Herriz Herri - Ahetze (L) | 2019ko Azaroaren 07a

Ahetze

Panpili

Ahetze

San Martin herriko bestak Ahetzeko bestak ditugu lau egunez: - Azaroaren 8an, ostirala: (18:30) pilota partida trinketean Valencia/Lucu-Tellier/ Anchordoquiren kontra. Zikiro jatea (20:00) Ibiliz taldeak alaiturik. Izenak eman deituz: 07- 68-30-29-13. - Azaroaren 9an, larunbata: (10:00) Alhorga lasterketa 9km Ahetzeko ikastolak antolatua, izanen da edateko eta taloak jateko. (14:00) kirol txapelketa haur eta burasoentzat (City Stade). Petankako finala (16:00), pilota partida plazan (17:00), afaria Hiriartean Nat eta Watson-ek alaiturik (19:00). - Azaroaren 10ean, igandea: Meza (10:30) Jarraiki koralak kantatua. Pilota partida (11:00) Dizabo/Bereterbide- Cigarroa/Bennesseren kontra. Aperitifa (12:00) herriko kontseiluak eskainirik. Kontzertua (22:00) Duo les Gourmands eta ondotik Gatibu, gaualdia bururatzeko Edantza taldea. Taxia urririk izanen da (3:00-6:00). - Azaroaren 11n, astelehena: Ospakizuna oroitarri aitzinean, aperitifa borrokalari ohiek eskainia (12:00), hipnotizatzailea (17:30), kantaldi Geziekin (19:00), mutxikoak Añez Perez-ekin, gaualdiaren bururatzea herriko ostatuan. Denak gomitatuak zirezte besta on baten pasatzera eta ongi etorri deneri. Jarraiki korala Jarraiki koralaren urte bukatzea ohoratzeko bidaia bat egin dugu Nafarroa aldera. Hiru egun goxo pasatu ditugu omore onean eta giro ederrean. Lehen eguna Iruñea hirian iragan dugu herri eder hori bisitatuz. Biharamunean Eunateko kapera eta Gares herria bisitatu ditugu, gauza ederrak ikusiz eta arratsaldean Añorbeko Nekeas bodega ezagutu dugu arno on batzuk jastatuz. Hirugarren egunean izan gira Leireko monasterioa bisitatzen eta ondotik Irunberriko mendi lepoak. Igandearekin koralaren besta ohoratzeko meza bat kantatu dugu Arrangoitzeko elizan eta eguna bukatzeko bazkari on bat egin dugu Errotako ostatuan, giro onean eta kantu eder batzuk kantatuz. Heldu den urte arte eta jarraiki koralean, parte hartu nahi duenarentzat ateak zabalik daude!
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3522. zbk

Gure Hitza | 2019/11/07

Ipar orratza galdu aitzin!

M.O.

Joan den egunean erosketak egiten ari nintzala, pagatzeko mementoan, kesan pasatu behar nuela eta, langile bat hurbiltzen zait erranez fiteago joaiteko posibilitatea banuela, ene puska nihaurek bipatuz. Erraiten dakot ez nuela nahi, horren kontra nintzala zeren emeki-emeki bezero guziak hola hasten balire berak zuela lana galduko. Berriro erraiten daut lasterrago pasatuko nintzala, ni berriz tematua ezetz, bizian bost minuta ez baginuen hartzen ahal arazo bat baginuela argumentatuz. Horrez gain, holako egin-moldearekin, iduritzen zait gauza batzuk galtzen direla, kesan den langilearekin bi solas egin... harremanak sortuz, bi berri kurritu... kutzukeria bat jakinez. Hots harreman sozial hori da galduko denak hasten bagira bakarrik tresna horien erabiltzen. Bide beretik segituz entzuten da saltegi batzuk 7 egunez idekiak egonen direla, goizeko 6etarik gauerdi arte gelditu gabe. Joan den astean, Baionan berean, auto guzietan saltegi baten publizitatea baginuen, nun ...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016