Egun eta bihar | 2019ko Azaroaren 07a

Izan da

J-B D

Berriketarieri ere etzitzaioten azken puntan baizik salatua berria, bere egutegian ere ez batere bixtan ezarria, Emmanuel Macron izan da Rouen hirian, berak ikusi nahi zertan ziren hilabete bat lehenago sute ikaragarri batek makur handiak ba-eta han gaindi eginak, Lubrizol lantegia itsuski funditu ondoan. Gertakari hits horrengatik gaitzeko beldurra ba hedatua, kotsadura kaltekor bat ez ote zen hedatzen ari nehork uste baino gehiago. Gaitzeko usain tzarra ezin kasatua izanki inguru hartan guzian. Orai bazterrak ari dira polliki lasaitzen, nahiz baden arrangura frango, nehork ez jakin, bainan denek jakin nahi, sutea nola piztu zen. Dena den, ukan dute beraz presidentaren bisita. Batzuen gustuko berant aire, untsalaz, batere egitekotan, aise lehenago egin beharko zuena. Mihi gaixto zonbait arizan dira erran eta erran beldur zela orobat ondo hartarat joaiteko, ez ote zuen zerbait gaitz bilduko! Zoin aise mintzo den jendea, harritzekoa ere baditake! Eta berak zer erran du? Etzuela presaka ibiltzerik, gobernua utzi duela lehenik bere lanaren egiterat. Presaka ibili gabe, bost aste ezbaian igurikatu behar ote zuen, gisa hortako solas frango entzun da haatik. Denen buru, Macron izan da beraz sutea izan zen tokian, bai eta Herriko Etxean. Gero, hiribarneko karrika zonbaitetan ibili da. Batzuk txalotu dute, beste batzuk hixtukatu, frangok beren arrangurak agertu daizkiote, kondatuz zoin egun hitsak jasan behar ukan dituzten. Denak entzun ditu arras goxoki bainan aldi bat baino gehiago azpimarratuz gobernuaren konduko zerbitzuek beren lana ongi egin dutela, heien aldetik ez dela beraz pettorik izan, holako kasu minbera batean aise izaiten ahalko zen bezala. Horiek hola, nehork ez daki oraino Lubrizol lantegia noiz idekitzen ahalko den. Ez laster gisa guziz, gauza frango ez baitira batere argi. Ikerketa asko bururatzekoak dira eta gero ikusi behar noiz nolako erabakiak hartzen ahalko diren.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Egun eta bihar | 2019/11/07

Peningarri!

J-B D

Cognac hiriko hilerrietan, Omiasaindu bezperagoan, norbait ibili da gauak gau eta makur asko egina izan da. Ehun bat hobi fundituak izan dira, jadanik pausatuak ziren lore asko lurrerat botatuak, gurutzefika parrasta bat ere ba. Lan tzar horren egilea zela berak kondaturik, 21 urteko mutiko gazte bat atxilotua izan da. Erran du erlisione guzien kontrakoa dela errotik, onartzen bakarrik berak duena, Satanena, debrua edo deabrua jainko eginez. Béziers hirian aldiz, Omiasaindu bezperan, han ere gauaz, norbaitek su eman diote auzoalde berean diren bi eskoleri, hogoi bat gela azkarki fundituz. Handik ez urrun, poliza deitua izan da etxe baten atean su zela eta harat agertu orduko etxe hartarik atera dira hogoita-hamar bat lagun kaxketaduneri tirahala harrika hasi direnak. Pariseko aldean, Chanteloup hirian, gisa bereko zalapartak! Hor gaindi, aspaldian ez dute entzuna otsorik kantuz ari bainan joan den gau batez erre kixkildu da kulturgune balios bat, jaz estre...

Irakurri segida

Egun eta bihar | 2019/11/07

Alimaleko herensugea!

J-B D

Alimaleko%20herensugea!
Frantzia iparraldeko Calais hirian Omiasaindukari estreinatu dute hango etxe ezagutu batek aspaldian muntatzen ari zuen obra bat arras berezia, alimaleko herensuge bat, 25 metro luze, 10 metro gora; 72 tona pisu! Zurez, altzeiruz, telaz eta larrukiz egina, zernahi muntadura ba barnean! Harat eta hunat ibiltzen ahal jendearen urratsean, artetan begiak idekiz, gorri-gorriak dituen begi handiak, ahoa idekiz, ikaragarriko hortz itsusiak erakusten dituela! Sua ere botatzen du gaitzeko kearekin! Jendeak berehala hartua du, haurrek bereziki! Baditu ere kontrakoak haatik, sobera sos harrika bota dela-eta! Dena den, arrakasta handia bildu du nolazpait bi egun barne! Eta beste zonbait egunen buruko jendeak hartzen ahalko ditu bizkarrean karrikaz karrika ibilaldi asko eginez!

Irakurri segida

Egun eta bihar | 2019/11/07

Zonbait aldaketa

Omiasaindukari izan da hor gaindi zonbait aldaketa. Lana galtzen duteneri eman laguntzen neurriak kanbiatu dituzte. Kasu batzutan errextasun gehixago emanez, ardurago aldiz errextasun horiek murriztuz. Hiriko gasa hilabete huntan kariotzen da ozka on batez, zigarrretak ere ba, euro erdi bat gehiago pagatu behar paketa. Jakinaren gainean beste kariotze bat izanen dela heldu den urtean, jendeak ez dezan aise har edo alde bat utz dezan erretzen artzeko usaia. Elbarritu askori emanak diren diru laguntzak doi bat emendatu dira. Hau arrunt besterik da bainan hemendik goiti ikastegietako jantegietan astean aldi bat bederen haragirik gabeko bazkaria beharko da segurtatu. Untsa bazkaltzen ahal dela, artetan bederen, haragirik batere jan gabe.

Irakurri segida

3522. zbk

Gure Hitza | 2019/11/07

Ipar orratza galdu aitzin!

M.O.

Joan den egunean erosketak egiten ari nintzala, pagatzeko mementoan, kesan pasatu behar nuela eta, langile bat hurbiltzen zait erranez fiteago joaiteko posibilitatea banuela, ene puska nihaurek bipatuz. Erraiten dakot ez nuela nahi, horren kontra nintzala zeren emeki-emeki bezero guziak hola hasten balire berak zuela lana galduko. Berriro erraiten daut lasterrago pasatuko nintzala, ni berriz tematua ezetz, bizian bost minuta ez baginuen hartzen ahal arazo bat baginuela argumentatuz. Horrez gain, holako egin-moldearekin, iduritzen zait gauza batzuk galtzen direla, kesan den langilearekin bi solas egin... harremanak sortuz, bi berri kurritu... kutzukeria bat jakinez. Hots harreman sozial hori da galduko denak hasten bagira bakarrik tresna horien erabiltzen. Bide beretik segituz entzuten da saltegi batzuk 7 egunez idekiak egonen direla, goizeko 6etarik gauerdi arte gelditu gabe. Joan den astean, Baionan berean, auto guzietan saltegi baten publizitatea baginuen, nun ...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016