Herriz Herri - Luhuso (L) | 2019ko Urriaren 10a

Lemalu

Lemalu atseden zentroa: Omiasainduko oporretan zentroa idekia izanen da urriaren 21etik azaroaren 31 arte. Ama eskolan eta lehen mailan diren haurrentzat, egun osoan egon beharko dute, janaria segurtatua da, kantinan janen dute. Izen emaiteak Makeako Herriko Etxean edo mailez zuzenean elkarteari: alsh.lemalu@ gmail.com
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Herriz Herri - Luhuso (L) | 2019/10/10

Zaldi urdina

Zaldi%20urdina
Antzerkia: Harri Xuri gelan, urriaren 11n (20:30), Zaldi Urdina antzerkiaren ikusteko parada eskainia zauku, Axut!, Artedrama eta Dejabu taldeek antzeztua. Ikusgarri hau lehen aldikoz emana izanen da herrian, gero ibiliko da hor gaindi. Aingeru izena duen 17 urteko mutiko baten istorioa da, besta batean droga bat hartu duela eta buruko istripu larria jasan du. Amets bere arreba anaia salbatu nahian entseatuko da jakitea zein produktu hartu duen... bidean jende bitxi bezain trukesak kurutzatuko dituela. Ximun Fuchs-ek du taula-zuzendaritza kudeatu, antzerkilariak: Ander Lipus, Manex Fuchs, Urko Redondo, Miren Alcala, Oier Zuñiga, Edurne Azkarate eta Olatz Beobide direlarik.

Irakurri segida

3518. zbk

Gure Hitza | 2019/10/10

Denen sustengua merezi!

Menane Oxandabaratz

Joan den egunean Herriarentzat izan naiz Baionako Suprefeturaren aitzinean, ospitaleko lan sail desberdineteko, mediku, erizain, administrazioko langile eta lehen aldikoz kuadro batzuk mobilizazio bat egin baitute. Harat heltzean ikusten zirelarik denak beren laneko jantziekin, bakoitzak bere taulier xuria soinean, bere izena eta ospitalean duen ardura idatzia, bulegora sartzean gogoeta batzuk ukan ditut. Nork ez du beretzat edo(ta) hurbileko batentzat ospitaleko langile horien beharra ukan? Nork ez du bihar horien artamenduen beharra ukanen? Nor axolatzen da horien lan baldintzetaz, guhaur horien zerbitzuen beharretan izan edo izanen girela? Alta badu orain zenbait hilabete urgentziako langileek beren kezkak plaza publikora ekarriak dituztela, herritarrenganik sustengu guti ardiesten dutela. Nihaurek horietan izanez, bat batean ukan dut kontzientzia hartze bat ikusi dituztalarik. Sendi zen osasun munduan diren pertsona horienganik etsipen eta akidura handi bat, ...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016