Herriz Herri - Irisarri (NB) | 2019ko Urriaren 10a

Irisarri

Irisarri

Sagarnoa: joan den ibiakoitzean bazen mugimendu Irisarriko plazan, jende multxo bat hurbildua zen sagarnoaren egiteko. Sagarrak moztuak zituztela hasi dira sagarren prentsan tinkatzen, beste batzuk sagarno jusa barriketan ezartzen zutela. Gaztainak baldin badira hor gaindi, izanen da gau goxo baten pasatzeko mentura. Sorginkeriak: Opitalean erakusketaren bisitatzeko parada ukan eta, ahulkatzekoa da, Claude Labat eta Markok egin duten lana. Claude Labat his- Irisarri torialariak ongi kontatzen ditu 17. mendean Lapurdin eta Nafarroan iragan ziren emazteen kontrako erasoak. Pierre de Lancrek abiatu zuen “sorginen kontrako ihizia” Henri IV erregearen manuz. Garai hartan nola bizi ziren ere ikusten da, emazteak gehienetan bakarrik bizi, gizonak itsasorat joanak... Orduetako ekonomia eta sozial egoera nolakoa zen ongi agertzen da. Testu interesanteak irakurtzean, Markoren marrazkiek ongi osatzen dute erakusketa, biziki atseginak bisitarientzat. Hutsegin behar ez den erakusketa!
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3518. zbk

Gure Hitza | 2019/10/10

Denen sustengua merezi!

Menane Oxandabaratz

Joan den egunean Herriarentzat izan naiz Baionako Suprefeturaren aitzinean, ospitaleko lan sail desberdineteko, mediku, erizain, administrazioko langile eta lehen aldikoz kuadro batzuk mobilizazio bat egin baitute. Harat heltzean ikusten zirelarik denak beren laneko jantziekin, bakoitzak bere taulier xuria soinean, bere izena eta ospitalean duen ardura idatzia, bulegora sartzean gogoeta batzuk ukan ditut. Nork ez du beretzat edo(ta) hurbileko batentzat ospitaleko langile horien beharra ukan? Nork ez du bihar horien artamenduen beharra ukanen? Nor axolatzen da horien lan baldintzetaz, guhaur horien zerbitzuen beharretan izan edo izanen girela? Alta badu orain zenbait hilabete urgentziako langileek beren kezkak plaza publikora ekarriak dituztela, herritarrenganik sustengu guti ardiesten dutela. Nihaurek horietan izanez, bat batean ukan dut kontzientzia hartze bat ikusi dituztalarik. Sendi zen osasun munduan diren pertsona horienganik etsipen eta akidura handi bat, ...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016