Mundu zabalean | 2019ko Irailaren 12a

Armak isilik: Mozambiken

M.L.

Agorrilaren lehen honetan bake hitzarmena izenpetua dute Mozambikeko buruzagiek RENAMO errebelde talde anti marxistarekin. Izenpetzaileak: Filipe Nyusi presidentea eta Ossufo Momade, RENAMO (Mozambikearen berpizkunde nazionala) taldearen burua. Bazuen 40 urte borroka armatua ari zela 20 milioi biztanle dituen estatu afrikar horretan. Mozambikeko hizkuntza ofiziala portugesa da, bost ehun urtez Portugalen kolonia izanik, 1975 urtean independente jarri arte. Orduan FRELIMO Mozambikeren askatasun mugimenduak marxista erradikalaren bidea hartu zuen, dela estatu barneko harat honat politikoetan, dela nazioartean orduko sobietar batasunaren alde eginez. Hori ikustearekin berehala sortu zen RENAMO, talde anti marxista, mendebaleko estatuek, ahantzi gabe Ameriketako Estatu Batuek lagundu zutena, armez eta aholkulari militarrez. 1980 urtetarik aitzina FRELIMOK asko ur ezarri zion joera marxistari eta gerlaren tentsioa emeki emeki apaltzen hasi zen, Sobietar Batasunaren laguntzak gutxituz zoazela. 1984 urtean RENAMO oposizio militarretik politikora pasatu zen eta bozetan aurkeztu, baina armak pausatu gabe. Joko politikoan hala ere FRELIMOk nagusigoan segitu du, noiz behinka asaldadura militar batzuk agertzen baitziren oraino. Agorrilaren leheneko hitzarmenarekin batera RENAMOkoak hasi dira beren armak itzultzen. Gerlak milioi bat hil bederen utzi ditu berrogei urtez. Denboraldi berri honek armen zauriak sendatzeko balioko ote du?
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Mundu zabalean | 2019/09/12

Armak isilik: Sudanen

M.L.

Afrikako lurralde horretan gerla ezagutu dute kasik 50 urtez segidan, batzutan gorago, bestetan apalago, baina sekulan argiki gelditu gabe. 2000 urteek bake erlatibo bat nagusitzen ikusi dute, zehazki 2003tik aitzina. Bi urte berantago Sudaneko hego parteak autonomia kausitzearekin negoziaketek hartu dute lehentasuna hala ere, nazioarteko laguntzarekin eta Nazio Batuen Erakundea antolatzaile independentziaren erreferendum bat antolatu zuten jakiteko hego Sudaneko parteak bere gain nahi zuen izan ala ez. Bozketak ez zuen dudarik utzi: bozemaileen %98a independentziaren alde mintzatu zen. Geroztik hego-Sudan bereber bizi da. 2019 urte honek ekarri du ordea hogeitamar urte honetan Sudan kudeatzen zuten militarren azkena. Estatuburu militarra kargutik kendu zuen militarren adar batek joan den udaberrian, etengabe jendea karrikara ateratzen baitzen gobernu berri bat eskatuz. Geroztik militarrak kaserna barnera itzuli dira, haien buruzagi berriek negoziaketak irekitze...

Irakurri segida

Mundu zabalean | 2019/09/12

Errusian Putinen aldeko bozak argaltzen

M.L.

