Hegoaldean | 2019ko Azaroaren 07a

Azaroaren 10ean hauteskundeak espainiar estatuan

Apirilaren 28an egin ziren hauteskundeen ondotik, alderdi sozialistak eta Pedro Sanchez-ek ez zuten lortu gobernu baten osatzea, Podemos-ekin akordiorik ez lorturik. Hauteskunde orokorrak, ondorioz, errepikatuko dira azaroaren 10ean kanpaina laburraren buruan. Alderdiak buru belarri sartuak dira kanpaina berrian. Alderdi Sozialistak (PSOE) berriro irabaziko lituzke hauteskundeak, eta errexkiago, botoen %32,2 eskuratuta, CIS Zentroaren galdeketen arabera. Sozialistek 133 eta 150 arteko alkiak lortuko lituzkete, joan den apirilean baino gehiago (123). Inkestaren arabera, Alderdi Popularrak eskuratuko luke bigarren postua (botoen %18,1), 74-81 ordezkarirekin. Apirileko emaitzekin konparatuz, gora egingo luke PPk (66 diputatu eskuratu zituzten duela zazpi hilabete). Unidas Podemos koalizioa egonkor mantenduko litzateke, botoen %14,6 eta 37-45 alki lortuta (42 ordezkari lortu zuen). CISen arabera, Ciudadanos, Albert Riveraren alderdiak zartakoa hartuko luke bozetan: botoen %10,6 eta 27-35 ordezkari (57 diputatu lortu zituen). Ultra eskuinak, Vox-ek ere behera egingo luke: botoen %7,9 eta 14-21 jarleku (duela zazpi hilabete: 24 ordezkari).
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Hegoaldean | 2019/11/07

Eta Hegoaldean?

EAJk irabaziko lituzke azaroaren 10eko hauteskunde orokorrak Euskal Autonomia Erkidegoan, botoen %32,6 eskuratuta, apirileko bozetan baino puntu bat gehiago. Emaitza horiekin, zazpi hautetsi ukan lituzkete jeltzaleek Madrilgo Kongresuan, egun baino bat gehiago. Bizkaian aterako luke EAJk zazpigarren diputatu hori, Elkarrekin Podemos-en kaltetan. Nafarroan, NA+ izango litzateke lehen indarra, botoen %28,5rekin, aurreko hauteskundeetatik puntu eskas galduta. EH Bilduk bi puntu egingo luke, eta eserlekua lortuko luke koalizio abertzaleak. Hiru lurraldeetan irabaziko lituzke hauteskundeak EAJk. Araban izango luke gorakadarik handiena, aitzineko bozekin konparatuz: botoen %25,6 jasoko lituzkete jeltzaleek lurralde horretan, eta lau puntura, PSE-EE izango luke, zertxobait behera eginda. EH Bildurentzat litzateke hirugarren lekua, bi puntu eta erdiko gorakadarekin. Hiru taldeek eserleku bana eskuratuko lukete. Elkarrekin Podemos-ek kolokan izan dezake bere ordezk...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2019/11/07

Isabako Ainharek 150 urte

1850 eta 1940 artean, Nafarroa eta Aragoitik neska eta emazte gazteak hasi ziren mendiz eta oinez Zuberoara jiten Mauleko espartingintzan lan egiteko larrazkenetik udaberrira. Ainharak deitzen zituzten. Isabako San Xipri elizan elizkizunean parte hartzen zuten, xirioak pizturik gogoan izaiteko etxetik hain urrun ez zutela ahantzi eta baztertu behar fedea eta familia, Zuberorako bidea urriaren 7an hartu aitzin. 150 urte geroago, Ainhara horien omenez egin ekitaldian, “Ttun Ttun” eta “Axuri Beltza”, ohiko dantzak eman dituzte emazte horien ohoretan. Halaber gogoan izan dute 1891n gertatu ezbehar latza. Jaurrietako gazte taldea Zuberoarako bidean abiatu zen, baina otsailean ez ziren oraino helduak. Elurte baten ondotik, zortzi hotzak hilak harrapatu zituzten artzain etxola batean, eskuz elkarri lotuak heriotzean. Axuri Beltzaren dantzak, Jose Antonio Urbeltzek berriz moldatuak, gertakari latz hura gogoarazten du.

