Herriz Herri - Hazparne (L) | 2019ko Urriaren 10a

Hazparne

“Arraina eta arnoaren bidea” Ibilaldi horren azken etapa urriaren 19an iraganen da Laguardiatik Oion-era: 15km. Azkena izanki etapa hori molde berezian bururatuko da Logroñon eginen den bazkariarekin. Gehiago jakiteko edo izenaren emaiteko: txoria.gunea@gmail.com Sokorri katolikoa Larrazkeneko braderia handia eginen du Sokorri Katolikoak herrian dituen bi egoitzetan, urriaren 12an (09:00-17:30). Francis Jammes karriko 13an eta Fontan karrikako 19an. Soineko eta beste gauza asko salduko dira prezio hoberenetan. Gure dretxoak ezagutzeko Sozial Zerbitzu Zentroa eta AG2R eta La Mondiale, elkartzen dira informazio bilkura berezi baten antolatzeko: kontsumitzea, jukutriak, bizitegia, lana, osagarria... egunerokoan. Zoin dira gure dretxoak? “Nouvelles Voies Sud Ouest” batasuneko norbait ere hor izanen da, bakotxa urrats administratibo eta juridikoetan laguntzeko. Bilkura hori urriaren 18an iraganen da, ostiralez (14:00-17:00) Elgar Zentroan. Izena eman behar da, 05 59 70 29 07 deituz. Omiasainduko oporrak Laster hor dira eta usaian bezala lan egiten duten burasoen haurrak Aisialdi Zentroan errezebituak izanen dira urriaren 21etik, 31ra. Izen emaiteak bi alditan eginen dira: lehenik hazpandarrak 7tik 11ra eta gero beste herrietakoak 14tik 18ra. Izena, Gazteen Zerbitzuan emaiten da, Elgar Zentroan aurkitzen da. Astelehenetik ostiralera idekia da (09:00-12:30 eta 13:30- 17:30). Aste urdina Adinekoen aste berezia dugu hau eta toki guzietan ekintza bereziak antolatzen dira. Aurten Aisialdi Zentroa, Sozial Zerbitzu zentroa eta Beti Gazte batasuna juntatu dira, haur eta adinetakoen elgarretaratzeko. Asteazkenean, Jean Verdun eskolan tailerrak muntatu dituzte, sukaldaritza, kantua eta ondarkin berexketaren inguruan besteak beste. Ezkia ikastola zabalik Urriaren 12an (09:00-12:00) ateak zabalik egonen dira Ezkia Ikastolan. Eskola hori ezagutu nahi duenak, erakasle eta buraso batzuk ikusten ahalko ditu goiz hortan. Egoitza bera, lan moldeak, proiektuak, haurren lanak ikus eta aipagai izanen dira. Ezin etorria denarentzat, beste noizbait hitzordu baten ukaiteko aski da 05 59 29 14 18 deitzea. Jakin behar da goiz hortan berean, ikastolako haur eta burasoak gomituak direla yoga egitera euskaraz: lehenik (10:00), 3 urtetarik 5 urte artinokoak eta (11:00) 6 eta 9 urte artinokoak. Elgarrekilan kafearen hartzeko parada eskainiko da. Elkartasun egun bat urriaren 12an: “Diego et ses Potos” Diego, polienbalierra da, Cytomégalovirus (CMV) birusak hunkia dena. Birus hori biziki zabaldua da eta arrunta gehienetan. Bainan haur beharretan den emaztearentzat eta bereziki bere haurrarentzat ondorio larriak ukan ditzake: entzumena, burumuña, bista hunki ditzake eta psikomotrizitate arazo handiak sortu. Euskal Herriko Semeak, moto klub bat da. Motoaren amodioak lotzen dituen aspaldiko lagun talde bat. Elkartasuna, errespetua eta askatasuna goraipatzen dituzte. Egun hori antolatzen dute sos biltzeko eta eritasun hortaz hunkiak diren haur eta familia batzuen sustengatzeko, eritasunari buru egiteko behar den materialaren diruztatzen parte hartuz. Urriaren 12an, pesta 8:00etarik goiti hasiko da, motoen etorrerarekin. Moto horiek herrian ibiliko dira (10:30). Oren batean aperitifa alaitua izanen da eta poteo pintxo, hemengo 10 sukaldari famatuk prestaturik. Bestalde taloak eta ogitartekoak jaten ahalko dira. Egun guzian ausagailu anitz: dantza, kantu, moto erakusketa, haurrentzat jokoak. Harana plazako ezker paretan (18:00), Les Castillons taldearen kontzertua. Gauean aldiz, Mendealan, Manigance eta AC/ DC TNT talde famatuak agertuko dira.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3518. zbk

Gure Hitza | 2019/10/10

Denen sustengua merezi!

Menane Oxandabaratz

Joan den egunean Herriarentzat izan naiz Baionako Suprefeturaren aitzinean, ospitaleko lan sail desberdineteko, mediku, erizain, administrazioko langile eta lehen aldikoz kuadro batzuk mobilizazio bat egin baitute. Harat heltzean ikusten zirelarik denak beren laneko jantziekin, bakoitzak bere taulier xuria soinean, bere izena eta ospitalean duen ardura idatzia, bulegora sartzean gogoeta batzuk ukan ditut. Nork ez du beretzat edo(ta) hurbileko batentzat ospitaleko langile horien beharra ukan? Nork ez du bihar horien artamenduen beharra ukanen? Nor axolatzen da horien lan baldintzetaz, guhaur horien zerbitzuen beharretan izan edo izanen girela? Alta badu orain zenbait hilabete urgentziako langileek beren kezkak plaza publikora ekarriak dituztela, herritarrenganik sustengu guti ardiesten dutela. Nihaurek horietan izanez, bat batean ukan dut kontzientzia hartze bat ikusi dituztalarik. Sendi zen osasun munduan diren pertsona horienganik etsipen eta akidura handi bat, ...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016