Errusian%20Putinen%20aldeko%20bozak%20argaltzen
Joan den igandean ziren bozak Errusiako 22 errepublika, 47 Oblats eta 9 Krais deitu lurraldetan, bai eta ere hiru “hiri federaletan”: Mosku, Sanpetersburg eta Sebastopolen. Hauetarik bakoitzak baditu bere legebiltzarra eta gobernua, lege nagusi zentralaren kontra ez joanez bakoitzak bere lege nagusia bozkatzen du. Bozka kanpaina guziz nahasia izan da Moskuko lurralde federalean. Vladimir Putinen kontrako manifestaldiak etengabe errepikatu dira uda osoan, gobernuak hainbat oposizioko alderdiri bozetan aurkeztea debekatzearekin. “Errusia Batua” Putinen alderdiak Mosku federaleko 45 ordezkarietarik 25 kausitu ditu, baina zortzi galtzen ditu duela bost urtetik. Aldiz alderdi komunistak hiru irabazi ditu. Hirugarren atera da “Labloko” taldea lau ordezkarirekin, eta “Errusia Zuzena” alderdi berriak hiru ordezkari eskuratu ditu. Beste hamar bat alderdi egon dira ordezkaririk gabe, boz eskasez edo debekatuak izanik. Debekatu hauek hain zuzen “bozka Errusi...

Irakurri segida

Mundu zabalean | 2019/09/12

Boris Johnson lanetan Erresuma Batuan

M.L.

Irri eta beso indartsuen jestu gutxi joan den astean Boris Johnson Erresuma Batuko gobernu buruak. Parlamentua hetsi nahi baitzuen heldu den urriaren 14 arte, sei astez segidan, deputatuek ezetz erran dute. Bere anaiak gobernuan hartu berria zuen kargua utzi zuen, erranez Erresuma Batuaren interesa familiakoaren gainetik pasarazten zuela. Hasian hasi parlamentuak beste bi xede bozkatu zituen, biak lehen ministroaren kontra: behartzen dute Brexitaren luzamena galdatzera Europa Batuari; parlamentuaren berritzeko bozak presaka antolatzea debekatzen diote.

Irakurri segida

Mundu zabalean | 2019/09/12

Gobernu berria Italian

M.L.

Kartak aldatu dira Italian iragan astean. “Bost Izar” eta alderdi sozial demokrata hitzartu dira gobernu berriaren osatzeko bien artean. Giuseppe Contek segituko du gobernuaren buruan, baina ministro gehienak berriak izanen ditu. Kanpoko aferak kudeatzen segituko du segur Luigi Di Maio “Bost izar”-ekoak, baina barne ministro berria emazte bat izanen da: Luciana Lamorgese. Adituek diotenez Mateo Salvini aitzinekoaren infrantzua liteke kargudun berria: bizi guzian administrazioetan kargu politiko pisuak bete ditu, haatik sekulan alderdi politiko baten alde agertu gabe. Gehitzen dute aitzinagoko gobernuetan immigranteen gaia gizakiaren errespetuarekin tratatzen saiatu dela.

Irakurri segida

3514. zbk

Har beti kantuz artzeko astia

Charles Trenet

Gure Hitza | 2019/09/12

Emaztea beti petzero?

Menane Oxandabaratz

Joan den egunean etxera buruz ari nintzala irratia entzunez, berri harrigarri bat entzun nuen Ain departamenduan Bourg-en-Bresseko Hiri Elkargoak sobera emazte zuzendaritzako postuetan hartua zituela eta, 90.000Eko isuna pagatu behar! 74 herriz osatua den Hiri Elkargo hortan, 5 pertsona daude zuzendaritzan eta horietarik 4 emazte. 2013an sortu zen lege berri bat Sauvadet deitua, justuki funtzio publikoan emazteek holako karguetan leku gehiago ukan zezaten, 60/40 gizon-emazte edo emazte-gizon. Horrek erran nahi du goi mailako postuetan %60a baino gehiagoko kargurik ez dela emazteeri emaiten ahal. Beste berri batek ere bazterrak inarrosi dituenak, Larresoroko bestetan 26 urteko neska bat bortxatua izan dela entzutean. Joan den astean hasi dira emazteeri eginak diren bortizkerieri buruzko gogoetak edo Grenelle delakaok, azaroaren 25 arte iraunen dutenak. Zenbaki harrigarri batzuk agertzen dira, urte hastapenaz geroztik 100 emazte erailak izan dira beren bizi lagunare...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016