Herriz Herri - Donapaleu (NB) | 2019ko Urriaren 10a

Amikuze

Amikuze

Manex Erdozainzi-Etxarten “Hinki-Hanka” liburuaren irakurketa Donapaleun

Buruilaren 28an ibiakoitz goizean ZABALIK elkarteak antolatua zuen ekintza arraro bat Amikuzeko mediatekan, Donapaleun. Goiz guzian bata bestearen ondotik, huts bat utzi gabe, 80 irakurlek ibarlar Manex Erdozainzi-Etxarten* “Hinki-Hanka” olerki liburua bere osotasunean irakurri dute. Mediatekako gela sobera ttipia izanez pantaila handi batean, kanpoan, ikusten eta entzuten ahal ziren irakurleak. 80 pertsona horiek kasik guziak amikuztarrak adin guzietakoak gogotik arizan dira lan hortan eta erran dute biziki gustatu zaiela. Goiz bat hunkigarria, Manex ez da ahantzia bainan hor berriz gogoan ezarria, zonbaitek hurbiletik ezagutu baitute eta gazteagoak ere hasi dira jastatzen Manexen obra. Bururatzeko argazki handi batek bildu ditu denak eta baso bat eskuan bospasei olerki kantatuak izan dira gogo onez. Ekintza ederra, kausitua izan da, segurrenik ondoko urteetan gisa hortako zerbait edo berdina egin beharko da. Goiz hori zen ere Manex liburutegiaren mediatekarat berriz itzultzearen lehen urrats bat Indar mintegiko aterbean egonaldi luze baten ondotik. Dena lasaiki bainan giro kartsu batean iragan da. Eskerrak irakurle guzieri eta antolatzaile Zabalik elkarteari. * Manex Erdozainzi-Etxart Ibarlan sortu zen 1934an eta 1984an zendu Tolosan. Zortzi haurretarik seigarrena zen eta bere ikasketak Donapaleuko Frantziskotarren eskolan hasi zituen. Gero Frantziako hiri anitzetan ibili zen teologia eta filosofiako ikasketak egiten. Akitaniako Frantsiskotarren idazkari nagusi izan zen eta gero Tolosako komentuko nagusi. Etxarriko zentroan luzaz formatzaile izan zen. Bere bizitza kristautasunaren eta euskal herritasunaren zerbitzuko iragan zuen, beretako biak elkarri lotuak baitziren. Donapaleun den Frantziskotarren etxean, bere lagunekin luzaz hedatu zuen bere irekitasuna eta Euskal Herriko elkarte anitzen sustatzaile izan zen. Orotarik - Amikuzen genealogiaz arduratzen den elkarteak bere sartzea eginen du ostiral huntan, urriaren 11n (14:30), zerbitzuen etxean Donapaleun. Genealogiaz interesatuak diren guziak ongi etorriak dira. - Bil ta Garbi sindikatuak, erakusketa bat proposatzen du Amikuzeko hondarkintegian urriaren 16an asteazkenez (14:00-16:00). Hor ikusten ahalko da nola xerkatzen ahal diren hondarkin berdeak. Bakoitzak bereak ekar dezazke eta hondarkin xehatuak etxerat eraman han baliatzeko. - Ozenki eta Tarnetik heldu den Asphodèle taldea, kantuz ariko dira urriaren 18an (20:30) Donapaleuko elizan. Bi taldeek elkarrekin bi kantu eginen dituzte gaualdia bukatzeko. Sartzea urririk da.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3518. zbk

Gure Hitza | 2019/10/10

Denen sustengua merezi!

Menane Oxandabaratz

Joan den egunean Herriarentzat izan naiz Baionako Suprefeturaren aitzinean, ospitaleko lan sail desberdineteko, mediku, erizain, administrazioko langile eta lehen aldikoz kuadro batzuk mobilizazio bat egin baitute. Harat heltzean ikusten zirelarik denak beren laneko jantziekin, bakoitzak bere taulier xuria soinean, bere izena eta ospitalean duen ardura idatzia, bulegora sartzean gogoeta batzuk ukan ditut. Nork ez du beretzat edo(ta) hurbileko batentzat ospitaleko langile horien beharra ukan? Nork ez du bihar horien artamenduen beharra ukanen? Nor axolatzen da horien lan baldintzetaz, guhaur horien zerbitzuen beharretan izan edo izanen girela? Alta badu orain zenbait hilabete urgentziako langileek beren kezkak plaza publikora ekarriak dituztela, herritarrenganik sustengu guti ardiesten dutela. Nihaurek horietan izanez, bat batean ukan dut kontzientzia hartze bat ikusi dituztalarik. Sendi zen osasun munduan diren pertsona horienganik etsipen eta akidura handi bat, ...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016