Egun eta bihar | 2019ko Urriaren 10a

Ezin sinetsia!

Ustegabeko gertakari izigarriak izaiten ahal dira gutien ustean bainan bakan aditzen dira joan den egunean Pariseko polizategi nagusian ukan dute horren idurikoak! Bera ere aspaldian lanean han ari zen gizon bat, Michael Harpon, 45 urte, ezagutzen zutenen arabera gizon xintxoa, isila eta laketa, bat-batean asaldatu da itsuski! Ganibet ukaldika polizako lau lagun hil ditu, hiru gizon eta emazte bat, beste bat handizki kolpatu, eta itxuren arabera aitzina segituko zuen ez balute bera ere tiroz hil, bestela ezin egineta! Bai, gertakari harrigarria, eta izigarria baino izigarriagoa, Pariseko polizategi hori airean ezarri duena eta bulta batez han ziren guziak ikaratuak atxiki, ezin sesituz zer gertatzen ote zen! Berria jakin orduko, biziki laster beraz, han ziren Emmanuel Macron lehendakaria, Edouard Philippe gobernuburua eta Christophe Castaner barne-ministroa. Harrituak heiek ere, holako gertakari latza ezin onetsiz. Bainan zer gertatu ote zaio gizon horri hola plantatzeko? Burua bat-batean galdu ote du? Erran da islam erlisionerat konbertitua zela. Izan ditakea loturarik konbertitze horrekin? Hortaz ez bide da garbitasunik bainan ikerketa batek salatu du nunbaitik ere islamista atrebitu batzuekin adiskidetua zela.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Egun eta bihar | 2019/10/10

Kexu!

Poliza-solas behar dugu aitzina segitu ezen gertakari lotsagarri horren bezperan, gaitzeko manifestaldia izana zen Pariseko karriketan. Eta nor ziren manifestaldi hortan parte hartu dutenak? Denak polizakoak, aski nardatuarekin erakutsi nahi kexu direla! Edozoin gradutakoak izan, denek ba arrangura handiak! Sobera lanez itoak direla, frangotan laneko baldintza txarrekin, laguntza asko eskas, azen ontzeko noiz nahi gaizki ikusiak lanean ari direlarik. Dena den, 27.000 ba omen ziren ibilaldi hortan, behinere ez hoinbeste ikusia gisa hortako kasu batean! Barne-ministroa arizan zaiote dena lausengu, ahal guziak egiten dituela gauzak hobeki joan diten, ondoko egunetan ere berriz solastatuko dela sindikatuak kudeatzen dituztenekin. Oroitarazi diote 13.500 lanpostu galdu zirela polizan Nicolas Sarkozy lehendakari zen urteetan, horrek ondorio latzak ukan dituela nahitez, bainan orai arrunt bestalderat ari dela gobernua, 10.000 lanpostu berri segurtatu nahi hiru urte...

Irakurri segida

Egun eta bihar | 2019/10/10

Zer ondorio?

Joan den astean guti aski aipatu ginuen Rouen hirian gertatu berria zen errekontru izigarria. Ikerketek segitzen dute aitzina eta bada segur hameka gogoetaren egitekoa. Sutea nola piztu den eta nola hedatu, hor berean gauzak ez dira batere garbi. Eta afera horrek nolako ondorioak ukaiten ahal dituen, bada ikusmolde desberdin frango. Zernahi gauza ere dira suteak nahasi dituenak. Kotsadura asko hedatuz nahitez. Bainan zonbatetaraino kaltekorrak ote? Gobernuan ere ez dira denak berdin mintzatu. Batek erraiten lanjerik etzela, edo biziki guti, beste batek kasu egiteko, zonbait egunez bederen, edo zonbait astez, ez erosteko inguru heietako ekoizpenik, esneki, baratzeki eta beste... Gobernuburuak hitzemana du argitasunak biltzearekin deusik ez dela gordeko. Egia zor zaiotela herritar guzieri. Zinez xede goresgarria. Gauden beha beraz.

Irakurri segida

Egun eta bihar | 2019/10/10

Laborariekin

Laborariekin
Emmanuel Macron Rodez hirian izan da erretreta-solas muntatu bilkura batean. Berriz ere bere xede nagusien berri eman du bainan segurtatuz deus ez duela bere baitarik trenkatuko bainan batzuk eta besteekin luzaz solastatu ondoan. Denbora batez etzen batere hola mintzo. Kanbiatua da beraz edo kanbiatuarena egin nahi du. Biharamunean, eskualde berean zen oraino eta izan da Cournon herriko hazkuntzaferia handian, bai eta bulta handi bat egon han ziren laborariekin, heieri ere ele ona emanez nasaiki.

Irakurri segida

3518. zbk

Gure Hitza | 2019/10/10

Denen sustengua merezi!

Menane Oxandabaratz

Joan den egunean Herriarentzat izan naiz Baionako Suprefeturaren aitzinean, ospitaleko lan sail desberdineteko, mediku, erizain, administrazioko langile eta lehen aldikoz kuadro batzuk mobilizazio bat egin baitute. Harat heltzean ikusten zirelarik denak beren laneko jantziekin, bakoitzak bere taulier xuria soinean, bere izena eta ospitalean duen ardura idatzia, bulegora sartzean gogoeta batzuk ukan ditut. Nork ez du beretzat edo(ta) hurbileko batentzat ospitaleko langile horien beharra ukan? Nork ez du bihar horien artamenduen beharra ukanen? Nor axolatzen da horien lan baldintzetaz, guhaur horien zerbitzuen beharretan izan edo izanen girela? Alta badu orain zenbait hilabete urgentziako langileek beren kezkak plaza publikora ekarriak dituztela, herritarrenganik sustengu guti ardiesten dutela. Nihaurek horietan izanez, bat batean ukan dut kontzientzia hartze bat ikusi dituztalarik. Sendi zen osasun munduan diren pertsona horienganik etsipen eta akidura handi bat, ...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016