Hegoaldean | 2019ko Urriaren 10a

Trumpek iragarri muga zergek zer ondorio euskal ekonomian?

Donald Trump Amerikar Estatu Batuen (AEB) presidentak Europar Batasunaren kontra iragarritako mugazergek ondorio “kezkagarriak” izan ditzakete Hegoaldeko ekonomian, Eusko Jaurlaritzak ohartarazi duenez. Alor kaltetuena aeronautikoa izan liteke; jaz 245 milioi euroko salmentak egin zituzten Estatu Batuetan (AEB). Arnoaren sektorean ere ondorio kaltegarriak eragin lezazke, Arabako Errioxako arnoarentzat. AEB bigarren herrialdea dira salmentei dagokienez. Jaz, milioi bat botoila saldu zituzten AEBetarat (7 milioi euro; ekoizpenaren %30). Aldiz Italiari, Arabako Errioxaren lehiakide nagusiari, ez dio zergarik ezarriko Trumpek. Arabako Errioxa ez da kaltetutako arno bakarra izanen: txakolinak ere AEB ditu atzerriko bezero nagusi. Getariako Txakolinak ekoizpenaren erdia saltzen du herrialde horretan. Aeronautikaz eta arnoaz gain, Idiazabal gasnak ere zergen ondorioak pairatu ditzake. Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapenerako sailburuak eta Urkullu lehendakariak AEBen eta Txinaren mehatxuei erantzutea eskatu diote Europar Batasunari.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Hegoaldean | 2019/10/10

Eusko legebiltzarra presoen omenaldien kontra

Eusko Legebiltzarrak, EH Bilduren ezezko botoekin, kartzelatik atera diren ETAko preso ohiei egindako “ongi etorri ekitaldiak” egitea salatu du, eta “egiteari uzteko” galdatuz omenaldiak antolatzen dituztenei. Gasteizko Ganberako osoko bilkurak, PPren legez besteko proposamen bati egindako zuzenketa bat onartu du, eta testuan dagokien botere publikoei eskatzen zaie neurriak har ditzatela terrorismoaren edo giza eskubideen urraketen biktimen kontrako “laidoa, umiliazioa eta berbiktimizazioa” baztertzeko. Legebiltzarrak, omenaldiak salatu ez ezik, sustatzen dituztenei egiteari uzteko ere eskatzen die, “biktimen eta horien senideen minaren aldeko sentiberatasunagatik, iraganeko memoria kritiko bati errespetua agertzeko eta gizartea zatitzeko elementu bat ez bihurtzeko”. Ganberak botere publikoei eskatu die terrorismoaren eta giza eskubideen urraketen biktimei zor zaien aitorpena, egia, justizia eta erreparazioa bermatzeko politikak har ditzatela,...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2019/10/10

Euskadi sariak, Irati Elorrieta, Patxi Zubizarreta eta Asisko Urmenetarentzat

Neguko argiak (Irati Elorrieta), Korri, Kuru, Korri! (Patxi Zubizarreta) eta Aztihitza: Xahoren biografikoa (Asisko Urmeneta): lan horiek aukeratu dituzte epaimahaiek Euskadi Literatura saria emaiteko. Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak sariak iragartzeko Gasteizen egin duten ekitaldian erran duenez, sortzaileei emaiten zaien aitortzaz haratago, sari hauen bitartez beren lana agerikoa egin nahi da euskal jendartearen aurrean.

Irakurri segida

Hegoaldean | 2019/10/10

Estatuaren indarkeria jasan dutenentzat erreparazioa berretsi dute Hernanin

Indarkeriak hildako guziek merezimendu bera behar dutela eta, Estatuak eragindako hildakoak eta kaltetuak ere aintzat har daitezela eskatu du Egiari Zor fundazioak Hernanin egin duen agerraldian. Parte hartzalek gogoan izan dute lau hamarkadatan zehar “jasan dugun Estatu terrorismoak sakon eragin duela Euskal Herrian, bahiketak, hilketak eta desagerketak izan dira” eta horren aurrean instituzioek erantzukizun errealik ez hartzeaz gainera, egun eraikitzen ari den kontakizunean “ikuspegi partziala” nagusitzen ari dela ohartarazi dute. Ekitaldian proiektatu duten bideo batean, Estatu biolentzia sigla ezberdinen pean (GAL, Triple A, Batallón Vasco-Español…) eman zela ekarri dute gogora eta horiek eragindako biktimek ez dutela orain artean aitortzarik jaso gaitzetsi dute. Euskal Herrian gerra zikinak hildakoak orotara 78 direla azpimarratu dute. “Izen-abizenak dozenaka dira, eta horien atzean milaka pertsonen sufrimendua eta eskubide urraketak daude...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2019/10/10

Euskaltzaindia: “Egunak eta lanak” dokumentala

Euskaltzaindiaren mendeurrena ardatz duen "Euskaltzaindia: egunak eta lanak" dokumentala aurkeztu dute. Andres Urrutia euskaltzainburua, Maite Iturbe EiTBko zuzendari nagusia, Fermin Etxegoien kazetaria eta Bernardo Atxaga idazlea egon dira aurkezpenean. Atxagarena da dokumentalaren jatorrizko ideia, eta Etxegoienek zuzendu du. Gidoia bien artean idatzi dute. Euskararen Akademiak ehun urte hauetan egindako lana biltzen duen dokumentala Beittu ekoiztetxeak egin du Euskal pertzaindiaren eta EiTBren eskariz, eta BBK Fundazioaren babesarekin. 2019an ehun urte betetzen dira Euskaltzaindia sortu eta euskara arautzen hasi zenetik. Lehenago ere baziren hiztegiak eta gramatikak euskarari buruz; gaur egun denak dira Euskaltzaindian. Bidaia horretan zein diren euskara den lekurat eraman dituen gertakizun nagusiak eta nork bultzatuak, horra “Egunak eta lanak” dokumentalak kontagai duena.

