Gure Hitza | 2019ko Azaroaren 07a

Ipar orratza galdu aitzin!

M.O.

Joan den egunean erosketak egiten ari nintzala, pagatzeko mementoan, kesan pasatu behar nuela eta, langile bat hurbiltzen zait erranez fiteago joaiteko posibilitatea banuela, ene puska nihaurek bipatuz. Erraiten dakot ez nuela nahi, horren kontra nintzala zeren emeki-emeki bezero guziak hola hasten balire berak zuela lana galduko. Berriro erraiten daut lasterrago pasatuko nintzala, ni berriz tematua ezetz, bizian bost minuta ez baginuen hartzen ahal arazo bat baginuela argumentatuz. Horrez gain, holako egin-moldearekin, iduritzen zait gauza batzuk galtzen direla, kesan den langilearekin bi solas egin... harremanak sortuz, bi berri kurritu... kutzukeria bat jakinez. Hots harreman sozial hori da galduko denak hasten bagira bakarrik tresna horien erabiltzen. Bide beretik segituz entzuten da saltegi batzuk 7 egunez idekiak egonen direla, goizeko 6etarik gauerdi arte gelditu gabe. Joan den astean, Baionan berean, auto guzietan saltegi baten publizitatea baginuen, nun azpimarratua den 18 orenez erosketak egiten ahal direla. Hor ere ordutegi parte batez denak automatikoak, saltegietan bakarrik zaindari bat delarik. Gau eta egun idekiak diren saltegi horiek kezkatzen naute, pentsatzea jende batzuk goizeko 6:30ean edo arratseko 10:00etan erosketak egiten dituztela! Denek baditugu pausa egunak, nun badugun posibilitatea gauza horien egiteko. Langabezia ez da ttipituz joanen tresnek pertsonak ordezkatzen badituzte, ekonomiaz aditua den kazeta batean irakurtzen nuen 150.000 lanpostu galduko direla saltegi handi horietan, gehienak kesetan ari diren emazteak. Jakinez aldi bat gehiago emazteek dutela jasanen egoera hori, bi sos irabazteko posibilitatea galduz, familiako buxetan ondorio txarrak eraginez, bereziki bakarrik bizi badira eta haurrak beren gain baldin badituzte. Automatizazio horren ondorioz, bizitzeko molde bat aldatzen ari da, beti prisan, erosketak pi-pau egin behar, ez da gehiago denborarik hartzen... eskuko telefonoaren bidez mezu ttipi bat igorri orduko erantzuna segidan ukan behar, hil ala biziko gauza bat balitz bezala! Beste bizitzeko molde bat ezagutu dugunek ere tarrapata hortan sartuak! Erosketak etxen ordenagailu baten aitzinean eginez edo saltegi batean edozein tenoretan ibiliz, jendarte huntan kontsumitzeko errabiadura hori lotua zaigu. Nolaz gehienak zepo hortara erori gira? Ez dut erantzunik, segur dena hortara eramanak izan girela, beti erosteko sistema babestuz, guri da hortarik egin ahala urrun egoitea. Orain gehienek kasu egiten dugu janariaren ekoizteko eta jateko moldeeri, lehengo gure arbasoen bidea berriz hartzen dugula. Gisa berean ez ote dugu ere kontsumitzeko kasu egin behar, bestenez ipar orratza galduko dugu. Jadanik bankuan diru sartze edo(ta) ateratzeko tresna automatikoa, ezantza hartzeko tresna automatikoa, erosketak egiteko tresna automatikoa... gu ere tresna automatikoa bilakatu aitzin kasu egin dezagun!
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3522. zbk

Gure Hitza | 2019/11/07

Ipar orratza galdu aitzin!

M.O.

Joan den egunean erosketak egiten ari nintzala, pagatzeko mementoan, kesan pasatu behar nuela eta, langile bat hurbiltzen zait erranez fiteago joaiteko posibilitatea banuela, ene puska nihaurek bipatuz. Erraiten dakot ez nuela nahi, horren kontra nintzala zeren emeki-emeki bezero guziak hola hasten balire berak zuela lana galduko. Berriro erraiten daut lasterrago pasatuko nintzala, ni berriz tematua ezetz, bizian bost minuta ez baginuen hartzen ahal arazo bat baginuela argumentatuz. Horrez gain, holako egin-moldearekin, iduritzen zait gauza batzuk galtzen direla, kesan den langilearekin bi solas egin... harremanak sortuz, bi berri kurritu... kutzukeria bat jakinez. Hots harreman sozial hori da galduko denak hasten bagira bakarrik tresna horien erabiltzen. Bide beretik segituz entzuten da saltegi batzuk 7 egunez idekiak egonen direla, goizeko 6etarik gauerdi arte gelditu gabe. Joan den astean, Baionan berean, auto guzietan saltegi baten publizitatea baginuen, nun ...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016