Herriz Herri - Hiriburu (L) | 2019ko Urriaren 10a

Antzerkia

Antzerkia

Antzerkia: urriaren 19an (20:30) La Perle gelan, “Nola ezkondu miliardun batekin?” Gaurkotasun handiko ikusgarria da, eta irriz karkailaka aritzeko parada... edo, berdin, irri karmindua egitekoa ahalkegabekeria agertzen delarik! Giorgiak, andere espos arropa soinean, bere azken orenez gozatzen du pobre gisa, eta publikoari salatzen dio nola erreusitu CAC 40ko izar batekin egin ezkontza. Irriño batekin gauza minberak aipatzen ditu: zerga ihesa, aberastasunen kontzentrazioa... eta beste. Baitezpadako ekonomia irakaspena, irringarria eta hautsi-mautsirik gabekoa. Txartelak: 13€tan, 12 urtetik goi
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3518. zbk

Gure Hitza | 2019/10/10

Denen sustengua merezi!

Menane Oxandabaratz

Joan den egunean Herriarentzat izan naiz Baionako Suprefeturaren aitzinean, ospitaleko lan sail desberdineteko, mediku, erizain, administrazioko langile eta lehen aldikoz kuadro batzuk mobilizazio bat egin baitute. Harat heltzean ikusten zirelarik denak beren laneko jantziekin, bakoitzak bere taulier xuria soinean, bere izena eta ospitalean duen ardura idatzia, bulegora sartzean gogoeta batzuk ukan ditut. Nork ez du beretzat edo(ta) hurbileko batentzat ospitaleko langile horien beharra ukan? Nork ez du bihar horien artamenduen beharra ukanen? Nor axolatzen da horien lan baldintzetaz, guhaur horien zerbitzuen beharretan izan edo izanen girela? Alta badu orain zenbait hilabete urgentziako langileek beren kezkak plaza publikora ekarriak dituztela, herritarrenganik sustengu guti ardiesten dutela. Nihaurek horietan izanez, bat batean ukan dut kontzientzia hartze bat ikusi dituztalarik. Sendi zen osasun munduan diren pertsona horienganik etsipen eta akidura handi bat, ...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016