Herriz Herri - Azkaine (L) | 2019ko Urriaren 10a

Azkaine

Azkaine

Pastore Lore 16. edizioa iraganen da urriaren 13an: hitzordua Harrobiko aparkalekuan (7:30), abere hazle eta laguntzaileekin, pottoken elgarretaratzea eta herrira jaustea. Desfile desberdinak atzemanen dira (10:00): Joaldun, Mariñela tanborrada, Kornelio musika eskola, dantza eta Abolicao Capoeitaren perkusioak. Pottoken herriratze ikusgarria, zaldunen inguruan (11:00), ondotik merkatu estalian bazkaria 18€tan helduentzat, 8€ haurrak. Toki kopurua mugatua da, izena baitezpada eman behar da 06-10-50-68- 13 edo pastorelore@orange.fr. Txartelak goizean hartu behar dira merkatu estaliaren ondoan. Sorro handian: Pastore loreko abere hazle gazteen lehen erakusketa Emma Guillou erakaslearekin (14:00), artzain xakurren nazioarteko finala: A r a m i t z e n irabazi duten Fr a n t z i a k o txapeldunak, Oñatin irabazi dute Espainiako txapeldunen kontra. Merkatu estalian kantaldia Ezpeletan Kantuz taldearekin. Egun guzian edateko eta jateko. Erakusketa, Azkaingo hazkuntzako behiak, ardiak, pottokak. LINKY kontagailuari buruz informazio bilkura proposatua da heldu den ortziralean, urriaren 11n, Herriko Etxeko kontseiluko gelan (19:00), CADE elkarteko Lavictoire kideak animaturik. Anitz aipatua den gaia, argitu nahi duen publiko zabalari idekia da. Selauru hustea Urriaren 12an iraganen da, egun guzian Pierre Loti plazan, Denen Artean elkarteak muntaturik
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3518. zbk

Gure Hitza | 2019/10/10

Denen sustengua merezi!

Menane Oxandabaratz

Joan den egunean Herriarentzat izan naiz Baionako Suprefeturaren aitzinean, ospitaleko lan sail desberdineteko, mediku, erizain, administrazioko langile eta lehen aldikoz kuadro batzuk mobilizazio bat egin baitute. Harat heltzean ikusten zirelarik denak beren laneko jantziekin, bakoitzak bere taulier xuria soinean, bere izena eta ospitalean duen ardura idatzia, bulegora sartzean gogoeta batzuk ukan ditut. Nork ez du beretzat edo(ta) hurbileko batentzat ospitaleko langile horien beharra ukan? Nork ez du bihar horien artamenduen beharra ukanen? Nor axolatzen da horien lan baldintzetaz, guhaur horien zerbitzuen beharretan izan edo izanen girela? Alta badu orain zenbait hilabete urgentziako langileek beren kezkak plaza publikora ekarriak dituztela, herritarrenganik sustengu guti ardiesten dutela. Nihaurek horietan izanez, bat batean ukan dut kontzientzia hartze bat ikusi dituztalarik. Sendi zen osasun munduan diren pertsona horienganik etsipen eta akidura handi bat, ...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016