Gure Hitza | 2019ko Urriaren 10a

Denen sustengua merezi!

Menane Oxandabaratz

Joan den egunean Herriarentzat izan naiz Baionako Suprefeturaren aitzinean, ospitaleko lan sail desberdineteko, mediku, erizain, administrazioko langile eta lehen aldikoz kuadro batzuk mobilizazio bat egin baitute. Harat heltzean ikusten zirelarik denak beren laneko jantziekin, bakoitzak bere taulier xuria soinean, bere izena eta ospitalean duen ardura idatzia, bulegora sartzean gogoeta batzuk ukan ditut. Nork ez du beretzat edo(ta) hurbileko batentzat ospitaleko langile horien beharra ukan? Nork ez du bihar horien artamenduen beharra ukanen? Nor axolatzen da horien lan baldintzetaz, guhaur horien zerbitzuen beharretan izan edo izanen girela? Alta badu orain zenbait hilabete urgentziako langileek beren kezkak plaza publikora ekarriak dituztela, herritarrenganik sustengu guti ardiesten dutela. Nihaurek horietan izanez, bat batean ukan dut kontzientzia hartze bat ikusi dituztalarik. Sendi zen osasun munduan diren pertsona horienganik etsipen eta akidura handi bat, alta horien arduretarik bat delarik artatze lanaz gain, eri den pertsona bati sustengua eta goxotasuna ekartzea. Ulergarria eta legitimoa iduritzen zait horien aldarrikapena eta gu herritar xume, gure bidea segitzen deus ez balitz bezala! Bakoitzak baditugu prejuje batzuk ofizio batzuri buruz, zenbaitzuentzat funtzionarioak alferrak, beste batzuk aldiz laborari horiek beti pleini, ofizialentzat beti sos eskasa, langileak beti kexu... Zerrenda luzea litzateke, hobe hortan gelditzea! Hots aurre-jujamendu horiekin ez dugu kasu emaiten lanbide batzuk, denak goiz ala berant, beharretan izanen girela eta horien lan baldintzek ere ondorio bat ukaiten ahal luketela gure eguneroko bizitzan. Ospitalean diren eskaerak eta horren ondorioz diren katazken inguruan kontzientzia hartzea zailagoa da zeren greban izan ala ez, langileak errekisizionatuak dira, erien familiak edo lagunak ez dira baitezpada ohartzen mugimendu bat badela. Lantegi bat edo kamioi gidariak edo(ta) laborariak mobilizatzen direlarik trabatzen dituzte eguneroko harat-hunatak, horren ondorioz nahi ala ez ohartzen gira zerbait mugimendu badela. Bospasei hilabete huntan hasia den mugimendu hunek, osagarri ministeritzatik ez du erantzun baikorrik ukan eta nere iduriko ukanen. Ez ote da ere guri herritar xume bezala sustengua horieri ekartzea? Eramaiten duten borroka horretan gutaz mintzo baitira. Usu entzuten dugu, eta oraino azken egun hauetan bereziki barnekaldeko zerbitzu publiko batzuk, izan posta, zergen etxea... hetsiko direla. Etxe horien idekirik atxikitzeko, normal dena, hautetsi eta herritarrak hurbiltzen dira, ospitalea lanjerean delarik gauza berdina gertatu behar litzateke. Denen sustengua merezi dutela dudarik ez da!
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3518. zbk

Gure Hitza | 2019/10/10

Denen sustengua merezi!

Menane Oxandabaratz

Joan den egunean Herriarentzat izan naiz Baionako Suprefeturaren aitzinean, ospitaleko lan sail desberdineteko, mediku, erizain, administrazioko langile eta lehen aldikoz kuadro batzuk mobilizazio bat egin baitute. Harat heltzean ikusten zirelarik denak beren laneko jantziekin, bakoitzak bere taulier xuria soinean, bere izena eta ospitalean duen ardura idatzia, bulegora sartzean gogoeta batzuk ukan ditut. Nork ez du beretzat edo(ta) hurbileko batentzat ospitaleko langile horien beharra ukan? Nork ez du bihar horien artamenduen beharra ukanen? Nor axolatzen da horien lan baldintzetaz, guhaur horien zerbitzuen beharretan izan edo izanen girela? Alta badu orain zenbait hilabete urgentziako langileek beren kezkak plaza publikora ekarriak dituztela, herritarrenganik sustengu guti ardiesten dutela. Nihaurek horietan izanez, bat batean ukan dut kontzientzia hartze bat ikusi dituztalarik. Sendi zen osasun munduan diren pertsona horienganik etsipen eta akidura handi bat, ...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016