Herriz Herri - Bidarrai (NB) | 2019ko Urriaren 10a

Erle beltzaren eguna

Erle%20beltzaren%20eguna

Urriaren 13an, igandean, iraganen da Erle Beltzaren Eguna, “Euskal Erle Beltza” elkarteak, “Erleak” elkarteak eta Bidarraiko Herriko Etxeak partzuergoan antolaturik. Aur- Ttito Aguerre “Mugak” erakusketa presentatzen tengo hau seigarren edizioa da. Aitzineko aldietan bezala, Euskal Herriko erle beltza nahi dute antolatzaileek presentatu, erakutsiz bereziki zer egiten den hemengo erle motaren zaintzeko. Igandean, egun osoan izanen dira animazioak trinketean eta inguru hurbilean: argazki erakusketa, kofoin eraikitze tailerra, lekuko mozkinen merkatua, haurren xokoa, bertze animazio mota batzuk ere, musika eta beste, eta bixtan da tokian berean jatekoa eta edatekoa. Eta egunaren barnean bi hitzordu berezi: 10:00 ezti lehiaketaren sari banaketa; 14:00 “Gaztainaren lantzea Euskal Herrian” mintzaldia, hiru hizlarirekin: Jean-Michel Anchordoquy, “Gaztaina” elkarteko lehendakaria, Georges Cassoudesale erlezaina eta gaztaina ekoizlea, eta Gabriel Durruty arbolazaintzalea. Ongi etorri deneri.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3518. zbk

Gure Hitza | 2019/10/10

Denen sustengua merezi!

Menane Oxandabaratz

Joan den egunean Herriarentzat izan naiz Baionako Suprefeturaren aitzinean, ospitaleko lan sail desberdineteko, mediku, erizain, administrazioko langile eta lehen aldikoz kuadro batzuk mobilizazio bat egin baitute. Harat heltzean ikusten zirelarik denak beren laneko jantziekin, bakoitzak bere taulier xuria soinean, bere izena eta ospitalean duen ardura idatzia, bulegora sartzean gogoeta batzuk ukan ditut. Nork ez du beretzat edo(ta) hurbileko batentzat ospitaleko langile horien beharra ukan? Nork ez du bihar horien artamenduen beharra ukanen? Nor axolatzen da horien lan baldintzetaz, guhaur horien zerbitzuen beharretan izan edo izanen girela? Alta badu orain zenbait hilabete urgentziako langileek beren kezkak plaza publikora ekarriak dituztela, herritarrenganik sustengu guti ardiesten dutela. Nihaurek horietan izanez, bat batean ukan dut kontzientzia hartze bat ikusi dituztalarik. Sendi zen osasun munduan diren pertsona horienganik etsipen eta akidura handi bat, ...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016