Herriz Herri - Banka (NB) | 2019ko Urriaren 10a

Kintoa kurri

Kintoa%20kurri

Kintoa Kurri AIBA elkarteak aurten ere “Kintoa Kurri” mendi lasterkaldia eta ibilaldia antolatzen ditu urriaren 13an, igandearekin. Besta giro goxo batean, lasterkarieri eta mendizaleeri ibilaldi bereziak proposatuak zaizkiote Banka herriaren inguru xoragarrien (ber)deskubritzeko. Ibilaldiak parte hartzaileak eremanen ditu Adartza eta Argaraiko 1200 metroz gorako tontorretaraino. Horrez gain, ibilaldia guti ezagutuak eta karia hortarat ber erabiliak diren xenderetatik pasatuko da (20 km, 1 300 metroko desnibela). “Kintoa Kurri Ttipi” haurren lasterketa antolatua izanen da aurten ere. Izen emaitea kitorik da. Berrikuntzak: Lehen aldikoz, Kintoa Kurri lasterkaldia txapelketarako zirkuituan sartzen da. Kirol talde aurkeztuarena saristatua izanen da. Egitaraua: Ibilaldiarendako izen emaitea eta abiatzea (7:00) eta lasterkaldiarendako (9:00). Haurren lasterketa (11:00). Kintoa Kurri lasterketa bururatzean: helduen eta haurren saristatzea, zozketa Aldudeko ibarreko mozkinen irabazteko. Ezker paretako dutxak eta aldatzeko gela egun hartako lasterkari eta mendizaleen esku izanen dira. Lasterkarientzat, lizentzia edo mediku agiria baitezpadakoa da parte hartzeko. Prezio: lasterkaldia: 15€, ibilaldia: 6€ eta haurren lasterketa: urririk. Marijane Minberri: Atalkinean sortu den Marijane Minaberri (1926-2017) euskal idazle ezaguna da. Olerki, ipuin eta antzerkiak idatzi ditu haurrentzat; parte hartu du ere bai hiztegi, gramatika eta eskuliburu pedagogikoen erredakzioan. Lehen kazetari emazteetarik bat izan da euskaraz. Marijaneren obraren parte bat Oskorri taldeak ezagutarazi zion publiko zabalari. Marijane Minaberri Ohorezko Euskaltzain izendatua izan zen. Emazte aitzindari horren omentzeko, erabaki da Bankako eskola publikoari "Marijane Minaberri" izena ezartzea, estreinaldia iraganen da urriaren 15ean, asteartez (15:00).
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3518. zbk

Gure Hitza | 2019/10/10

Denen sustengua merezi!

Menane Oxandabaratz

Joan den egunean Herriarentzat izan naiz Baionako Suprefeturaren aitzinean, ospitaleko lan sail desberdineteko, mediku, erizain, administrazioko langile eta lehen aldikoz kuadro batzuk mobilizazio bat egin baitute. Harat heltzean ikusten zirelarik denak beren laneko jantziekin, bakoitzak bere taulier xuria soinean, bere izena eta ospitalean duen ardura idatzia, bulegora sartzean gogoeta batzuk ukan ditut. Nork ez du beretzat edo(ta) hurbileko batentzat ospitaleko langile horien beharra ukan? Nork ez du bihar horien artamenduen beharra ukanen? Nor axolatzen da horien lan baldintzetaz, guhaur horien zerbitzuen beharretan izan edo izanen girela? Alta badu orain zenbait hilabete urgentziako langileek beren kezkak plaza publikora ekarriak dituztela, herritarrenganik sustengu guti ardiesten dutela. Nihaurek horietan izanez, bat batean ukan dut kontzientzia hartze bat ikusi dituztalarik. Sendi zen osasun munduan diren pertsona horienganik etsipen eta akidura handi bat, ...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016