Irakurri segida

Hegoaldean | 2019/11/07

Eusko Alkartasunaren krisia

EAko Berme Batzordeak baliorik gabe utzi du alderdiko idazkari nagusi izaiteko Eba Blancoren izendapena. Halaber, Maiorga Ramirez-en hautagaitza baztertzeko Hauteskundeen Antolaketarako Batzordeak eman argudioak ukatu ditu eta, ondorioz, sektore kritikoaren hautagaiak primarioetan parte hartzeko baldintzak betetzen dituela azpimarratu du. Primarioak azaroaren 24an egitea proposatu du.

Irakurri segida

Hegoaldean | 2019/11/07

“Sanferminak 78” elkarteak pleinta jarri du Marlaskaren eta Zoidoren kontra

“Sanferminak 78 Gogoan” elkarteak eta Fermin Rodriguez-ek (1978ko Sanferminetan hildako German Rodriguez- en anaiak) pleinta bat jarri dute ustezko gordetze eta erabilgaitz delituagatik Fernando Grande-Marlaska barne ministroaren eta Juan Ignazio Zoido ministro ohiaren kontrako dokumentuetan. "1978ko Sanferminetako gertakariak gordetzeko borondate nabarmena dago Estatuko Administrazioaren eta arduradun desberdinen aldetik", adierazi dute elkartetik. Pleinta 1978ko Sanferminen inguruan poliziak egin txosten bati dagokio. "Horren lanketa eskatu zuen Diputatuen Kongresuak eta barne ministroa zen Rodolfo Martin Villak landu zuen", adierazi dute. Txostenak beste hiru txosten ditu aldi berean. SF-78k azaldu duenez, txosten hori "froga bezala eskatu zuten German Rodriguez-en heriotzaren ondorioz irekitako 82/80 sumarioaren barruan ". "Probintzia Auzitegiak onartzean, hainbat aldiz eskatu zuten froga, baina inoiz ez zen auzitegira bidali", kritikatu du elkarteak...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2019/11/07

Arrantza: hegaluzearen kanpaina hetsia

Hegaluzearen arrantza-aldia hetsia da hegoaldean, Europak Espainiako Estatuari ezarritako 16.620 tonako gehiengo kopurura arrantzatua dutelako. Kanpaina zuzenez baino lehenago hetsi da, baina arrantzale gehienak "pozik" agertu dira aurtengo denboraldiarekin nahiz eta kuota handitzea eskatuko duten, baita autonomia erkidego bakoitzak bere harrapaketa kudeatzeko askatasuna izatea ere. Bizkaiko eta Gipuzkoako kofradiek 6.000 hegaluze tona harrapatu dituzte maiatzaz geroztik. Horien hitzetan, "espezie horren egoera biologikoa " ona dela erran nahi du kuota aurreikusitakoa baino lehenago betetzeak. Aurten, gainera, kostaldetik asko urrundu gabe arrantzatu dute. Hegaluzea 3,53 euroan saldu dute batez beste, jaz baino merkexeago. Kuota handitzea eskatu dute arrantzaleek, eta hori da, hain zuzen, azaroan Mallorkan eginen duten bilkuran Atlantikoko Hegaluzearen Kontserbaziorako Nazioarteko Batzordeari galdeginen diotena. Arrantzaleen arabera, %20 edo %30 handitu beh...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2019/11/07

Guggenheim 22 urte

Guggenheim%2022%20urte
Guggenheim Bilboko museoak ateak ireki zituen 1997ko urriaren 18an, duela 22 urte. Museoak publikoari ateak irekiz ospatu du 22. urtemuga. 22 urtez, 22 700 000 bisitari hartu ditu museoak arrakasta handiarekin. Alta proiektuak sekulako kritikak jasan zituen abiatzean, kasik alderdi guziek, sindikatuek, artistek berek kritikatu zuten. Museoaren eraikitzea 133 milioi euro gosta zen bainan lehen urtean berean, 144 milioi euroko diru sartzeak eragin zituen. 22 urteren buruan nehork ez du ukatzen zer nolako eragina izan duen, Bilbo, Bizkaia ala Euskal Herriko ekonomian eta munduko hamar museo ospetsuenetan kokatzen dela.

