Herriz Herri - Bidarrai (NB) | 2019ko Azaroaren 07a

Bidarrai

Heriotze – Harginaeneko Beñat Poeydessus joan zaiku, 60 urtetan. Duela hamar bat urte hertzetako minbiziaz joa izan zen bainan sendatu zen. Duela hamar hilabete, aldiz, pankreako minbizia zaio jali. Hor ere eginahala egin du bainan ororen buru ez dio gaitzari iharduki ahal izan. Jende orotarik estimatua zen Harginaeneko laboraria. Lagunkina, omore onekoa eta bihotz zabalekoa. Etxaldea Bidarrain zaukan bainan egoitza Itsasun. Larunbat arratsaldean mundu bat da bildu Itsasuko eliza nasaian, bazter guziak betez. Elizkizun ederra, Joachim Jaureguy erretorak emanik. Bururatzean, Patxi Sallaberry kusiak zabaldu dauku lekukotasun pollita, ahaideek eta adiskideek Beñat nolakoa zaukaten kondatuz. Ondotik Bidarrain hilobiratua izan da. Gure doluzko agurrik zintzoenak doatzila hemendik familia osoari, Denise andreari, Mikael eta Jeremy semeeri eta hauen laguneri, Pierre eta Graxi aitameri, Kattin, Panpi eta Maitexa haurrideeri eta hauen familieri, eta oro har jendaki guziari. AFP-aren gogoetak – Gure herriko AFP elkartea (Association Foncière Pastorale) eskuz esku ari da lanean Arrosa eta Makeakoekin. Elgarrekin enplegatzen dute emazte gazte bat, Lucie Trognon, lan sailak animatzeko, lanpostu hori kasik osoki finantzatzen dutela Departamendu, Lurralde eta Euskal Elkargoak. Joan den astean, hiru biltzar publiko izan dira, hiru herri horietarik bakotxean, hain zuzen gogoetatzeko gure mendi ertainaren geroaz, oharturik mazela osoak arrunt larre bilakatzen ari direla. Bidarraiko bilkuran hogoita hamar bat jende da bildu. Jean Michel Anchordoquy elkarteburuak idekirik bilkura, sahetsean zituela Maite Gogny Arrosako elkarteburua eta Xemartin Auchoberry Makeako elkarteburua, Lucie Trognon animatzaileak eskualde huntako panoramaren berri eman dauku. Ondotik nahi izan da ikusi auzo herrietan nolako iniziatibak eramanak ziren. Kintoa Euskal Xerria sareko Jean-Marie Oçafrain eta Miren Tristantek kondatu daukute zer egiten den beren alorrean. Sasi Artalde elkarteko Jean Lassalle hazpandarrak, aldiz, sasi ardia dauku presentatu eta bereziki alor hortan ekoizten den Sasiko markako haragia. Milako bat sasi ardi badaude mugaz hunaindian, hamasei hazleren ardurapean. Hor ziren ere teknikari batzu, Euskal Herriko Laborantza Ganbara (Natura 2000), Euskal Elkargoa eta Urdiñarbeko Ardi Zentrokoak, esplikatzeko nola antolatua eta diruztatua izan ditaikeen kabalen zaintza mendietan. Bilkura guziz interesgarria, solasek aitzina segitzen zutela
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3522. zbk

Gure Hitza | 2019/11/07

Ipar orratza galdu aitzin!

M.O.

Joan den egunean erosketak egiten ari nintzala, pagatzeko mementoan, kesan pasatu behar nuela eta, langile bat hurbiltzen zait erranez fiteago joaiteko posibilitatea banuela, ene puska nihaurek bipatuz. Erraiten dakot ez nuela nahi, horren kontra nintzala zeren emeki-emeki bezero guziak hola hasten balire berak zuela lana galduko. Berriro erraiten daut lasterrago pasatuko nintzala, ni berriz tematua ezetz, bizian bost minuta ez baginuen hartzen ahal arazo bat baginuela argumentatuz. Horrez gain, holako egin-moldearekin, iduritzen zait gauza batzuk galtzen direla, kesan den langilearekin bi solas egin... harremanak sortuz, bi berri kurritu... kutzukeria bat jakinez. Hots harreman sozial hori da galduko denak hasten bagira bakarrik tresna horien erabiltzen. Bide beretik segituz entzuten da saltegi batzuk 7 egunez idekiak egonen direla, goizeko 6etarik gauerdi arte gelditu gabe. Joan den astean, Baionan berean, auto guzietan saltegi baten publizitatea baginuen, nun ...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016