Euskal diaspora | 2019ko Urriaren 10a

Diasporako euskaldunen VII. Mundu-Batzarra eta asteburuko hitzorduak

Joseba Etxarri

Diasporako%20euskaldunen%20VII.%20Mundu-Batzarra%20eta%20asteburuko%20hitzorduak

BILBO, BIZKAIA. Mundu osoko euskal etxe eta komunitateetako delegatu eta ordezkariak bildu dira joan den astean Bilbon, "Kanpoan diren Euskal Gizataldeen VII. Mundu-Batzarrean". Hor ziren euskal etxerik duten herrialdeetako ordezkariak eta baita Gaztemundu 2019ko programako 15 gazteak ere. Bilkurak Euskalduna jauregian egin dira eta Urkullu lehendakariak estreinatu eta hetsi ditu ekitaldiak. Batzarkideek heien hiru ordezkariak hautatu dituzte Eusko Jaurlaritzaren aitzinean Diasporako euskaldunen boza eremaiteko, eta horien artean hautatua izan da Jean (Maitia) Flesher Utah-ko euskalduna, ama Ezterenzubikoa. Jean-ek euskara, ingelesa, frantsesa eta espainola mintzo ditu, eta ortziralean, Gasteizen, Eusko Legebiltzarrean, euskaraz eta ingelesez mintzatu zen Diasporako euskaldunen izenean, azpimarratuz baliosa izan dela NABOk eta Eusko Jaurlaritzak orain hogei urte hasi zuten lankidetza bidea Ipar Ameriketako euskal kultura eta euskaldunentzat. Hameka izan dira iragan astean Bilboko Mundu-Batzarrean aipatu eta landu diren Diasporako gaiak, baina horien artean bi aipatuko ditugu: ortzegunarekin hiriko Euskal Museoan ireki zen "Kaliforniako Euskaldunak-Basques in California" erakusketa, azaroaren 3a bitartean zabalik egonen dena (xehetasun gehiago, BasquesinCalifornia. eus webgunean); eta bigarrena, Bilbon berean, Euskal Artxibo Historikoaren baitan antolatzen hasia den Euskal Diasporaren Artxiboa. Nahi duenak, Diasporako argazki, dokumentu, egunkari, afixa, liburu, arropa eta bestelako objektuak eman ditzake, bertako bildumetako parte izan daitezen, hunat idatzirik: info@euskaldunak.eus. BORDELE, FRANTZIA. Ortzirale huntan sagarnotegi afaria antolatu dute Bordaleko Euskal Etxeko lagunek, menu tradizionala, kantuak Kantuzekin, prezioa 35 euro. Pauen, berriz, Dantza filma ikusteko deia egin du Lagunt eta Maitak, Meliès-en. Pariseko Euskal Etxean, besta heldud en ebiakoitz eta igandez: larunbatean, animazioa, Nøgen talde donostiarra eta erromeria Zirkinik Bez taldearekin; eta igandean, meza, aperitifa eta bazkari herrikoi animatua. LINCOLN, KALIFORNIA. Rocklin-eko Iparreko Ibarra Euskal Etxeak bere urteroko piknik eta besta eginen ditu larunbatean Lincoln-en, goizeko 8etarik goiti, tenore hortan hasiko baitu bere mus txapelketa. Horrez gain, meza, bazkaria, klika, txingak, dantza erakustaldia, barbakoa eta erromeria, Jean Flesher-en Amerikanuak bandarekin, Jean etorri berria Euskal Herritik. On egin, aste huntako Diasporako hitzorduetara bilduko zirezten guziak! euskaletxeak.eus.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3518. zbk

Gure Hitza | 2019/10/10

Denen sustengua merezi!

Menane Oxandabaratz

Joan den egunean Herriarentzat izan naiz Baionako Suprefeturaren aitzinean, ospitaleko lan sail desberdineteko, mediku, erizain, administrazioko langile eta lehen aldikoz kuadro batzuk mobilizazio bat egin baitute. Harat heltzean ikusten zirelarik denak beren laneko jantziekin, bakoitzak bere taulier xuria soinean, bere izena eta ospitalean duen ardura idatzia, bulegora sartzean gogoeta batzuk ukan ditut. Nork ez du beretzat edo(ta) hurbileko batentzat ospitaleko langile horien beharra ukan? Nork ez du bihar horien artamenduen beharra ukanen? Nor axolatzen da horien lan baldintzetaz, guhaur horien zerbitzuen beharretan izan edo izanen girela? Alta badu orain zenbait hilabete urgentziako langileek beren kezkak plaza publikora ekarriak dituztela, herritarrenganik sustengu guti ardiesten dutela. Nihaurek horietan izanez, bat batean ukan dut kontzientzia hartze bat ikusi dituztalarik. Sendi zen osasun munduan diren pertsona horienganik etsipen eta akidura handi bat, ...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016