Han eta Hemen | 2019ko Urriaren 10a

Hiriko baratzeak loretan

Hiriko%20baratzeak%20loretan

Baionan 2012an hasi ziren hirietako baratzen osatzen, hortarako “Haziak eta libertatea” elkartea sortu zen, pertsonen eta naturaren arteko harremana sortzeko xedearekin, bai eta ere sozial eta kultur trukaketarako helburuarekin. Laguntzaileek beren gain hartzen dute besteri ikastea baratze baten egiten, bakoitzak bere etxen baratzekiak jateko gisan, merkeago ateratzen dira eta horrez gain janari sanoagoak dastatzen ahal dituzte. Baratze ikastaldiak proposatzen ditu populazio desberdineri: haurtzarotik hasiz, ehen mailako eskoletan eta kolegioetan ibiltzen dira, Baionako presondegian ere, bai eta Caradoc psikiatria klinikan. Arduradunen erranetan: “baratzezain bakoitzak bere nortasuna badu, hori agertzen da bakoitzaren baratzea begiratuz”, hala ere hirietako baratze antolaketa horrek energia kolektibo bat sortzen du, hori da elkartearen xedea “elgarrekin bizitzea”. Bestalde lurrarekin lan egitea lagungarri dela pertsona batzuk beren bizian memento dorpe bat bizi izan duelakoz edo bide berri baten bila dagoenak indarrak emaiten dazkiola, baliatuz lagun batzuen egiteko. “Haziak eta libertatea” 4 langilez osatua da, hauekin lagun tzaile talde bat, 7 urtez proiektu desberdinak antolatu dituzte: Baionako San Josep kolegioan, Balichon auzoan, Breuer auzoan baratze osatzea, Bokaleko xahar-etxean, Caradoc klinikan, Habas la Plaine hiriko laborantza baten muntatzea eta "Artotékafé" elkarte-ostatu baten muntatzea. Urriaren 21etik azaroaren 2rat, 14 besta egun antolatzen dituzte Breuer auzoan (Ipar Baiona)
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3518. zbk

Gure Hitza | 2019/10/10

Denen sustengua merezi!

Menane Oxandabaratz

Joan den egunean Herriarentzat izan naiz Baionako Suprefeturaren aitzinean, ospitaleko lan sail desberdineteko, mediku, erizain, administrazioko langile eta lehen aldikoz kuadro batzuk mobilizazio bat egin baitute. Harat heltzean ikusten zirelarik denak beren laneko jantziekin, bakoitzak bere taulier xuria soinean, bere izena eta ospitalean duen ardura idatzia, bulegora sartzean gogoeta batzuk ukan ditut. Nork ez du beretzat edo(ta) hurbileko batentzat ospitaleko langile horien beharra ukan? Nork ez du bihar horien artamenduen beharra ukanen? Nor axolatzen da horien lan baldintzetaz, guhaur horien zerbitzuen beharretan izan edo izanen girela? Alta badu orain zenbait hilabete urgentziako langileek beren kezkak plaza publikora ekarriak dituztela, herritarrenganik sustengu guti ardiesten dutela. Nihaurek horietan izanez, bat batean ukan dut kontzientzia hartze bat ikusi dituztalarik. Sendi zen osasun munduan diren pertsona horienganik etsipen eta akidura handi bat, ...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016