Azalekoa | 2019ko Azaroaren 07a

L'atalante: zinegelatik, Zinema Berrirat

M.O.

Latalante:%20zinegelatik_%20Zinema%20Berrirat

Agorril hondarrean estreinatua izan da L'Atalante zinegela, bildu gira Sylvie Larroque programazioaz arduratzen denarekin. Lekuz aldatu da, orain Salat kaian kokatua da, Aturri ondoan, obrak eginik, biziki leku atsegina bilakatuz. Atalante izenarekin ezagutua baldin bada, orain deitzen da “Zinema Berria”.

L'Atalante zinemaren xedea 1913an sortu zen, jabe desberdinak izan ziren, 1990ean Artea eta Saiakera zinema (Cinéma Art et Essai) sailan abiatu zen, beste zinema geletan diren film komertsialetatik aparteko eskaintza proposatuz. Juridikoki elkarte normal bat da, 18 kidez osatua, bi hilabetero biltzen dena eta 12 langile dituena. Horrez gain lekuz aldatu aitzin, 1800 pertsona harpidedun ziren, arduradunak zioen leku berri hortarat jinez geroztik 2000 ikusleren kopurua depasatu dutela. Sylvie Larroque programazioaz arduratzen denari eskatu diogu zehazki zer zen Artea eta Saiakera zinema arloa. Bere erranetan, autoreen zinema dela zioen, mundu guzietako film ekoizpenak agertzen dituena jatorrizko hizkuntzan, publikoarekin harreman zuzen bat nahi duena, hortarako gehienetan ikusgarriaren ondotik debate batzuk ere antolatuak dira. Lekuz aldatzeak, film aukera gehiago Zinemaren arduradunak erraiten zaukun, lehen ziren tokian bakarrik ikusgarri gela bat baizik ez zela, horren ondorioz murrizten zutela film programazioa. Bestalde, gaualdi batzuen antolatzeko leku hertsian izanez zailtasunak zituztela, azpimarratzen zuen. Leku atsegin batean plantatua da, berina handi batzuk argitzen dutela egongela, margo bat parean balitz bezala, uraren bestaldean Baionako Herriko Etxea ikusgai delarik. Hiru zinema gela dira, orotara 405 aulki ditu, horren ondorioz sartze gehiago egiten ditu. Sartzean berean ostatu xoragarri bat ikusten da, berehala giroa emanez, hor hurbiltzen denak memento lasai baten pasatzeko parada ukanen duela. Kulturak ez baitu arras asetzen, sukaldari bat hartua izan da hor berean jateko posibilitatea eskainiz, film bat ikusi edo(ta) lekuaz baliatzeko gisan. Bestalde, berrikuntza horri esker arduradunak zioen ikusgarritasunean ere irabazi dutela, baliatzen dira erakusketa batzuen antolatzeko, zinema eta artea parekatuz. “Zinema Berriaren” proposamenak Sylvie Larroque uros agertu da sartzeak emendatuz doazela, lehen sei hilabeteetan 15.000 sartze baino gehiago egin dituzte, frogatuz publiko jarraikia badela film mota horientzat. Beren xedea izanez ikusentzunezko programazio anitza eskaintzea, euskal zinemak ere lekua baduela adierazten zaukun. Hegoaldean euskal zinemak leku aski inportanta izanez, nahi izan dituzte programatu euskarazko filmak, hasieran zailtasunak ukan dituztela esplikatzen zaukun, juridikoki ez baitu film batek muga nolanahika gainditzen ahal. Euskal Kultur Erakundea eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin lortu dute edozein ikusgai izan dadin. Sylvie Larroquek erraiten zuen euskal filmek arrakasta handia zutela, adibide batzuk emanez, “Asier eta Biok” edo “Amama” bezalakoek 12.000 sartzetaraino eginez. Horra Baionan kokatua den kultur gune atsegina, izan zinezale edo ez, itzuli baten egiteak balio du!
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3522. zbk

Gure Hitza | 2019/11/07

Ipar orratza galdu aitzin!

M.O.

Joan den egunean erosketak egiten ari nintzala, pagatzeko mementoan, kesan pasatu behar nuela eta, langile bat hurbiltzen zait erranez fiteago joaiteko posibilitatea banuela, ene puska nihaurek bipatuz. Erraiten dakot ez nuela nahi, horren kontra nintzala zeren emeki-emeki bezero guziak hola hasten balire berak zuela lana galduko. Berriro erraiten daut lasterrago pasatuko nintzala, ni berriz tematua ezetz, bizian bost minuta ez baginuen hartzen ahal arazo bat baginuela argumentatuz. Horrez gain, holako egin-moldearekin, iduritzen zait gauza batzuk galtzen direla, kesan den langilearekin bi solas egin... harremanak sortuz, bi berri kurritu... kutzukeria bat jakinez. Hots harreman sozial hori da galduko denak hasten bagira bakarrik tresna horien erabiltzen. Bide beretik segituz entzuten da saltegi batzuk 7 egunez idekiak egonen direla, goizeko 6etarik gauerdi arte gelditu gabe. Joan den astean, Baionan berean, auto guzietan saltegi baten publizitatea baginuen, nun ...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016