Irakurri segida

Hegoaldean | 2019/11/07

Altsasuko gazteen aldeko ekimenak

“Altsasukoak Aske” plataformak herrian hainbat ekimen antolatu ditu azarorako, Altsasuko auzia duela hiru urte hasi zela gogoratzeko eta geroztik zazpi gazte preso daudela salatzeko. "Hiru urteko labirintoa" goiburu pean, kontzertuak, erakusketak eta Altsasuko auziaren gakoak aztertzeko mahaiingurua antolatu dituzte. Auzitegi Gorenak bederatzi urte eta sei hilabeterainoko presondegi zigorra ezarri zizkien Altsasuko gazteei duela hiru urte bi guardia zibilekin taberna batean izan zuten liskarra dela eta. Ekimenak azaroaren 30ean burutuko dituzte, ekitaldi xume batekin eta bideo-emanaldi batekin.

Irakurri segida

Hegoaldean | 2019/11/07

Atutxa, Knorr eta Bilbao xurituak

Auzitegi Gorenak baliogabetu du 2008ko apirilaren 8an emandako epaia, hots, Juan Maria Atutxa Eusko Legebiltzarreko presidentea eta Ganberako Mahaiaren kide ohia Gorka Knorr eta Kontxi Bilbao desobedientzia- delitua egotzita kondenatu zituen epaia. Hain zuzen ere, Gorenak Giza Eskubideen Europako Auzitegiak emandako epaiaren ondorioz hartu du erabaki hori; Auzitegiaren iritziz, prozesu zuzena izaiteko aipatutakoen eskubidea urratua izan zen. Desobedientziagatik zigortu zituen 2008an Gorenak, 2003an “Sozialista Abertzaleak” talde parlamentarioa desegiteari uko egin ziotelako. Gorenak Atutxak, Knorr-ek eta Bilbaok aurkeztutako berrikuste-helegitea onartu du. Atutxari urtebete eta sei hileko gaitasungabetze-zigorra ezarri zion, eta 18.000 euroko isuna; beste biei, aldiz, urtebeteko gaitasungabetze- zigorra eta 12.000 euroko isuna. 2017ko ekainean, Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiak erabaki zuen Juan Maria Atutxa Eusko Legebiltzarreko presidente ohiari...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2019/11/07

Emazteen bilkura Durangon

3.000 emazte bildu dira Durangon urtetarako ildoak zehazteko, eta hamaika hitzaldi, tailer eta mahai inguru antolatu dituzte horretarako. Bigarren egunean, sexualitatea eta indarkeriarik gabeko bizitzak izan dira aztergaiak. Mahai inguru zentralak: "Gorputzak eta sexualitateak" izan du lema. Jendetza bildu da eta gorputza eta sexualitatea landu dituzte, eskubide sexualak, sexualitate anitzak, sexofobia eta sexualitatearen inposaketa, besteak beste. Bigarren mahai inguru zentralean: "Indarkeriarik gabeko bizitzak eraikitzen" izan dute hizpide. Indarkeria izango dute jomugan, sistema patriarkal kapitalistak eragindako zigor eta biolentziak aztertuz. Tartean, Justizia patriarkaletik feministara, lesbofobia, indarkeria intrageneroa eta transfobia eta despatologizazioa izan dituzte gaiak, besteak beste. Mahai inguru guziak zuzenean jarrai daitezke.

Irakurri segida

3522. zbk

Gure Hitza | 2019/11/07

Ipar orratza galdu aitzin!

M.O.

Joan den egunean erosketak egiten ari nintzala, pagatzeko mementoan, kesan pasatu behar nuela eta, langile bat hurbiltzen zait erranez fiteago joaiteko posibilitatea banuela, ene puska nihaurek bipatuz. Erraiten dakot ez nuela nahi, horren kontra nintzala zeren emeki-emeki bezero guziak hola hasten balire berak zuela lana galduko. Berriro erraiten daut lasterrago pasatuko nintzala, ni berriz tematua ezetz, bizian bost minuta ez baginuen hartzen ahal arazo bat baginuela argumentatuz. Horrez gain, holako egin-moldearekin, iduritzen zait gauza batzuk galtzen direla, kesan den langilearekin bi solas egin... harremanak sortuz, bi berri kurritu... kutzukeria bat jakinez. Hots harreman sozial hori da galduko denak hasten bagira bakarrik tresna horien erabiltzen. Bide beretik segituz entzuten da saltegi batzuk 7 egunez idekiak egonen direla, goizeko 6etarik gauerdi arte gelditu gabe. Joan den astean, Baionan berean, auto guzietan saltegi baten publizitatea baginuen, nun ...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016