Herriz Herri - Aiherra (NB) | 2019ko Urriaren 10a

Kabalkada

Kabalkada

Kabalkada ondo Kabalkadako bi emanaldi xoragarrien ondotik, herriko plaza hustu da, harmailak, taulagainak, karpak, hots gertakari honi buruzko muntadura guziak desagertu dira bat batean, aste guziz egiten ziren errepikak gelditu dira. Hots, Aiherrako plazak hartu du berriz lehengo itxura, baina oroitzapenak geldituko dira, hor izanen baitira lekuko azken asteetan hartu argazkiak eta egin grabaketak. Lehen aldia zen gure herrian kabalkada muntatzen zela, eta herritarrak kontent dira bai honen prestatzeko egin lanetaz eta errepiketan herritarren artean sortu lokarrietaz eta giroaz. Honen ospatzeko gogoa dute, eta hori azaroaren 30ean eginen dute. Anartean hatsaren hartzeko unea etorri da. Haatik, aihertarrek kabalkada bururatzeko kantuan bide beretik segitzeko garrantzia azpimarratu zuten. Beste ikusgarri bat edo proiektu prestatzeko borondatearen seinale? Erein haziek zerbait ekarriko ote dute? Denborak erranen du. Segur dena da erein gabe ez dela deus biltzen. Kabalkada oraino gozatu nahian, hona argazki batzuk. Kabalkada telebistan Lehen emanaldia Kanaldudek osoki grabatu zuen, eta kabalkadan parte hartu zutenek eta laguntzaileek ondoko astetan honi buruzko DVDa edo USB gakoa erosten ahalko dute. Bigarren emanaldia TVPIk eta Euskal Telebistak osoki grabatu zuten. TVPIn, ortzirale huntan hasiko dira honen banatzen, oren guziz. Euskal Telebistak aldiz emankizun berezi bat kabalkadetaz ari du prestatzen. Hau noiz zabalduko duten jakinen dugunean erranen dauzuegu.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3518. zbk

Gure Hitza | 2019/10/10

Denen sustengua merezi!

Menane Oxandabaratz

Joan den egunean Herriarentzat izan naiz Baionako Suprefeturaren aitzinean, ospitaleko lan sail desberdineteko, mediku, erizain, administrazioko langile eta lehen aldikoz kuadro batzuk mobilizazio bat egin baitute. Harat heltzean ikusten zirelarik denak beren laneko jantziekin, bakoitzak bere taulier xuria soinean, bere izena eta ospitalean duen ardura idatzia, bulegora sartzean gogoeta batzuk ukan ditut. Nork ez du beretzat edo(ta) hurbileko batentzat ospitaleko langile horien beharra ukan? Nork ez du bihar horien artamenduen beharra ukanen? Nor axolatzen da horien lan baldintzetaz, guhaur horien zerbitzuen beharretan izan edo izanen girela? Alta badu orain zenbait hilabete urgentziako langileek beren kezkak plaza publikora ekarriak dituztela, herritarrenganik sustengu guti ardiesten dutela. Nihaurek horietan izanez, bat batean ukan dut kontzientzia hartze bat ikusi dituztalarik. Sendi zen osasun munduan diren pertsona horienganik etsipen eta akidura handi bat, ...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016