Azalekoa | 2019ko Urriaren 10a

Euskal elkargoko etxea berritz antolatzen ari

M.O.

Euskal%20elkargoko%20etxea%20berritz%20antolatzen%20ari

2017ko urtarrilean sortu zen Euskal Elkargoa, Ipar Euskal Herriko 158 herriek osatzen dutela. Aitzin 10 Herri Elkargo baziren gure lurraldean, Akitania Berriko bigarrena da populazioaren kopuruan bai eta eremuan. Urtea bururatzean edo 2020ko hasieran bozkatuko du gobernantza berria, hortarako gogoetak hasiak dira.

Abiatzeko lehen urratsa NOTRe legea 2015eko agorrilean plantan jarria izan zen. Lege berri horrek finkatu zuen Herri Elkargo batek 15 000 biztanle baino gehiago ukan behar zuela. Frantses estatu osoan aldaketak izan ziren, Ipar Euskal Herrian ere gogoetak hasi, Barnekaldeko 5 elkargoek ez baitzuten betetzen muga hori: Xuberoa (13 867), Garazi-Baigorri (13 068), Amikuze (10 043), Bidaxune (5974) eta Iholdi-Oztibarre (3810). Jadanik aspaldiko urtetan mobilizazio desberdinak iragan ziren Iparraldeak bere lurraldea ukan zezan, Euskal Departamendu baten eskaeratik, Autonomia bat... Lurralde Kolektibitate baten galdera arte. Prefetak estatuaren izenean behartu zituen Herriko Etxe guziak bozka zezaten Euskal Elkargo baten alde edo kontra posizionatzea. 111 herri alde agertu ziren populazioaren %65,96 ordezkatzen zutela (197.014 bizitanle) eta kontra 47 herri %34,04 (101.650 bizitanle). 2016ko uztailean prefetak erabaki baten bidez jakinarazten du Euskal Elkargoa sortuko dela 158 herriz osatua, 300.000 pasa biztanle. Euskal Elkargoaren osaketa Lehen bilkuran presidentea eta presidenteordeak bozkatzerakoan, kontsentsu handia izan zen, gehienek erakusten zutela elgarrekin aritzeko gogoa. Presidentea hautatzerakoan, Jean-René Etchegaray Baionako auzapezak eskuratu zuen boz gehiengo handia, ondotik 15 presidente-ordeak: 10 aitzineko Herriko Elkargoetako presidenteak eta beste 5 hautetsiren asanbladak hautatuak. Hautetsi bakoitzak ardura bat badu: buxeta, etxebizitza-urbanismoa, lurralde antolaketa, hondakinak, ura, soziala, mugikortasuna, trantsizio ekologikoa, ekonomia, laborantza. Hauekin batean beste 9 hautetsik delegatu karguak dituzte: kultura, turismoa, itsas-bazterra, mendia eta formakuntza. Hauekin batean plantan jarri ziren 12 batzorde, hautetsi guzieri idekiak, aitzin aipatu gaieri buruz beren proposamenak egiteko gero Kontseilu Erabakitzailean edo(ta) Iraunkor Kontseiluan aipatzeko. Elkargoko kontseilua 233 hautetsiz osatua da, biltzen da azken erabakien hartzeko, 15 herrik ordezkari bat baino gehiago dute, beste 143k ordezkari bat, gehienetan auzapeza delarik. Gobernantza berriari buruz Aurtengo urte bukaeran edo datorrenaren hasieran berriz ikusia izanen da Euskal Elkargoaren antolamendua, hortarako sortua izan da Lurralde Kontseilua. Hunen ardura da berriz ikustea lehengo Herri Elkargoak (orain Pôle deitzen direnak) nola berriz bizkortu, inportanta baita herriko hautetsi guzien iritzia ukaitea. Kontseilu Erabakitzailearen osaketa ere adostu beharko, gaur diren 25 hautetsien kopurua horrela atxikiz edo zabalduz beste hautetsi batzuri. Erabaki gune hortan lurraldearen ordezkaritza ere kondutan hartu beharko da, Larrañetik... Hendaia arte denek beren ordezkariak ukan ditzaten. Beste galdera batzuk ere mahai gainean dira: presidentea hiri handi bateko auzapez izaiten ahal da? Presidente-ordeak nola hautatu: gaur bezala eremuka? Funtzio batzuen arabera? Galdera horiek guziek erantzuna laster ukanen dute, martxoaren 15 eta 22ko herriko bozak pasatu orduko hauk guziak finkatuak izan beharko baitute. Batera zaintzale lanetan Berrikitan plataformak, bere lan ildo bat izanez instituzioaren gaia, antolatu du foru bat “Iparraldeko instituzioa: nora joan nahi dugu?” lemapean. Nahi izan du aditu batzuen eskutik beste lurraldeetako adibideak hartu, hortarako Alain Faure politika ikerlaria eta Vincent Simoulin Tolosako (Okzitania) unibertsitateko zientzia sozialetako irakasleak elkargo bat ongi antolatzeko demokrazia parte hartzailea garatu behar dela erraiten dute. Bideo baten bidez Jo Spiegel Alsaziako Kingersheimeko herriko auzapezak bere lekukotasuna eman du, populazioari hurbil izan behar direla holako egiturak azpimarratzen zuen, bere eskualdean hori plantan jarriz. Hauen ustez Euskal Elkargoko hautetsiak zuzenean hautatuak izan behar litzateke, ez gaur-egun bezala herriko bozen karietara, bi ardura desberdinak direla azalduz. Daniel Behar Pariseko Unibertsitateko Urbanismo Eskolako erakasleak eta ACADIE kabinetaren zuzendariak ongi ezagutzen du hemengo egoera, Ipar Euskal Herriko instituzioeri buruzko hainbat ikerketa egin ditu Hautetsien Kontseilu garaian bereziki. Bere erranetan, sortu diren hirigune handiek instituzio antolaketan aldaketa handiak ekarri dituztela zioen, bereziki zerbitzuen arloan, orain konpetentziak bateratuak dira lurralde osoan. Bere iduriko departamenduak kudeatzen dituen arlo batzuk ere beregain hartu behar lituzke Euskal Elkargoak: “Ene iduriko Ipar Euskal Herrian historikoki aspaldiko urtetan Euskal Departamenduaren aldarrikapena ekarria izan da eta horren ondorioz eraiki behar duzue kolektibitate bat”. Forua bururatzean Batera plataformak azken hitza hartu du, Lurralde Kolektibitate baten aldeko urratsak segituko dituela adieraziz, bai eta ere “zaintza lana” segituz Euskal Elkargoaren ibilmoldean. Oroitarazi du ere laster heldu diren herriko bozen garrantzia, lehen aldikoz zuzenean beharko baitira hautatu elkargoko hautetsiak (1000 biztanle baino gehiago diren herrietan). Jakinez 2014an iragan zirela herriko bozak eta ondotik zela sortu Euskal Elkargoa. Konstilehen mailako eskoletan eta kolegioetan ibiltzen dira, Baionako presondegian ere, bai eta Caradoc psikiatria klinikan. Arduradunen erranetan: “baratzezain bakoitzak bere nortasuna badu, hori agertzen da bakoitzaren baratzea begiratuz”, hala ere hirietako baratze antolaketa horrek energia kolektibo bat sortzen du, hori da elkartearen xedea “elgarrekin bizitzea”. Bestalde lurrarekin lan egitea lagungarri dela pertsona batzuk beren bizian memento dorpe bat bizi izan duelakoz edo bide berri baten bila dagoenak indarrak emaiten dazkiola, baliatuz lagun batzuen egiteko. “Haziak eta libertatea” 4 langilez osatua da, hauekin lagunkaleko xahar-etxean, Caradoc klinikan, Habas la Plaine hiriko laborantza baten muntatzea eta "Artotékafé" elkarte-ostatu baten muntatzea. Urriaren 21etik azaroaren 2rat, 14 besta egun antolatzen dituzte Breuer auzoan (Ipar Baiona) berriz antolatzen ari Euskal Elkargoko etxea 1.hasia tuzio erreformak abiatuko dena hauteskundeetarik landa, interesa sortzen duela Batera plataformari dudarik ez da.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Azalekoa | 2019/10/10

