Han eta Hemen | 2019ko Azaroaren 07a

Euskal Elkargoak 19 laborantzako proiektu saristatu

Euskal%20Elkargoak%2019%20laborantzako%20proiektu%20saristatu

Euskal Elkargoak laborantza arloko ahalmena ukanez, 2. aldikoz proiektu batzuk diruztatu ditu, sariak 500 eta 54.000€ren artean dira banatuak izanen, orotara 179.000€. Euskal Elkargoak nahi izan ditu laborari eta laborantza arloko enpresak lagundu, sektore horrek 8.600 enplegu etxaldeetan eta 2.000 laborantzako lantegietan dituela. Sari handiena emana izan da, 300 hazle dituen Sohütako Axuria kooperatibari (54.000€), garatzen duen axuri biologiko saila garatzen laguntzeko. Hiru proiektu deialdi izan dira, 3 kategoriatan klasatuak izan direnak “Laborantza berritzaile eta esperimental” arloan: Bankako Arraintegia (15.724€), Bidarraiko Cécile Vivant (11.301€), Altzürüküko Arbaila etxaldea (11.054€), Irulegiko Arretxea etxaldea (10.232€), Senpereko Stéphanie Chanfreau (7.664€), Arrosako Argitxu Beyrie (4.400€), Donazaharreko Emateia etxaldea (2.400€), Domintxineko Karrikondo etxaldea (1.660€), Baigorriko Joanes Haundi etxaldea (1.054€), Ezterenzubiko Berbal etxaldea (1.054€) eta Pagolako Cécile Thoreau (500€). “Ekoizpen berriak” arloan: Gamarteko Ferme Elizaldia (15.100€), Mauleko Haitia enpresa (9.930€), Uztaritzeko Xavier Bourlon (7.500€), Landibarreko Ondars etxaldea (2.100€) eta Behauzeko Xemiania etxaldea (1.314€). “Sail berriak” arloan: Erle Beltza 80 erlezain duen elkartea (7.709€), Hego-Landesetako eta Euskal Herriko esne ekoizleen elkartea 71 etxalde biltzen dituena (14.056€) eta Axuria kooperatiba (54.030€).
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Han eta Hemen | 2019/11/06

ENARGIA berriztagaria, bilkura publikoak

ENARGIA%20berriztagaria_%20bilkura%20publikoak
Interes kolektiboko ENARGIA kooperatibak, berrikitan sortua, merkaturatzen du elektrika %100 berriztagarria. Gaur-egun 600 partaide kondatzen ditu, 550 banakako eta 50 profesional. Azaro huntako hilabetean, ENARGIAk informazio publikoa egiteko hainbat bilkura antolatzen ditu Iparraldeko herri batzutan zehar, bere enpresaren egitura eta %100ean berriztagarria den argindar eskaintza aurkezteko. Deneri idekiak diren bilkura horien bitartez, elgar ezagutzeko eta galdera guzieri erantzuteko parada izanen da. Hor berean harpidetzeko aukera izanen da ere, nahiko duten banakako pertsona edo profesionalentzat, hortarako azken argindar faktura bat, bankuko RIB eta nor-bakoitzak altxatutako bere gaurko kontsumo agiriarekin batera etorri beharko da. ENARGIAk helburu bat finkatua du 2019ko urte bururatzean 1500 bezerotarat heltzea. Bilkura horiek eginen dira herri hauetan:  Azaroaren 12an, Baiona (18:30), Manu Robles Arangiz Fundazioan.  Azaroaren 18an, Urru...

Irakurri segida

3522. zbk

Gure Hitza | 2019/11/07

Ipar orratza galdu aitzin!

M.O.

Joan den egunean erosketak egiten ari nintzala, pagatzeko mementoan, kesan pasatu behar nuela eta, langile bat hurbiltzen zait erranez fiteago joaiteko posibilitatea banuela, ene puska nihaurek bipatuz. Erraiten dakot ez nuela nahi, horren kontra nintzala zeren emeki-emeki bezero guziak hola hasten balire berak zuela lana galduko. Berriro erraiten daut lasterrago pasatuko nintzala, ni berriz tematua ezetz, bizian bost minuta ez baginuen hartzen ahal arazo bat baginuela argumentatuz. Horrez gain, holako egin-moldearekin, iduritzen zait gauza batzuk galtzen direla, kesan den langilearekin bi solas egin... harremanak sortuz, bi berri kurritu... kutzukeria bat jakinez. Hots harreman sozial hori da galduko denak hasten bagira bakarrik tresna horien erabiltzen. Bide beretik segituz entzuten da saltegi batzuk 7 egunez idekiak egonen direla, goizeko 6etarik gauerdi arte gelditu gabe. Joan den astean, Baionan berean, auto guzietan saltegi baten publizitatea baginuen, nun ...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016