Herriz Herri - Makea (L) | 2019ko Urriaren 10a

Makea

Makea

Dolu: Renée Idiart 82 urtetan hil da, bere ehorzketak iragan dira joan den ostegunean. Hain luzaz astekari huntan berriak eman dituen Pettan bere bizilagunari eta haur guzieri gure dolumin zintzoeneak helarazi nahi dizkiogute. Makea Oinez: 20. ekitaldi hunentzat, antolatzaileek berritasun bat proposatzen dute, elbarrituek ere kurrida huntan parte hartzeko parada ukan dezaten, Urtsu kaskora karrosaz igaitea. Karrosa bereziak dira “Joelette” deitzen direnak, holako ibilaldietan berezituak mendiko errotak baitituzte. "Léa Espoir Amitié" eta "Culture Polyhandicap" elkarteak dira arduratuko, laguntzaile batzuk xerkatzen dituzte, ahal duenak hurbil dadila. Makea Oinez-en parte hartzeko, 8€ kostako da, 4€ haurrak. Bezperatik heldu direnentzat, Etxe Handian lo egiten ahalko dute 10€ren truke. Harrera Ezker Paretan (7:30), aitzin askari beroa eskainia izanen da eta ondotik ttapa-ttapa abiatzea (8:00). Bidean atzemanen da jateko eta edateko, bai eta ere berriz itzultzean. Orain zapatak garbitu, makila prestatu, burua berotu.. eta jo aitzina!
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3518. zbk

Gure Hitza | 2019/10/10

Denen sustengua merezi!

Menane Oxandabaratz

Joan den egunean Herriarentzat izan naiz Baionako Suprefeturaren aitzinean, ospitaleko lan sail desberdineteko, mediku, erizain, administrazioko langile eta lehen aldikoz kuadro batzuk mobilizazio bat egin baitute. Harat heltzean ikusten zirelarik denak beren laneko jantziekin, bakoitzak bere taulier xuria soinean, bere izena eta ospitalean duen ardura idatzia, bulegora sartzean gogoeta batzuk ukan ditut. Nork ez du beretzat edo(ta) hurbileko batentzat ospitaleko langile horien beharra ukan? Nork ez du bihar horien artamenduen beharra ukanen? Nor axolatzen da horien lan baldintzetaz, guhaur horien zerbitzuen beharretan izan edo izanen girela? Alta badu orain zenbait hilabete urgentziako langileek beren kezkak plaza publikora ekarriak dituztela, herritarrenganik sustengu guti ardiesten dutela. Nihaurek horietan izanez, bat batean ukan dut kontzientzia hartze bat ikusi dituztalarik. Sendi zen osasun munduan diren pertsona horienganik etsipen eta akidura handi bat, ...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016