Herriz Herri - Aiherra (NB) | 2019ko Azaroaren 07a

Aiherra

Heriotze, Laurent Tapia 54 urte zituen Haranbiletako Laurent Tapiak. Buruko odol kolpe bat ukanik, bazuen kasik hiru urte ohean zagoela, batean ospitalean, bestean etxen. Laurent gizon langilea zen, konpainia onekoa eta goxoa. Aitamen segida harturik, Marie-Pierre bere emaztearekin eremaiten zuen Haranbiletako etxaldea. Etxekoez ongi inguraturik eta artaturik zendu da. Jende oste gaitzak parte hartu zuen ortzegunean Laurent zenaren ehorzketetan, eta Aiherrako eliza mukuru betea zen. Gure dolumin bizienak Marie-Pierre bere emazteari, Ramuntxo, Antton eta Peio bere semeeri, Jean eta Lina aitameri, Amélie eta Martine arreberi eta hauen familieri, eta ahaidego guziari. Besta komitean bulego berria Urriaren 5ean iragan zen Aiherrako besta komiteko biltzar nagusia. Huna bulego berria: Lehendakariak Adrien HAAiherra BENSE eta Julien DARRAIDOU, diruzainak Mikel HERNANDEZ eta Kattalin DUHALDE, idazkariak Antton CASTOREO eta Itxaro ELOSEGI MARTINON. Iduri du Kabalkadaren dinamikak komitean ere eragina izan duela, erabaki baitute abenduan gaualdi baten antolatzea “AiherZtarrekin dantza”. Gaualdi honetan gomitatuak izanen dira inguruetako komiteak bai eta ere Aiherrako kabalkadan parte hartu duten guziak (antzerkilari, dantzari, musikari, makilari eta laguntzaile). Helburua da taldeka dantza baten aurkeztea, zozketan tiratua izanen zaien kantu (estilo guzietakoak) bat interpretatuz. Epaimahai batek ondotik aurkezpen bakoitza hainbat irizpideren arabera notatuko ditu. Pasa den urteko bilana eta 2020an pentsatuak dituzten ekintzen berri herritarrek ukanen dute urte hasieran igorria izanen zaien gutunaren bidez, bai eta ere Herriko Etxean eginen den urte berriko agiantzen ekitaldian.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3522. zbk

Gure Hitza | 2019/11/07

Ipar orratza galdu aitzin!

M.O.

Joan den egunean erosketak egiten ari nintzala, pagatzeko mementoan, kesan pasatu behar nuela eta, langile bat hurbiltzen zait erranez fiteago joaiteko posibilitatea banuela, ene puska nihaurek bipatuz. Erraiten dakot ez nuela nahi, horren kontra nintzala zeren emeki-emeki bezero guziak hola hasten balire berak zuela lana galduko. Berriro erraiten daut lasterrago pasatuko nintzala, ni berriz tematua ezetz, bizian bost minuta ez baginuen hartzen ahal arazo bat baginuela argumentatuz. Horrez gain, holako egin-moldearekin, iduritzen zait gauza batzuk galtzen direla, kesan den langilearekin bi solas egin... harremanak sortuz, bi berri kurritu... kutzukeria bat jakinez. Hots harreman sozial hori da galduko denak hasten bagira bakarrik tresna horien erabiltzen. Bide beretik segituz entzuten da saltegi batzuk 7 egunez idekiak egonen direla, goizeko 6etarik gauerdi arte gelditu gabe. Joan den astean, Baionan berean, auto guzietan saltegi baten publizitatea baginuen, nun ...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016