Herriz Herri - Hazparne (L) | 2019ko Azaroaren 07a

Hazparne

Hazparne

Erakusketa “Vitrail Tiffany” deitu teknika erabiliz egin gauzak erakutsiak izanen dira Choribit gelan azaroaren 8tik 12raino. Erakusketa hortako obra egilea eta antolatzailea Marie Bernadette Elizagoyhen da, berriki bere atelierra Hazparnen idekia duena. Aurten ere euskal zinemaren festibala Hazparnen iraganen da osoki! Oroit gira jaz zinemagela obretan izanki, Urruña eta Donapaleun gaindi ibili zela. Aurten beraz, Haritz Barne eta Ttattolan izanen da. Egitaraua ez dugu oraino salatuko bainan egunak bai: azaroaren 21etik, 24ra. Kliklap deitu bideo lehiaketarentzat, formula berri bat proposatua da: gaia azaroaren 15ean zabaldua izanen da interneten bidez. Handik landa, 48 ordu geldituko dira film labur bat idazteko, grabatzeko eta muntatzeko! Banaka edo taldean!! Desafio hortan parte hartzeko eta xehetasun gehiagoren ukaiteko, izena eman behar da zinegin-festibala.eu webgunean, lehenbailehen. Euskararen urtaroa Horrela deitzen da Euskal Elkargoak apailatzen duen hamabostaldia, euskararen aberastasuna agerian ezarri nahiz. Herriko Etxe eta elkarteekin eskuz-esku arizan da ehun bat hitzorduren muntatzen. Lau sailetan eraman da antolaketa:  Ikus eta entzun: ikusgarriak  Ikas eta pentsa: hitzaldiak  Josta eta dasta: tailerrak ...eta bazterrak maita: bisitak Huna gure herrian iraganen diren hiru hitzorduren berri:  Artetik erteko, Baigura eta Ezkia ikastolak antolaturik : “Patagoniara Hazparnen barrena” liburuaren aurkezpena, Kepa Altonaga idazleak berak eginik. Mediatekan azaroaren 14an (19:30).  Saski baloia euskaraz: HBC Zarean kirol elkarteak proposaturik. Trebaketa bat euskaraz, deneri idekia lizentzia ukan ala ez, Egoki gelan, azaroaren 17an (10:00).  “Musika eta dantzaren arteko loturak” hitzaldia, Soinubila eta IDB-k antolaturik. Xabi Etcheverryk dantza eta musikaren arteko loturaren azkartzeko esperimentazio baten berri emanen du. Hazparnealdeko Elkargoaren etxean azaroaren 29an (19:00).
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3522. zbk

Gure Hitza | 2019/11/07

Ipar orratza galdu aitzin!

M.O.

Joan den egunean erosketak egiten ari nintzala, pagatzeko mementoan, kesan pasatu behar nuela eta, langile bat hurbiltzen zait erranez fiteago joaiteko posibilitatea banuela, ene puska nihaurek bipatuz. Erraiten dakot ez nuela nahi, horren kontra nintzala zeren emeki-emeki bezero guziak hola hasten balire berak zuela lana galduko. Berriro erraiten daut lasterrago pasatuko nintzala, ni berriz tematua ezetz, bizian bost minuta ez baginuen hartzen ahal arazo bat baginuela argumentatuz. Horrez gain, holako egin-moldearekin, iduritzen zait gauza batzuk galtzen direla, kesan den langilearekin bi solas egin... harremanak sortuz, bi berri kurritu... kutzukeria bat jakinez. Hots harreman sozial hori da galduko denak hasten bagira bakarrik tresna horien erabiltzen. Bide beretik segituz entzuten da saltegi batzuk 7 egunez idekiak egonen direla, goizeko 6etarik gauerdi arte gelditu gabe. Joan den astean, Baionan berean, auto guzietan saltegi baten publizitatea baginuen, nun ...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016