Herriz Herri - Izturitze (NB) | 2019ko Urriaren 10a

Izturitze

Besta ondo Oro har ezti eztia iragan dira aurtengo herriko bestak. Larunbat arratsez joan den urtean baino jende gutiago bildu da zikiro jatean bai eta ondotikako dantzaldian. Igandez aldiz mezatik landa gazteek eskaini aperitifan herritar andana pollita kausitu da; Seroratea jatetxean zerbitzatua zen aingira bazkariak ere ukan duelarik arrakasta. Igande aratsaldez elizan iragan den kantaldian ere entzule andana pollitak preziatu ditu xuberotar kantari alegerak; ondotik trinketean jende gutixago haatik pilota partidarentzat. Bestak ez dira haatik bururatuak, heldu den igandean beharra baita herritarren arteko eguna bazkari eta beste ausagailuekin. Artetxean Larunbat arratsaldez gure antzerkilari gazteek arrakasta gaitza ukan dute berriz ere, Artetxea gela bete betea baitzen. Hauen aipatzeko parada izanen dugu ondoko egunetan. Anartean goresmenak antzerkilari eta nola ez hauen trebatzaileeri. Igandeko kantu bazkarian joan den urtean baino parte hartzaile gutixago izan bada, usaiako giro alegera eta goxoa hor zen. Urruñako Berttoli elkartekoek prestatu marmitako ahotik ezin utzia eta gaineratikoak gozatuz euskal kantu xahar eta berriak xaramelatu dira atseginekin. Eskerrak bereziki Berttoliko adiskideeri, Watson musikari kantari bikainari eta nola ez Artetxea elkartekoeri. Bestalde atxik gogoan oraidanik: Iduzkilore antzerki talde famatuak “Herriko bozak” obra ezaguna emanen duela Artetxean urriaren 31n ostegun aratsez.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3518. zbk

Gure Hitza | 2019/10/10

Denen sustengua merezi!

Menane Oxandabaratz

Joan den egunean Herriarentzat izan naiz Baionako Suprefeturaren aitzinean, ospitaleko lan sail desberdineteko, mediku, erizain, administrazioko langile eta lehen aldikoz kuadro batzuk mobilizazio bat egin baitute. Harat heltzean ikusten zirelarik denak beren laneko jantziekin, bakoitzak bere taulier xuria soinean, bere izena eta ospitalean duen ardura idatzia, bulegora sartzean gogoeta batzuk ukan ditut. Nork ez du beretzat edo(ta) hurbileko batentzat ospitaleko langile horien beharra ukan? Nork ez du bihar horien artamenduen beharra ukanen? Nor axolatzen da horien lan baldintzetaz, guhaur horien zerbitzuen beharretan izan edo izanen girela? Alta badu orain zenbait hilabete urgentziako langileek beren kezkak plaza publikora ekarriak dituztela, herritarrenganik sustengu guti ardiesten dutela. Nihaurek horietan izanez, bat batean ukan dut kontzientzia hartze bat ikusi dituztalarik. Sendi zen osasun munduan diren pertsona horienganik etsipen eta akidura handi bat, ...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016