Herriz Herri - Uztaritze (L) | 2019ko Urriaren 10a

"Herriko bozak" herriz-herri

Herriko bozak hurbiltzen ari zaizkigu eta jadanik bada apailu frango hor gaindi, hautagai zerrendak ez baitira azken puntan muntatzen alabainan! Bainan herriko bozak bestalde ere aipagai ukanen ditugu ondoko egunetan. Denboran, Piarres Larzabal apezak idatzi zuen arrakasta pollita ukan zuen antzerki bat, "Herriko bozak" deitu zuena preseski, gaia gisa hartakoa izanez. Eta zer gertatzen da orai? Iduzkilore antzerki taldeak bere gain hartua du obra hori eta herriz-herri ibiltzekoa da denek ikus dezaten nolako lana egina duen. Herriko bozak, xuri eta gorrien arteko zoin-gehiagoka mugimendutsua. Dotzena bat jokolari taula gainean, Maika Etxekopar zuzendari. Oraidanik erraiten ahal dugu lehen emanaldia hilabete huntako azken igandean emanen dela, urriak 27 beraz, eta hori Uztaritzen. Taldea azken apailueri lotua da karraskan eta denak harro daude jendearentzat atsegingarri izan dadien gisa hortan abiatuko den turnada.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Herriz Herri - Uztaritze (L) | 2019/10/10

Uztaritze

Uztaritze
Kontseiluko biltzarrea Irailaren 26an iragan da opor ondoko lehen biltzarrea, oso luzea eta dorpea izan dena, hiru oren eta erdi iraunez. Lehenik Marie- Ange Erviti andre gazteak hartu du Jean-Pierre Lapeyraderen hautetsi tokia hunen demisioaren ondotik. Joan den ekaineko biltzarrean hartu erabaki batzuk desbaliotuak izanez prefetaren manuz, berriz aipatuak eta bozkatuak izan dira. Beste mintzagaietan eskoletako harat hunatak, lanpostu sortze edo aldaketak eta beste zonbait gai aho batez onartuak izan dira. Beti bezala hirigintza hunkitzen duten gaiak dira minberatsuenak bereziki lur zati eroste edo saltzeak heldu direlarik, edo eraikuntza zerbaiten abiapuntua agertzen delarik. Eztabaida luzeak sortzen ditu, azkenean gehiengoan onartuak izaiten badira ere. Euskara edo euskal elkarteen laguntzeak ere min egiten du beti zonbaiti, bereziki oposizioan. Ageri da bazterrak berotzen hasiak direla heldu den hauteskundeeri buruz. Gerokoak geroko. Urrengo biltzarrea ...

Irakurri segida

Herriz Herri - Uztaritze (L) | 2019/10/10

Herri Uzta festibala

Herri%20Uzta%20festibala
Aurten ere Herri Soinu elkarteak, Herri Uzta festibala kari egitarau aberatsa proposatzen dauku, Arrangoitze eta Uztaritzeren artean iraganen dena. Herri Soinuren xedea da musika eta dantza arloak zabaltzea, sorkuntzak sustatzea eta ondare hori belaunaldi berriari eta euskal kulturatik urrun dauden jendeeri ezagutaraztea. Amaturren musika eta praktika garatzen ditu sorkuntza eta egitasmoaren inguruan. Herri Soinuk, euskal kulturako gertakari nagusiak antolazen ditu: Hartzaro festibala, Uztaritzen ihauteriak, Hartza Altzoan festibala eta Herri Uzta. Horra proposatzen daukuten egitaraua: Urriaren 10ean (19:00) Uztaritzen Latsan “Abesti” korua, biharamunean urriaren 11n Arrangoitzen (19:00) trinketean Gaita Luze, ondotik (21:00) Natura Antzokian Bilaka taldearen “Plazaz” ikusgarria. Larunbata urriaren 12a, egun inportanta izanen da Tolosa eta Uztaritzeko senidetzaren 30. urteak ospatuko baitira: desfilea (10:30), harrera ofiziala Herriko Etxean (11...

Irakurri segida

3518. zbk

Gure Hitza | 2019/10/10

Denen sustengua merezi!

Menane Oxandabaratz

Joan den egunean Herriarentzat izan naiz Baionako Suprefeturaren aitzinean, ospitaleko lan sail desberdineteko, mediku, erizain, administrazioko langile eta lehen aldikoz kuadro batzuk mobilizazio bat egin baitute. Harat heltzean ikusten zirelarik denak beren laneko jantziekin, bakoitzak bere taulier xuria soinean, bere izena eta ospitalean duen ardura idatzia, bulegora sartzean gogoeta batzuk ukan ditut. Nork ez du beretzat edo(ta) hurbileko batentzat ospitaleko langile horien beharra ukan? Nork ez du bihar horien artamenduen beharra ukanen? Nor axolatzen da horien lan baldintzetaz, guhaur horien zerbitzuen beharretan izan edo izanen girela? Alta badu orain zenbait hilabete urgentziako langileek beren kezkak plaza publikora ekarriak dituztela, herritarrenganik sustengu guti ardiesten dutela. Nihaurek horietan izanez, bat batean ukan dut kontzientzia hartze bat ikusi dituztalarik. Sendi zen osasun munduan diren pertsona horienganik etsipen eta akidura handi bat, ...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016