Irakurri segida

Hegoaldean | 2019/10/10

Balenciaga ontziolak bi ontzi berri eraikiko ditu 2021era bitartean

Balenciaga ontziolak bi ontzi berri eraikiko ditu 2021era bitartean: alde batetik, Groenlandiako Ingurumen Ministerioak eskatutako ozeanografiko bat martxan jarriko du urrian; bestetik, datorren urte hasieran, Norvegiako armadore batentzat izokinak hazteko beste ontzi berritzaile bat eginen du. Gainera, hirugarren ontzi batena ere oso aurreratua duela iragarri du. Balenciagak merkatu berriei egin behar izan die duela bost urte izaniko krisialdiari aurre egiteko. Ikerketarako eta arrantzari lotutako ontziek mundu mailan lehiatzea ahalbideratu die.

Irakurri segida

Hegoaldean | 2019/10/10

Agour Heletako gasnategiak Lizartzan ireki du lantegi berria

Heletako gasnategiak lantegi berria ireki du Lizartzan. Enpresaburuak zehaztu du Idiazabal gasna eginen dutela Lizartzan eta horrela, Ossau- Iraty sor-marka duen gasnaren ekoizpenera batuz, lehenak bilakatuko dira bi jatorri izendapen hauek dituen gasnak egiten. Gasnategi berri honekin, Euskal Herriko produktuak eskaini, bertako ekonomia sustatu eta enplegu jasangarria sortuko du Tolosaldean: “Gure gasnategiaren irekierak enplegu berriak sortuko ditu eta, orotara, hamabi lanpostu sortzea aurreikusten da lau urteko epean”; “Hegoaldeko ardi esnea bertan hartuko dugu; Tolosaldeko zonaldearentzat onura sozioekonomikoak ekarriko ditu gure gasnategiaren irekierak”. Ossau- Iraty sor-markako gasna ekoitzi izan du orain arte Agour-ek eta Idiazabal gasna ere ekoitziko du: “Esperimentazioa eta berrikuntzaren aldekoak gara eta horren adibide da prozesu teknologiko ezberdin eta zail batetik gasna urdina ekoizten hasiko garela”. Mundu guzira esportatzen ditu p...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2019/10/10

Itsas uhainekin ekoitzi argindarra Lemoizen

Arrecife Energy Systems euskal enpresak Armintzan bizkaian ezarriko du, itsas uhainen energia argindarra egiteko baliatuko duen sistema. Jadanik horrelako beste sistema bat martxan ezarria du eta saioak eginen dituzte egingarritasuna frogatzeko. Derion kokatzen den Tacomi enpresaren laguntzarekin sortua dute sistema.

Irakurri segida

Hegoaldean | 2019/10/10

Zaldunborda komertzio zentroaren proiektua

Bidasoa eta Oarsoaldeko merkatari eta ostalariak kexu agertu dira, Hondarribin Zaldunborda gunean 28 mila metro karratuko komertzio zentro baten eraikitzea salatzeko. Proiektuari baimena eman dio udalak. Aldiz EH Bilduk moratorio bat galdatu du proiektuaren eragina aztertzeko. Zeren, orotara 20 000 metro karratuko komertzio zentroen proiektuak badira: Urbil zentroaren emendatzea, Zaldunborda Hondarribian edo Teresategi y Michelín Lasarten. Proiektuaren kontra agertu direnek diote ondorio arras kaltegarriak izanen dituela horrelako proiektuak bideratzen balin bada.

Irakurri segida

Hegoaldean | 2019/10/10

Kilometroak euskararen alde Zarautzen

Zarautzen ospatu den edizioarekin, Kilometroak jaialdia amaiera ematen ari zaio 1977tik ospatzen den ikastolen aldeko besta ereduari. 42 urte pasa dira lehen besta ospatu zenetik. Zarautzek amaiera eman dio ziklo bati eta ondoko urteetan, ekimena urte osoan zehar luzatu nahi duen etapa berri bat irekiko du, Gipuzkoako ikastoletan antolatutako proposamen desberdinekin. Salbatore Mitxelena ikastolak antolatu ekitaldia “Ni, hi, hura, ikastola mundura!” lelopean, arrakastatsua izan da.

Irakurri segida

3518. zbk

Gure Hitza | 2019/10/10

Denen sustengua merezi!

Menane Oxandabaratz

Joan den egunean Herriarentzat izan naiz Baionako Suprefeturaren aitzinean, ospitaleko lan sail desberdineteko, mediku, erizain, administrazioko langile eta lehen aldikoz kuadro batzuk mobilizazio bat egin baitute. Harat heltzean ikusten zirelarik denak beren laneko jantziekin, bakoitzak bere taulier xuria soinean, bere izena eta ospitalean duen ardura idatzia, bulegora sartzean gogoeta batzuk ukan ditut. Nork ez du beretzat edo(ta) hurbileko batentzat ospitaleko langile horien beharra ukan? Nork ez du bihar horien artamenduen beharra ukanen? Nor axolatzen da horien lan baldintzetaz, guhaur horien zerbitzuen beharretan izan edo izanen girela? Alta badu orain zenbait hilabete urgentziako langileek beren kezkak plaza publikora ekarriak dituztela, herritarrenganik sustengu guti ardiesten dutela. Nihaurek horietan izanez, bat batean ukan dut kontzientzia hartze bat ikusi dituztalarik. Sendi zen osasun munduan diren pertsona horienganik etsipen eta akidura handi bat, ...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016