Egun eta bihar | 2019ko Urriaren 17a

Christian Jacob

J-B D

Errepublikanoak deitzen diren eskuindar horiek badute alderdiburu berri bat joan den igandean hautetsia izan dena. Hori da Christian Jacob ministro ohia bestalde legebiltzarrean alderdi bereko deputatu taldearen buru dena. Hiru hautagai baziren eta alderdiburu berriak gehiengo pollita segurtatu du lehen bozaldian berean (%62). Alderdia ahuldua da haatik. Berriz azkartuko ote da Christian Jacob kudeatzaile?
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Egun eta bihar | 2019/10/17

Ezetz

J-B D

Duela zonbait denbora jakin zen Emmanuel Macron lehendakariak nahi zuela Europa Batuko agintarietan sar-arazi bere ministro ohi bat, Sylvie Goulard. Hau da hautagai agertu beraz eta bere burua edertuz mintzatu, azpimarratzen zuela aspaldian untsa badakiela Europa Batuko berri, gai zela segur aipatu karguaren hartzeko. Bainan hara, bozkatze bat izan da Europa maileko deputatuen artean eta Sylvie Goulard baztertua izan da. 82 boz kontra, 29 alde eta batto xuri. Itxuren arabera baztertu dute baizik-eta arras okerrak eta nahasiak iduri duten bi diru-negoziotan barne ditakeela. Gisa hortan bozkatuz afruntu gaitza egin diote nahitez hautagaiari. Eta hunek afruntuño hori iretsi behar! Macron bera ere arras gaitzitua gaixo gizona eta ez du gorde hala dela, erranez frantses hautagaia baztertu dutenak alderdikari hutsak direla.

Irakurri segida

Egun eta bihar | 2019/10/17

Marie-Jose Nat

Marie-Jose%20Nat
Denbora batez aski famatua izana, 79 urtetan pausatu da Marie- José Nat artista guziz jeinutsua, motaz korsikarra. Berrogoi bat urtez karraskan arizana lan eta lan, dela antzerkilari gisa, dela, aise gehiago funtsean, zinemaren mundu berezi hortan, zernahi filmetan partaide. Parisen eman du bere azken hatsa bainan bulta huntan Korsikarat erretiratua zen, bere erro azkarrenak zituen eskualderat. Politika sailean ere guti aski bermatua, duela zonbait urte, Nicolas Sarkozy presidentaren aldeko suhar gisa.

Irakurri segida

Egun eta bihar | 2019/10/17

Eri

Jendeak gero eta gehiago faltatzen dira beren lanetik, ez direla untsa, edo arras eri berdin. Gehiago dena, bana beste batean lana uzten da gero eta denbora luzeagoarentzat. Horra zer dion garbiki berrikitan Parisen plazaratua izan den txosten batek, lan hori egina gisa hortako ikerketak artoski akulatzen badakien espert multxo batek. Ez idurika, lan uzte horien nonbrea urte bat barne emendatu da %8ez eta lan uzte horien iraupenaren emendatzea aise handiagoa ere agertzen da. Bainan zerk egiten du hori? Jendea dea alfertzen ari? Ala aiseago gelditzen den gutieneko arrangura sendi orduko? Ez bide da hain erretx holako galdeeri xuxen ihardestea. Kasu desberdin anitz eta anitz izanez. Dena den, osasun asurantza kutxa nagusiaren gastuak hola dira ere azkarki goititzen. Baditake ere bestalde gaitz hori kotsukorra izaiten den. Norbaitek lana uzten duelarik haren lagunak ere gero eta aiseago atrebitzen gauza beraren egiterat, funtsezko arrazoin handirik gabe oro...

Irakurri segida

Egun eta bihar | 2019/10/15

Zoin neke!

J-B D

Gertakari latz baten ondotik untsa neke da xuxen xuxena jakitea gauzak nola iragan diren. Hala nola Pariseko polizategi nagusian izan den izigarrikeria hortarik landa. Gaitzeko ikerketak akulatzen dituzte bainan lanak dira zinez, eta ez entraalekoak, ezin garbiki finkatuz nola gizon bat atrebitu den bere laneko lagunak zituen lau lagunen hiltzerat eta bosgarren baten handizki kolpatzerat! Nork zakien islamista bilakatua zela eta hein hortaraino mugimendu hortan sartua? Norbaitek bazakiena ere? Nolaz nehor ez da ohartu zerbait bazela ez batere untsa joan! Edo norbait ohartua ote zen eta nehori ez deusik errana! Ustez holako itsuskeriarik etzela gertatuko eta ez gertatzen ahal ere. Gisa berean, gaitzeko sutea izan baita Rouen hirian eta alimaleko makurrak, hor ere nehork ezin erran sua nola piztu zen, ez eta nun piztu den ere, dena erre kixkildu den lantegian ala haren ondoko beste batean. Agian gauzak argituko dira hein bat denboraren buruan bederen jendea...

Irakurri segida

3519. zbk

Gure Hitza | 2019/10/17

75 urte

Peio Jorajuria

Ahal gutirekin bizi izan da, xumeki, espantu handirik gabe. Eraman duen bizi lapartsuan gostaia gosta aitzina jo du, tematsuki. Eta gaur beti hor da. Bizi lapartsua, diot. Ez da arras hala. Bizi zoriontsua ere eraman du, hainbeste eta hainbesteren atsegina betez. Eta euskararen zerbitzuko, beti. Aste huntan 75 urte betetzen ditu. Baina nor dugu aitona hori? Herria astekari hau, bistan da! 1944ko urriaren 19an eman zituen lehen urratsak. Aitzineko agorrilean behin betikoz debekatua izan zen Eskualduna astekaria, gerla denboran kolaborazionista izateagatik. Ipar Euskal Herriko euskal irakurlegoa umezurtz gelditu zen. Hutsune hori nahi izan zuten bete euskaltzale batzuk, Piarres Lafitte buru. Baina etsaigoan eman zituen lehen urratsak Herria astekariak. Alabaina, inprimatua izan bezain laster, Postan berean blokatua izan zen, orduko Prefetak zabaltzea debekaturik. Zenbait asteren buruan Piarres tematsuak ardietsi zuen halere aitzina jotzea eta bigarren zenbakia ate...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016