Metalgintzako langileak greban Hegoaldean

Hegoaldeko metalgintzako langileak grebara deitu dituzte sindikatuek lan baldintzen eta soldaten hobetzeko. Bainan sindikatuak zatituak dira: ELA alde batetik eta beste sindikatuak bestaldetik. LAB, CCOO, UGT sindikatuek diotenaz, hiru lurraldetan jarraipen handia izan du grebak, 110 000 mila langileren artean. Sindikatuen arabera, 5 egun greba eginez langileen %80ak parte hartu du greban. Leku askotan manifestazioak egin dira bideak moztuz. Confebask nagusien elkarteak aldiz dio grebak porrota jasan duela. Dena den greba eta mobilizazioek jarraituko dute langile eta nagusien artean akordiorik ez izanez.

Irakurri segida

3518. zbk

Gure Hitza | 2019/10/10

Denen sustengua merezi!

Menane Oxandabaratz

Joan den egunean Herriarentzat izan naiz Baionako Suprefeturaren aitzinean, ospitaleko lan sail desberdineteko, mediku, erizain, administrazioko langile eta lehen aldikoz kuadro batzuk mobilizazio bat egin baitute. Harat heltzean ikusten zirelarik denak beren laneko jantziekin, bakoitzak bere taulier xuria soinean, bere izena eta ospitalean duen ardura idatzia, bulegora sartzean gogoeta batzuk ukan ditut. Nork ez du beretzat edo(ta) hurbileko batentzat ospitaleko langile horien beharra ukan? Nork ez du bihar horien artamenduen beharra ukanen? Nor axolatzen da horien lan baldintzetaz, guhaur horien zerbitzuen beharretan izan edo izanen girela? Alta badu orain zenbait hilabete urgentziako langileek beren kezkak plaza publikora ekarriak dituztela, herritarrenganik sustengu guti ardiesten dutela. Nihaurek horietan izanez, bat batean ukan dut kontzientzia hartze bat ikusi dituztalarik. Sendi zen osasun munduan diren pertsona horienganik etsipen eta akidura handi bat, ...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016