Herriz Herri - Donibane Garazi (NB) | 2019ko Urriaren 10a

GaztEkaitza erakusketa

Bost urte iragan dira GaztEKaitza erakusketa antolatu zenetik. Orduan elkartu ziren lau artistek berriz elkartu nahi izan dute. Bost urte horietan zein bide hartu duten, zein aldaketa, eraldaketa… beren barneko ekaitzak eta gaitzak zertan diren erakutsiko daukute. Lau sortzaile lapurtarrek eskaintzen duten erakusketa da: Béatrice Elso (Itsasu), Muriel Platero (Baiona), IF Maxikote (Uztaritze) eta Viviane Michel (Milafranga). Tintazko marrazkiek, teknika desberdinak nahasten dituzten obrek (tinta, olioa, kolaketa…), akrilikozkoek eta burdinezko eskulturek, Apezpikuen Presondegiko gelak partekatuko dituzte urriaren 4tik azaroaren 1era (11:00-12:30/14:30-18:30).
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3518. zbk

Gure Hitza | 2019/10/10

Denen sustengua merezi!

Menane Oxandabaratz

Joan den egunean Herriarentzat izan naiz Baionako Suprefeturaren aitzinean, ospitaleko lan sail desberdineteko, mediku, erizain, administrazioko langile eta lehen aldikoz kuadro batzuk mobilizazio bat egin baitute. Harat heltzean ikusten zirelarik denak beren laneko jantziekin, bakoitzak bere taulier xuria soinean, bere izena eta ospitalean duen ardura idatzia, bulegora sartzean gogoeta batzuk ukan ditut. Nork ez du beretzat edo(ta) hurbileko batentzat ospitaleko langile horien beharra ukan? Nork ez du bihar horien artamenduen beharra ukanen? Nor axolatzen da horien lan baldintzetaz, guhaur horien zerbitzuen beharretan izan edo izanen girela? Alta badu orain zenbait hilabete urgentziako langileek beren kezkak plaza publikora ekarriak dituztela, herritarrenganik sustengu guti ardiesten dutela. Nihaurek horietan izanez, bat batean ukan dut kontzientzia hartze bat ikusi dituztalarik. Sendi zen osasun munduan diren pertsona horienganik etsipen eta akidura handi bat, ...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016