Jainkoa bizia jendea | 2019ko Urriaren 10a

DESPAREKOTASUNA EZ DA HALABEHARRA

Peio Ospital

Thomas Piketty ekonomialariak argitaratu berri duen liburuak (Capital et Idéologie – Ed. Seuil) eztabaida publikoaren erdigunean jarri ditu berriz ere parekotasunezak. 2013an argitaratu zuen beste liburu batek (“le Capital au XXIème siècle” – Seuil) sekulako arrakasta izan zuen: 2,5 miliun irakurle, 40 bat hizkuntzetara itzulia. Ekonomialari hau gaur egun puntapuntako pentsalari edo intelektual bezala kontsideratua da mundu osoan. Liburu berri hau ez dut irakurri (1200 orrialde ditu!...), baina hontaz egin aipamen edo bilduma zonbait bai (hala nola “la Vie”n agertua); telebistaz egin elkarrizketa zonbaitetan ere ikusteko parada izan dut, eta hortik abiatuz berak atera erakaspen zonbait agertu nahiko nituzke gaurkoan. Historia, soziologia edota zientzia politikoak epe luzean eta planeta osoan jorratuz, azkenean hitz gutitan laburbildu daiteken ondorio huntara heltzen da: desparekotasun ekonomikoak ez dira berez existitzen. Edo, bestela erranda, ez dira naturalak edo halabeharrak. Indar harremanen eta hautu politikoen ondorioak besterik ez dira, “ideologia” bidez justifikatzen direnak. Alabaina, 1980-1990 urtetarik goiti garatu den mundializazioak ehun miliunka jende pobreziatik atera ditu, baina, aldi berean, ez da gai desparekotasunen gorakada ikusgarria neurrian atxikitzeko. Klase ertainen frustrazioak populismoa hazten du. Sistema horrek ez dezake leher egin baizik. Alta, idazlearen arabera, beste bide batzuk posible dira. Proposamen erradikalak egiten ditu. Adibidez, jabetasunaren araubidea atakatzen du, doktrina katolikoak ontzat daukan jabetza unibertsalaren arauari hurbilduz. Bistan dena, ez dira denak ados Thomas Pikettyk aitzinatzen dituen arrazoibideekin, ez eta gutiagokorik ere. Baina guziz baikor agertzen da geroari begira, “giza garapen ertainean” sinesten du, bizitza-esperantzan oinarrituz berdin osagarrirako eta eskolarako sarbidean. Teoriatik praktikara pasatuz, elkarte eta ONG anitz dira, zorionez, hainbat urtetan hondamen soziala baztertzeko xinaurri lana egiten ari direnak. Hauekin bideratu inkesta batek zortzi neurri premiazkoak agertzen ditu desparekotasuneri buru egiteko. Ikus ditzagun laburki. 1/ Gutieneko sozial errentak emendatu, eta hauek 25 urte azpiko gazteeri hedatu. Proposamen bat dago pertsona batentzat hilabetean 860 euroko irabazi bakar gutienekoa bidean jartzeko, erran nahi baita gaurko pobrezia maila baino zerbaitxo goragokoa. 5 miliun pertsona bizi dira hilabetean 855 euroko irabazi azpitikoarekin. 2/ Desparekotasun sozialak ttipittipitik zaindu. Gaur egun Frantzian 3 miliun haur pobre daude, eta soilik haur behardunen %5ak ardiesten du haurtzaindegirako sarbidea – %22ak aldiz haur “fagoratuetan”. Xedea dago laguntza egokitua ekartzea ere gurasoeri. 3/ Balizko etxebizitza politika bat gauzatu. Bizitegi kostuaren gorakadak desparekotasunak areagotzen ditu, eta, bestalde, 7 bat miliun bizitegi behar litezke baitezpada arraberritu. 4/ Lanbideari sarbidea errextu eta gazteen langabeziaren kontra ari izan. Azpimarratzekoa da “Missions Locales” erakundeek egiten duten lana, eta hedatu behar litaike 18 urte azpitiko gazte guzieri zuzendu aprendizgo edo formakuntza ezinbestekoa. 5/ Eskolako hutsegitearen kontra ari izan eta emantzipazio bideak eraiki. Ikasleen gaitasun desberdin eta anitzak gehiago kondutan hartu beharko litaizke eta pedagogia egokituak bideratu gurasoak prozesuan integratuz. 6/ Eskubideetarako sarbidea sustatu. Laguntza baten eskubidea duten 3 pertsonetarik batek ez du laguntza eskuratzen. %31k ez ditu alokazioneak altxatzen, edota %36ak RSA. Informazio eskasez, administrazio papereriengatik. 7/ Politika publikoak kidetzan eraiki. Huntan denak ados dira: politika publikoak bideratu eta ebaluatu egin behar dira zerikusia dutenen parte-hartze ezinbestekoarekin. 8/ Lege berri ororen eta politika publikoaren ondorioak baitezpada ebaluatu. Norbaitek galdegingo balu zertaratu nahi dutan hau guzia aipatuz, erantzungo nioke Isaiasen pasarte (Is 1, 13;17) hunekin, Jaunak diolarik: “Ez ekar gehiago opari hutsalik; higuingarri zait intsentsua, ilargiberri-bestak, sabatoak, batzarrak... ikas ongia egiten, bila zuzenbidea: lagunt zapaldua, umezurtzari egin justizia, defenda alarguntsa
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3518. zbk

Gure Hitza | 2019/10/10

Denen sustengua merezi!

Menane Oxandabaratz

Joan den egunean Herriarentzat izan naiz Baionako Suprefeturaren aitzinean, ospitaleko lan sail desberdineteko, mediku, erizain, administrazioko langile eta lehen aldikoz kuadro batzuk mobilizazio bat egin baitute. Harat heltzean ikusten zirelarik denak beren laneko jantziekin, bakoitzak bere taulier xuria soinean, bere izena eta ospitalean duen ardura idatzia, bulegora sartzean gogoeta batzuk ukan ditut. Nork ez du beretzat edo(ta) hurbileko batentzat ospitaleko langile horien beharra ukan? Nork ez du bihar horien artamenduen beharra ukanen? Nor axolatzen da horien lan baldintzetaz, guhaur horien zerbitzuen beharretan izan edo izanen girela? Alta badu orain zenbait hilabete urgentziako langileek beren kezkak plaza publikora ekarriak dituztela, herritarrenganik sustengu guti ardiesten dutela. Nihaurek horietan izanez, bat batean ukan dut kontzientzia hartze bat ikusi dituztalarik. Sendi zen osasun munduan diren pertsona horienganik etsipen eta akidura handi bat, ...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016