Kostaldean | 2019ko Urriaren 10a

Alaiak abesbatzak 35 urte!

Alaiak%20abesbatzak%2035%20urte!

Hendaian, heldu den larunbat aratsean, urriak 12, gaitzeko besta pollita ukanen dute, guziz herrikoia, Alaiak abesbatzak ospatuz bere 35 urteak. Daniel-Ugarte pilota plazan iraganen da. Lehenik, (19:00) zintzur bustitzea. Gero, afari on bat, Alaiak kantari. Azkenik dantzaldia, Koloka taldearekin. Alaiak elkartea sortu zen 1984ko irailean, lau lagun elgarretaraturik, lauek kantua biziki maite eta kantari talde bat muntatu nahi. Egia erran, aitzineko hilabetetan jadanik egonak omen ziren solasean beren artean eta beren beste lagun zonbaitekin, holako zerbaiten egitea arras gauza egokia izan zitakeela. Geroztik, Alaiak egin du bide. Zernahi kantu kartsuki xaramelatuz eskuin eta ezker. Entzuten da Hendaian berean segur, bere bilgunean, ostatu askotan eta besta frangotan bainan beste anitz tokitan ere. Konparazione, uda betean, jendea loriatzen da Donibane Lohizunen entzuten ahal delarik, Herriko Etxearen aitzineko plaza eder hortan. Nolako arrakasta ez du ere ukaiten Ziburun, herriko bestak izaiten direlarik, Bixintxo- kari! Hogoi bat dira, errotik euskal kantuari emanak. Zonbat kantu ez dituzte entzunarazten, eta beti kar berarekin. Badituzte berek moldatuak ere, sail hortan Alain Langon xapeldun. Jean Gorrochategui dute orai zuzendari, Jean-Jacques Haramboure kantuzale ezagutuaren segida harturik. Alaiak abesbatza badoa beraz beti aitzina, beti berdin alai edo alegera. Larunbateko bestak oraino gehiago azkartu behar ditu beren arteko lokarriak eta beren adiskide guzien atxikimendua.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Kostaldean | 2019/10/10

Goiti ari den zinemaldia

Goiti%20ari%20den%20zinemaldia
Donibane Lohizuneko zinemaldiak gero eta arrakasta gehiago badauka. Denbora batez gora-behera asko jasanik, azkartuz doa eta Sélect zinegunea berritzearekin, duela ja zonbait urte, beste indar bat hartua du. Aurtengo saila aste huntan guzian. Emanaldiak ba goizetan, aratsaldetan eta aratsetan. Hamar bat filma lehiaketa nagusian. Itxuren arabera segurik, ederrak eta hunkigarriak. Hala nola australiar batena, kondatzen duena nola 14 urteko mutiko bat, norbaitek ederki enganaturik, etxetik eskapatu zen, eta denen buru, parabisua zela uste zuen toki batean, esklabo bezala saldua izan biziki bortitza zen gizon bati. Bestalde, topaketa bereziak film egile eta jokolari askorekin. Harreman bereziak ere ba eskoletan dabiltzan haur eta gaztetxoekin.

Irakurri segida

Kostaldean | 2019/10/10

Hendaiako sagarnoa

Hendaiako%20sagarnoa
Hendaian ere sagarnoa egiten da sagardei eder bat baita Abbadia jauregiko alde hortan. Duela hogeita-hamar bat urte muntatua ordu arte artoa egiten zen eremu batean. Aurten bost tona sagar bildu dituzte, gauza guti eskas, eta kalitatearen aldetik ere diote urte ona dela. Sagar biltzea besta giro batean bururatu dute Nekatoenean.

Irakurri segida

Kostaldean | 2019/10/10

Arrosa kolorez jauntzirik

Anitz tokitan indar berezi bat egiten da sasoin huntan bularretako minbiziaren kontrako ikerketak laguntzeko eta kasu hortan direnen laguntzeagatik. Hendaian, hilabete guzian badute hitzordu asko. Saila iragan asteburuan abiatua. Ortzegun huntan (18:30), Abbadia bilgunean, hitzaldi bat ikerketak zertan diren aztertuz gai nagusi bezala. Larunbat goizean aldiz, ibilaldi bat itsasbazter hortan. Ahal duten guziak arrosa koloreko jauntziekin.

Irakurri segida

Kostaldean | 2019/10/10

Sokoa osagarri onean

Hendaian, egun berezia zuten berrikitan Sokoa lantegian. Ateak zabal zabalik idekiak zituzten eguna. 700 bisitari jin zaizkiote karia hortarat. Ikusterat zertan diren eta nola eramaki duten 1971n abiatu saila, Patxi Noblia zutela orduan sustatzaile suhar. Erran denaren arabera, etxea osagarri onean dago. 1100 partaide badauzka eta 260 langile. Egun guziz, bi mila alki jalgitzen dira lantegi hortarik.

Irakurri segida

Kostaldean | 2019/10/10

Droga tornu ederra!

Biriatun, autobideko muga-zubian, guardek kasik hiru tona drogaki, Indietako kalamua deitzen den hortarik, atxeman dituzte bai eta sesitu Espainiatik Ingalaterrarat zoan kamiun batean. Kamiuntzaina eta haren laguna, biak ingelesak, preso altxatuak izan dira.

Irakurri segida

3518. zbk

Gure Hitza | 2019/10/10

Denen sustengua merezi!

Menane Oxandabaratz

Joan den egunean Herriarentzat izan naiz Baionako Suprefeturaren aitzinean, ospitaleko lan sail desberdineteko, mediku, erizain, administrazioko langile eta lehen aldikoz kuadro batzuk mobilizazio bat egin baitute. Harat heltzean ikusten zirelarik denak beren laneko jantziekin, bakoitzak bere taulier xuria soinean, bere izena eta ospitalean duen ardura idatzia, bulegora sartzean gogoeta batzuk ukan ditut. Nork ez du beretzat edo(ta) hurbileko batentzat ospitaleko langile horien beharra ukan? Nork ez du bihar horien artamenduen beharra ukanen? Nor axolatzen da horien lan baldintzetaz, guhaur horien zerbitzuen beharretan izan edo izanen girela? Alta badu orain zenbait hilabete urgentziako langileek beren kezkak plaza publikora ekarriak dituztela, herritarrenganik sustengu guti ardiesten dutela. Nihaurek horietan izanez, bat batean ukan dut kontzientzia hartze bat ikusi dituztalarik. Sendi zen osasun munduan diren pertsona horienganik etsipen eta akidura handi bat, ...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016