Herriz Herri - Baiona (L) | 2019ko Urriaren 10a

Euskal Haziak

Eskola girixtinoen sartzea

Sartzea iragan da erakaskuntza katolikoan euskaraz ikasten duten ikasle eta erakasleentzat. Orotarat 3575 ikasle sartu dira lehen maila, kolegio eta lizeoetan, jaz baino 90 gehiago. Ama eskolan eta lehen mailan kopuruak mantentzen badira nunbait han (+5 ikasle), kolegioan dute jauzi eder bat egin (+71), lizeoan ere pixka bat emendatu dira (+14). Lizeoaren erreformak ekartzen dituen dudekin ikasle eta erakasle anitz uzkur gelditu dira euskarazko saila hautatzeko mementoan. Euskal Haziak nahi du erreforma hori ongi kudeatu, sail elebiduna ikasleek gehigarri bat bezala har dezaten, ez eta beste gai edo konpetentziak baztertzen dituen hautu bat bezala. Bestalde, euskararen erabilpena bultzatzeko, Euskal Haziak elkarteak proiektu andana bat proposatuko du aurten ere erakaskuntza katolikoan elebidun diren haurreri. Elkartearen helburua baita ekimen desberdinak euskaraz antolatzea eskola denboran edo ez. Jaz Eguberriko bakantzak aitzin ikusgarri bat eskainia izan zen 2. eta 3. zikloko haur guzieri. Aurten lehen zikloko haurrentzat badute proiektu bat adostuko dutena ondoko egunetan. Horrez gain, urtean zehar beste proiektu batzuk antolatuko dituzte: “Haziak Idazle” idazlan lehiaketa 3., 4. eta 5. zikloan diren ikasleeri idekia. “Haziak Zuzenean” lau egunez maiatzean Urruñako zinema gelan, urtean zehar prestatutako ikusgarriak aurkeztuko dituzte ikastetxeetako ikasleek. Bainan aurtengo lehen hitzordua azaro hondarrean izanen da Larresoron, Errobi sareak antolaturik: Gura’Show taldea, Jose Cazaubon eta Ezpeletako trikilariekin.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Herriz Herri - Baiona (L) | 2019/10/10

Euskaltzaindiak ehun urteak besta giroan ospatu

Euskaltzaindiak%20ehun%20urteak%20besta%20giroan%20ospatu
Urte guzian Euskaltzaindiaren mendeurrena ospatua izan da ekimen desberdinak antolatuz, nahi dute urteburu hori besta giroan bururatu, hortarako ekimen desberdinak antolatzen ditu. Urriaren 25ean Baionako katedralean (20:30) Mende Berria kantuz: Bilboko Koral Elkarteko Euskeria, Paz de Ziganda eta Ravel Kontserbatorioko Koralak mendeurrena aitzaki bezala hartu dute elgarrekin gaualdi hunen antolatzeko. Azaroaren 2tik 11ra Biarritzeko kasinoan erakusketa bat izanen da “Baiona 1964: euskara batuaren zedarria” deitua dena. Euskaltzaindiak nahi du gogoratu edo(ta) ezagutarazi urte hortan Baionako Biltzarraren ekarpena, euskara batua osatzeko eginak izan ziren ekarpenak. Lekukotasun, argazki eta dokumentu batzuen bidez. Azaroaren 10ean (20:30), Biarritzeko Kasinoan “Biz Hitza” dantza ikusgarria presentatua izanen da Aukeran konpainiaren bidez. Azaroaren 28an (18:00), Baionako Euskal Museoan Bernardo Atxagak mintzaldia eskainiko du “Euskaltzaindia...

Irakurri segida

3518. zbk

Gure Hitza | 2019/10/10

Denen sustengua merezi!

Menane Oxandabaratz

Joan den egunean Herriarentzat izan naiz Baionako Suprefeturaren aitzinean, ospitaleko lan sail desberdineteko, mediku, erizain, administrazioko langile eta lehen aldikoz kuadro batzuk mobilizazio bat egin baitute. Harat heltzean ikusten zirelarik denak beren laneko jantziekin, bakoitzak bere taulier xuria soinean, bere izena eta ospitalean duen ardura idatzia, bulegora sartzean gogoeta batzuk ukan ditut. Nork ez du beretzat edo(ta) hurbileko batentzat ospitaleko langile horien beharra ukan? Nork ez du bihar horien artamenduen beharra ukanen? Nor axolatzen da horien lan baldintzetaz, guhaur horien zerbitzuen beharretan izan edo izanen girela? Alta badu orain zenbait hilabete urgentziako langileek beren kezkak plaza publikora ekarriak dituztela, herritarrenganik sustengu guti ardiesten dutela. Nihaurek horietan izanez, bat batean ukan dut kontzientzia hartze bat ikusi dituztalarik. Sendi zen osasun munduan diren pertsona horienganik etsipen eta akidura handi bat, ...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016