Herriz Herri - Makea (L) | 2019ko Azaroaren 07a

Kermeza

Kermeza

Iragan da joan den igandean, han berean 120 bazkari zerbitzatuak izan dira eta 50 etxetara eramanak, eri edo xahar diren batzuk galdaturik. Horrela beren maneran etxetik parte hartzen ahal dute parropiako biziari. Baziren anitz gauza irabazteko, gainera frango interesanteak, deneri zerbitzu eginen zutenak baina ez dira denak irabazdun izaiten ahal! Sari horietan aurkitzen ziren: 6 bildotx, 2 ahuntz-basa, zernahi botila, landare... eta lehena barbakoa (plantxa). Lehen saria irabazi duenak egun hortan suerte anitz bazuen, erosi dituen 7 txarteletarik, 5etan irazbadun atera baita! Bestalde Hazparneko parropiarat etorri den apez berriaren ezagutzeko para da ere izan da, Blaise Martin MAKIZA, Kongo Brazzavillekoa da, 51 urte ditu. “Fidei donum” apeza da, erran nahi baitu Euskal Herrira etorria dela elizaren laguntzaile, 3 edo 6 urteren buruan berriz itzultzeko xedearekin. Makea eta Lekorneko parropiako giristinoen ezagutzeko parada ukan du, ongi etorri!
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3522. zbk

Gure Hitza | 2019/11/07

Ipar orratza galdu aitzin!

M.O.

Joan den egunean erosketak egiten ari nintzala, pagatzeko mementoan, kesan pasatu behar nuela eta, langile bat hurbiltzen zait erranez fiteago joaiteko posibilitatea banuela, ene puska nihaurek bipatuz. Erraiten dakot ez nuela nahi, horren kontra nintzala zeren emeki-emeki bezero guziak hola hasten balire berak zuela lana galduko. Berriro erraiten daut lasterrago pasatuko nintzala, ni berriz tematua ezetz, bizian bost minuta ez baginuen hartzen ahal arazo bat baginuela argumentatuz. Horrez gain, holako egin-moldearekin, iduritzen zait gauza batzuk galtzen direla, kesan den langilearekin bi solas egin... harremanak sortuz, bi berri kurritu... kutzukeria bat jakinez. Hots harreman sozial hori da galduko denak hasten bagira bakarrik tresna horien erabiltzen. Bide beretik segituz entzuten da saltegi batzuk 7 egunez idekiak egonen direla, goizeko 6etarik gauerdi arte gelditu gabe. Joan den astean, Baionan berean, auto guzietan saltegi baten publizitatea baginuen, nun ...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016