Inbido | 2019ko Urriaren 10a

Hoinbeste animale mota desagertzeko irriskuan!

Muslaria

Hoinbeste%20animale%20mota%20desagertzeko%20irriskuan!

Ingurumenaz badela gero eta axola gehiago, eta bioaniztasunaz badirela nun nahi arrangura handiak, gai horiek usu aipatzen dira eta zinez biziki gogoetagarriak ditugu. Gero eta hobeki ohartzen ere gira zernahi animale mota badirela alde bat desagertzeko irriskuan. Gai hori gogoan, balitake liburu handi baten egitekoa. Segur, lehen ere abere frango desagertu da eta jakintsunek oroitarazten daukute konparazione dinosauro delakoak bazter guzietan bazirela trumilka denbora batez eta arras epe laburrean denak hil zirela duela hiruetan-hogoita zonbait miliun urte. Gaurko egunean, ehunka badira ezin gehiago iraunez dabiltzan animale motak. Klima aldaketarengatik, lurra berotzen ari-eta, bainan bada ere beste arrazoinik. Jendeak ere hobendun dira! Eskualde frangotan oihanak gero eta eremu gutiago hartzen du, hala nola, duela zonbait aste hemen berean idazten ginuen bezala, Hego- Ameriketako Amazonia lurraldean. Ihiztariek ere kalte handiak egiten dituzte. Bai Afrikan eta bai Asian, elefanteen nonbrea azkarki ttipituz doa. Alta, herrialde frangok ihizi mota hori debekatua dute bainan nehork uste baino gehiago badira debeku hortaz ez baitute axola handirik. Elefanteen adarrak bereziki tira handia baduelakotz. Gauza bera gertatzen da errinozero edo adarbakar delakoarekin, haren adarra kario saltzen ahal-eta, gordeka bada gordeka. Iparburutik hurbil diren tokietan hartz zuria da arrunt bakantzen ari. Diotenaz, tirahala hogoi milako bat gelditzen oraino. Arrangura bertsuak itsas-abere zonbaitekin, horietan barne marrazo eta balea mota asko mende erdi bat barne arras xuhurtu direnak. Tigreak ere bakantzen ari, bereziki Indiako Bengale lurraldean, beren parabisua zutelako fama zaukaten lurretan. Panda eta beste Ikerle anitzen ustez, badira animaleak ja aipatu ditugun horiek baino desagertzeko irrisku handiagoan ditazkeenak. Hala nola igel koloretsu bat Ameriketako xoko batean baizik ez dena gehiago ikusten, Costa Rica aldean, eta han ere biziki guti. Berriak ez dira hobeak pandarentzat. Abere hori aita David ezpeletar misionestak ezagutarazi zuen gure eskualdean, bera Xinan egona baitzen. Orai ere han gaindi da, eta Tibet eskualdean gehienik, andana bat gelditzen bainan ez espantu egitekorik. Beharbada nunbait han bi mila orotarat. Desagertzeko irrisku handian ere zimino mota asko, besteak beste gaitzeko sudur luzea duen "nasalis larvatus" delakoa. Kasu bertsuan izan behar da Ameriketako Florida eskualdean guti aski ikusten den pantera berezia. Hango agintariek beren ahal guziak egiten badituzte ere, berek diotenaz behin, arraza horrek aitzina iraun dezan. Berrehun bat gelditzen naski, duela hogoi bat urte bizpahiru dotzena baizik etzirelarik Eta okapi delakoa, untsa pollita dena? Hura ere keinka larri batean. Jirafa lepo luzearen ahaide hurbila den animale hori Afrika barnekaldean bizi da, bereziki Kongo aldean. Legez babestua da, aspaldixkoan gainerat, bainan han ere badira ihiztari futituak. Zonbat okapi gelditzen ote dira denetarat? Ikerle batzuen arabera, hamar mila edo holako zerbait. Azkenik agertu lan batek dio haatik gehiago baditakeela, beharbada hogoita-hamar mila, azpimarratuz halere hein hori ere ez dela biziki.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3518. zbk

Gure Hitza | 2019/10/10

Denen sustengua merezi!

Menane Oxandabaratz

Joan den egunean Herriarentzat izan naiz Baionako Suprefeturaren aitzinean, ospitaleko lan sail desberdineteko, mediku, erizain, administrazioko langile eta lehen aldikoz kuadro batzuk mobilizazio bat egin baitute. Harat heltzean ikusten zirelarik denak beren laneko jantziekin, bakoitzak bere taulier xuria soinean, bere izena eta ospitalean duen ardura idatzia, bulegora sartzean gogoeta batzuk ukan ditut. Nork ez du beretzat edo(ta) hurbileko batentzat ospitaleko langile horien beharra ukan? Nork ez du bihar horien artamenduen beharra ukanen? Nor axolatzen da horien lan baldintzetaz, guhaur horien zerbitzuen beharretan izan edo izanen girela? Alta badu orain zenbait hilabete urgentziako langileek beren kezkak plaza publikora ekarriak dituztela, herritarrenganik sustengu guti ardiesten dutela. Nihaurek horietan izanez, bat batean ukan dut kontzientzia hartze bat ikusi dituztalarik. Sendi zen osasun munduan diren pertsona horienganik etsipen eta akidura handi bat, ...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016