12, aratseko 8ak eta erdietan, Senpereko elizan, Ravel akademiarat aurten etorri musikari gazte zonbait Philippe Manoury musikagile famatuarekin. Ortziralean, aratseko 9etan, Urruñako elizan, Daniel Roth organo joile paregabea. Larunbatean, Donibane Lohizuneko Ravel entzutegian, goizeko 11etan eta aratsaldeko 3ak eta erdietan, akademiako ikasleak. Aratseko 8ak eta erdietan, Ziburuko elizan, Diotima laukotea eta Jean- Frédéric Neuberger piano joilea. Igandean, goizeko 11etan, Donibaneko Ravel entzutegian, despeidako kontzertua. Toki berean, aratseko 7ak eta erdietan, sarien banaketa. Bi hitzordu horien artean, aratsaldeko 4etan, Baionako antzokian, "La Perichole " kontzertua, omenduzOffenbach obra hori moldatu zuena 1868an. Offenbach bera sortua 1819an, duela xuxen berrehun urte. Mendeburu hori du beraz ospatzen Ravel festibalak ere.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Kostaldean | 2019/09/12

Margolariak beti erne

Ziburun, uda guzian eta igande guziz, margolari topaketak izaiten dira Postaren aitzineko plazan. Uztail-agorriletan, ardura hogoi bat badira biltzen direnak, irailean gutixago. Bakoitxak bere obretarik zonbait berexten ditu eta hor agertzen. "Beti giro ona da, gisa hortan elgar hobeki ezagutzen dugu eta jende askorekin harremanak izaiten" hola mintzo da Michel Richard donibandarra aspaldian horrat jiten dena. Margoetan bada denetarik, jende eta abere, toki ederra eginez Kostaldeko etxeeri bai eta bazterrari.

Irakurri segida

Kostaldean | 2019/09/12

Donibaneko organoarentzat

Agorrilaren leheneko HERRIAn idatzi ginuen obra pizkorrak bazirela egiteko Donibane Lohizuneko elizan eta bereziki organo handiaren xaharberritzea. Organo hori hamazazpigarren mendekoa da eta geroztik aldi bat baino gehiago berritua izana, azkenik duela berrogoi bat urte, holako musika tresna bat frango usu obra beharretan izaiten-eta. Idatzi ginuen ere diru bilketa bat eginen zela obra horientzat. Bada orotarat 370.000 euroren gastua. 133.000 euro Herriko Etxearen gain. Laguntza zonbait jadanik segurtatuak bestalde bainan oraino falta gutienez 150.000 euro. Sos bilketak hein hori ekartzen balu biziki untsa litake, hala diote segurki parropiako arduradunek. Gehiago biltzen balitz, gaineratiko hori baliatzen ahal litake kapera bati freskaldi on baten emaiteko bai eta aspaldiko jauntzi berezi eder batzuen berritzeko. Diru bilketa joan den astean hasia da, kutxa berezi bat idekia hortarako. Bordeleko "Fondation du Patrimoine" delakoan. Emaitza guziak onartuak dira, tt...

Irakurri segida

Kostaldean | 2019/09/12

19 bizitegi gehiago

Donibane Lohizunen, sozial maileko 19 bizitegi berri egitekoak dira Alturan etxegune zabalean, Senpere alderateko errebide zaharraren bazterrean. Salgai izanen diren bizitegiak. Hauek dira eremu hortan eraikiko diren azken bizitegiak. Aparkaleku berri baten muntatzea ere aipatzen dute, badela beharra. Eta beharbada baratze handixko bat etxegune hortan bizi direnentzat. Bizitegientzat, obrak heldu den urtean hasiko, urrian edo hola, erosle parrasta bat agertzen bada segurik arte huntan. Obren akulatzaile, Habitat Sud Atlantic erakundea.

Irakurri segida

Kostaldean | 2019/09/12

Argitaletxe bat zerratzen

Ziburun plantatua duela hiru urte, lehengo poteria famatuaren egoitza berean, La Cheminante argitaletxea zerratzen da hilabete hunen hondarrean. Arras polliki abiatua zen, iduriz segurik, bainan ezin du aitzina segitu. Ez aski liburu saltzen hein batean heltzeko. Zuzendaria, Sylvie Darreau, baikor agertzen da halere. Beste bide bat hartuko duela bainan beti literaturari josia ditakeen zerbait, bera dena hortakoa baita. Anartean, etxea ez deno alde bat zerratua, han diren liburuak salgai daude prezio erditan.

Irakurri segida

Kostaldean | 2019/09/12

Nun ezar hondarkin horiek?

Donibane Lohizunen, Herri Berri abertzale taldeak zabaldu du ageri bat bere arrangura berezi bat agertuz. Nun behar diren utzi ilaun edo inerto deitzen ahal diren hondarkinak, lur eta harri, obra asko egitearekin metatzen direnak. Gero eta gehiago badela, eta izanen ere hain segur, bainan toki egokirik ez horien han ezartzeko.

Irakurri segida

Kostaldean | 2019/09/12

Igandean, Baltsan-Eguna

Ziburuko plazan heldu den igandean, irailak 15, iraganen da Baltsan-Eguna. Zernahi agusagailu goizeko 10ak eta erdietarik goiti. Mutxikoak 11k eta erdietan. Puzgarriak eta jokoak haurrentzat. Taloak salgai herriko ikastolaren sustenguz. Aratsaldean, 6ak iria arte, bost musikari talde, dena kantu eta soinu talde bakoitxean norbait ba ziburutarra: Ni Bana, Xeiki, Maddi Zubeldia, Daudane eta Mairu.

Irakurri segida

3514. zbk

Har beti kantuz artzeko astia

Charles Trenet

Azalekoa | 2019/09/12

Eman... berriz emaiteko

M.O.

Eman...%20berriz%20emaiteko

Horra Geroa Fundazioaren lema bat izaiten ahal litzatekena: "Eman... berriz emaiteko. 2018an Claire Lacave eta Patxi Bergara bildu ziren kezkatuak baitziren ikusiz anitz gazte Euskal Herritik abian zirela ikasketen egitera, horren ondorioz beste eremu batean lan egiten dute. Bi pertsona hauek adituak dira ekonomia arloan eta pentsatu zuten egitura bat sortu behar zela, hortik 10 bat pertsona bildu ziren eta sortu zuten Geroa Fundazioa. Claire Lacaverekin bildu gira hobeki ezagutzeko fundazio hau.

Geroa herritar ekimena Fundazioak bilatzen ditu mezenas batzuk, dirua emaiten dutenak, izaiten ahal dira enpresak bai eta ere partikularrak, horien emaitzeri esker laguntzen ahal dituzte proiektu edo pertsona batzuk. Claire Lacavek erraiten zuen “elkartasun kate bat” sortzen dutela, bereziki enpreseri buruz abian dira, diru baten bila. Harremanetan dira “Du Pays Basque au Grandes Ecoles” egiturarekin, hunek baititu saretuak eskola handiak egiten dituzten ikasleak. Geroa Fundazioaren xedetarik bat baita Euskal Herrian plantaraztea, hemengo ekonomiaren biziarazteko. Egituraren izenak dioen bezala geroari begira daude, hemen bildu dirua hemen baliatua izaiteko gisan. Hortarako beharrezkoa dute diru zama baten ukaitea, fundazioa izanez ez dute diru publikorik eskuratzen ahal, mezenasen emaitzak baizik. Emana den dirua zergen deklarazioan kondutan hartua da, horri esker mezenas batek bere emaitzaren parte bat Euskal Herriko proiektu baten laguntzeko emaiten d...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016