Herriz Herri - Beskoitze (L) | 2019ko Urriaren 10a

Hartza, otsoa edo ardia, hautatu behar da

Nahiz eta ekologista batzuen ideiak partikatzen dituztan, asaldatua naiz ikustean zonbait hartza edo otsoen zorteaz kezkatzen direla, zintzur egiten zaioten edo kolpatuak diren ardi gaixoen zorteaz baino. Zonbait ez dira kolpatuak bainan estresaren ondorioz, hilaurten dute. Ondorioz, diru sartzerik ez kabala hazleentzat. Ardiek, behiek eta zaldiek mendia zaintzen dutelarik, zer egiten dute basa-ihizi hauek mendiaren zainketan? Alta, ardiak etxe abereak dira, babestu behar direnak. Gure arbasoek hainbeste egin ondoan harrapakari hauetaz libratzeko, zer erran liokete egoera hortaz?
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3518. zbk

Gure Hitza | 2019/10/10

Denen sustengua merezi!

Menane Oxandabaratz

Joan den egunean Herriarentzat izan naiz Baionako Suprefeturaren aitzinean, ospitaleko lan sail desberdineteko, mediku, erizain, administrazioko langile eta lehen aldikoz kuadro batzuk mobilizazio bat egin baitute. Harat heltzean ikusten zirelarik denak beren laneko jantziekin, bakoitzak bere taulier xuria soinean, bere izena eta ospitalean duen ardura idatzia, bulegora sartzean gogoeta batzuk ukan ditut. Nork ez du beretzat edo(ta) hurbileko batentzat ospitaleko langile horien beharra ukan? Nork ez du bihar horien artamenduen beharra ukanen? Nor axolatzen da horien lan baldintzetaz, guhaur horien zerbitzuen beharretan izan edo izanen girela? Alta badu orain zenbait hilabete urgentziako langileek beren kezkak plaza publikora ekarriak dituztela, herritarrenganik sustengu guti ardiesten dutela. Nihaurek horietan izanez, bat batean ukan dut kontzientzia hartze bat ikusi dituztalarik. Sendi zen osasun munduan diren pertsona horienganik etsipen eta akidura handi bat, ...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016