Herriz Herri - Sara (L) | 2019ko Azaroaren 07a

Sara

Sara

Lizarrietako lepoa Badu orain 9 edo 10 urte Sarako kontseiluak proiektu baten asmoa izan zuela, orain tenorea etorri zaio obratzea, ustez fite hasiko dituzte lanak. Proiektua da egitea etxola bat xori kontatzaileentzat eta bertzea, baitezpadakoa, korrikarientzat leihorra. Leihor hortan izanen dira gehiago, zerbitzuak edo komunak, zaldizkoentzat beren zaldiak mantentzeko ardura, bai eta ere beharrezkoa karta handi bat, mendizaleen ibilbidearen bidexkak emanak izanen dira. Hola korrikalariek beren bidexka lasai hautatuko dute. Bistan da proiektu hori egiteko behar dela diru, bainan Euskal Elkargoak hartzen du bere gain, erran nahi baita herriak ez duela deusen gasturik edo arrunt gutti. Herriko lantegiek lan horiek eginen dituzte, salbu lur-berdintzea SOBAMAT (Duruty), besteak: hargintza Iriarte Mikel eta Mendionde Beñat, zurgintza Amestoy Peio eta elektrika Soudre Jean-Luk- ek. Erran bat bada Saran: astia ederki etorria izanen da. Uztail, abuztu eta buruileko sortzeak: Viquendi-Landibar Luken 07-02. Bruyere- Lemarchand Nahia-Marie- Angelique 08-19. Decastro- Magahaes Jon 08-20. Vidal- Andiazabal Lilia 08-30. Barandiaran Unai 09-04. Blanco Laia 09-21. Perugoria Amaia 09-28. Heriotzeak: Loudmer Gilles 86 urte Berrueta 08-27. Errandonea Béatrice 56 urte Postakoa 09-19. Zumeaga Louis 63 urte Plaza auzokoa 09-21. Ezkontzak: Bancon Philippe eta Audras Emmanelle 07-20. Duperou Laurent eta Azcarraga Elodie 08-17. Nhan Jean-Marc eta Signale Gwenola 08-24. Larzabal Sebastien eta Lasserre Elisabeth 09-14. Machicote Paul eta Echeverry Maeva 09- 21. Bascout Anthony eta Saint- Martin Maialen 09-28. Pilota trinketean 2. mailan: Alfaro Ellande – Calvet Daniel galtzaile 40-27 baionarren kontra. Mougica Iban – Lecuona Aritz galtzaile 40-32 Biarritzarraken kontra. Iribarren Unai – Haroçarene Arnaud irabazdun 40-16 Noizbait-en kontra. 4. mailan: Bimboire Antton – Mendionde Peio galtzaile 40-38 Noizbait-en kontra. Artekoak: Sansinena Xanti – Daguerre Ellande galtzaile 40-17 Zaharrer Segiren kontra. Iribarren Oihan - Elizalde Lauran galtzaile 40- 15 Zaharrer Segiren kontra. Gazteak: Mariluz Julen – Etcheverry Unai irabazdun 40-03 Denek Bat-en kontra. Iriarte Eñaut – Iribarren Oihan irabazdun 40-07 Atzarriren kontra. Kimuak: Bareyre Mikel – Behoteguy Manu galtzaile 40-10 Zaharrer Segiren kontra. Goyhetche Ellande – Belleret Milan irabazdun 40-22 Zaharrer Segiren kontra. Aguirre Arkaitz – Pradere Donaiz galtzaile 40-22 Senpereren kontra. Marin Imaz Eneko – Saint Martin Joanes irabazdun 40-32 Senpereren kontra. Abisu: - Mama tabako denda eskuz aldatuko da hazilaren 20an, beraz jende guziak eskertzen dituzte, beren erosketetan ongi segitu baitiote. Orain hazilaren lehenetik, denda zabaldua izanen da astelehenetik igandea barne (7:00-12:30), arratsaldean zerratua. - Hazilaren 8an euskal kantak elizan (21:00) Atsulai korua eta gizon elkartea Ortzirekin.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3522. zbk

Gure Hitza | 2019/11/07

Ipar orratza galdu aitzin!

M.O.

Joan den egunean erosketak egiten ari nintzala, pagatzeko mementoan, kesan pasatu behar nuela eta, langile bat hurbiltzen zait erranez fiteago joaiteko posibilitatea banuela, ene puska nihaurek bipatuz. Erraiten dakot ez nuela nahi, horren kontra nintzala zeren emeki-emeki bezero guziak hola hasten balire berak zuela lana galduko. Berriro erraiten daut lasterrago pasatuko nintzala, ni berriz tematua ezetz, bizian bost minuta ez baginuen hartzen ahal arazo bat baginuela argumentatuz. Horrez gain, holako egin-moldearekin, iduritzen zait gauza batzuk galtzen direla, kesan den langilearekin bi solas egin... harremanak sortuz, bi berri kurritu... kutzukeria bat jakinez. Hots harreman sozial hori da galduko denak hasten bagira bakarrik tresna horien erabiltzen. Bide beretik segituz entzuten da saltegi batzuk 7 egunez idekiak egonen direla, goizeko 6etarik gauerdi arte gelditu gabe. Joan den astean, Baionan berean, auto guzietan saltegi baten publizitatea baginuen, nun ...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016